Meskwaki
Meskwaki Estatu Batuetako ipar-ekialdeko amerindiar herria izan zen. Algonkindarren familiakoa da, hizkuntzari dagokionez. Nekazaritzatik -artoa, kuia eta indabak- eta ehiza nomadatik -bisontea- bizi ziren. Buruzagiek eta zaharren batzarrak gobernatzen dute foxen herria, baina erabaki nagusiak herrikide guztien artean hartzen dituzte. Horrez gainera, bazen Midewiwin izeneko isilpeko elkarte bat, ustez herriaren ongizatea eta eritasunak sendatzeko gaitasuna zuten kideek osatua. Europarrak etorri artean, gaur egun Wisconsin den ipar-ekialdeko basoetan bizi ziren, baina XVIII. mendean frantsesen eta ingelesen aurka izandako borrokek Illinoisera eta Iowara joatera behartu zituzten. 1842. urtean Kansasera joan ziren baina geroago Iowara itzuli ziren atzera; lurrak eskuratu zituzten Tama konderrian, eta bertan bizi dira gaur egun.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Iowako Meskwaki Nationen web-orri ofiziala.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.