Kode hiztun edo Code talkers direlakoak dira Bigarren Mundu Gerran komunikazio sekretuak egiteko hizkuntza nahiko ezezagunak erabiltzen zituzten unitate berezietako kideak. Terminoa batez ere Ameriketako Estatu Batuetak hizkuntza amerindiarak kodeak transmititzeko erabiltzen zuten soldaduei buruz hitz egiteko erabiltzen da.

Macarthur jenerala zenbait kode hiztunekin.

Hizkuntza amerindiarrak

aldatu

Lehen code talkerrak txeroki eta choctaw indiarrak izan ziren, Lehen Mundu Gerran[1].

Bigarren Mundu Gerran Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzan 400-500 amerindiar natibo inguru zeuden mezu taktiko sekretuak transmititzeko lanetan. Euren mezuak telefono militar edo irrati bidez transmititzen zituzten, euren hizkuntza natiboa erabiliz edo hizkuntza natibo horretan ezarritako kodeketa eginez. Euren zerbitzuari esker Bigarren Mundu Gerrako fronte ezberdinetan zifratze zerbitzuak azkartu eta hobetu ziren.

Euren kopuru handia zela eta, navajo hizkuntza hitz egiten zuten marine elebidunei buruz hitz egiteko bereziki erabiltzen den izen bat da[2]. Ozeano Barean egin ziren ekintza ezberdinetan parte hartu zuten. Lakota, meskwaki[3] eta komantxe[4] soldaduak ere aritu ziren beraien hizkuntzetan mezuak trukatzen.

Europako hizkuntzak: euskara eta galesa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskara Bigarren Mundu Gerran»

20. mendean zabaldu izan zen ustea, euskararen ezagutza txikia zela eta, Ipar Amerikako euskal diasporako hainbat kidek ere parte hartu zuten kode hiztun gisa[5][6]. 21 mendean, ordea, kode transmisio ofizialik euskaraz egin zelako istorioak mito direla uste da, agian indar armatu amerikarrek beraiek zabaldutakoa diasporako euskaldunen artean sinpatia lortzeko[7].

Bigarren Mundu Gerran indar britainiarrek erabili izan zuten galesa, baina ez neurri handi batean. 1942an, RAFeko komunikazio sekretuetarako galeserentzako plan bat garatu zuen, baina plan hori ez zen inplementatu[8]. Galesa erabili izan zen Jugoslaviako Gerran segurtasun handiegia behar ez zuten mezuetarako[9].

Erreferentziak

aldatu
  1. Hawes, Joseph M.. (1997-12-01). «Getting the Message Through: A Branch History of the U.S. Army Signal Corps. Rebecca Robbins Raines» Isis 88 (4): 719–720.  doi:10.1086/383882. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2017-06-15).
  2. Rich Scott. (2012-05-06). Saved By Our Language - The Story of The Navajo Code Talkers of World War II. (Noiz kontsultatua: 2017-06-15).
  3. USATODAY.com - Last Meskwaki code talker remembers. (Noiz kontsultatua: 2017-06-15).
  4. Virtual Library. 2012-02-17 (Noiz kontsultatua: 2017-06-15).
  5. G. Argüello, Xabier. (2004-08-01). «"Egon arretaz egunari"» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2017-06-15).
  6. (Gaztelaniaz) Mikel, RODRÍGUEZ,. Los vascos y la II Guerra Mundial. (Noiz kontsultatua: 2017-06-15).
  7. (Ingelesez) Oiarzabal, Pedro J.; Tabernilla, Guillermo. «El enigma del mito y la historia: ‘Basque code talkers’ en la Segunda Guerra Mundial. La OSS y el Servicio Vasco de Información—la Organización Airedale» Saibigain (Noiz kontsultatua: 2019-07-24).
  8. (Ingelesez) Chapman, H.S.. (1987). Welsh as a Secret Language. ransactions of the Caernarvonshire Historical Society, 113-117 or..
  9. (Ingelesez) «Welsh speak up for their ancient tongue» The Independent 1996-08-26 (Noiz kontsultatua: 2019-07-24).

Kanpo estekak

aldatu