Kokzidioidomikosia, San Joakin haraneko sukarra ere deitua, Coccidiodes immitis izeneko onddoak sortutako patologia da, gizakia eta hainbat animalia jotzen duena. Birikak, batik bat, kaltetzen baditu ere, hainbat kasutan infekzioa gorputz osora zabal daiteke (infekzio sistemikoa), gaixoaren bizitza kinka larrian jarriz.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kokzidioidomikosi
Gaitzak sortutako kalteak biriketako ehunetan
Deskribapena
Motaprimary systemic mycosis (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Sintoma(k)artritisa
konjuntibitisa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakitraconazole (en) Itzuli, natamycin (en) Itzuli, Ketoconazole (en) Itzuli, B anfoterizina eta Flukonazol
Identifikatzaileak
MedlinePlus001322
eMedicine001322
MeSHD003047
Disease Ontology IDDOID:13450

Gaitzaren hedapena AEBetako hego-mendebaldeko eta Mexiko eta Hego Amerikako eremu lehorretara -basamortuetara- mugatzen da. Amerikatik kanpo onddo eragilea ez da bizi. Lur-zoru lehor eta alkalinoak kolonizatzen ditu [1].

Coccidiodes immitisen esporak (artrospora deritzonak) lur-zoruan egon ohi dira, eta haizearen bidez berreiatzen dira. Pertsona batek esporak arnasten dituenean hasten da infekzioa. Gaitza ez da inoiz pertsonen artean kutsatzen.

Arnastu ondoren esporak biriketara heltzen dira. Bertan, immunitate-sistemaren fagozitoek deuseztatzen dituzte. Horrenbestez, kasu gehienetan infekzioak ez du inongo patologia sortzen edo, sortzen bada, arnas-aparatuko sintoma arinak besterik ez dira agertzen.

Immunitate-sistema ahula dutenak (immunitate zelularra, bereziki), aldiz, ez dira gai esporak deuseztatzeko, eta infekzioak birikak kaltetzen ditu, pneumonia edo tuberkulosiaren antzeko sintomak agertuz [2]. Kasu larrienetan infekzio nerbio-sistemara hedatzen da, meningitis eta beste asaldura kritikoak azalduz, gaixoaren heriotza ekar dezaketenak.

Coccidiodes immitis ez da patogeno hertsia, oportunista baizik. HIESa dutenak eta, orokorran, immunitate-sistema oso ahula dira gaitz hau pairatzeko hautagai nagusiak.

Onddo eragilearen manipulazioa laborategian oso arriskutsua da, eta bere erabilera arma biologiko gisa mahai gainean egon zen iraganean [3].

Gaitzaren kasu larriak B anfoterizina eta flukanozolarekin tratatzen dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:973-974 orr.
  2. Basaran Miren eta Umaran, Adelaida Mikrobiologia medikoa E.H.U.ak argitaratuta, 305-306 orr.
  3. Ciottone, Gregory R. Disaster Medicine. Philadelphia, PA: Mosby Elsevier, 2006, pp. 726-128

Kanpo estekak

aldatu