Knossos
Knossos[1] (antzinako grezieraz: Κνωσός, Linear B: 𐀒𐀜𐀰, ko-no-so) antzinako hiria zen, Kretako iparraldean zegoena.
Knossos | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | organized archaeological site (en) , turismo-atrakzioa eta Polis |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°17′53″N 25°09′47″E / 35.297961111111°N 25.163155555556°E |
UTC ordua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Crete |
Eskualdea | Crete Region |
Unitate periferikoa | Heraklion (unitate erregionala) |
Udalerria | Heraklion Municipality |
Leku geografikoa | Kreta |
Geologia | |
Garaia | Zibilizazio minoiko |
K.a. 3000. urtea baino lehenagokoa da. Minos errege mitologikoaren jauregia izan zen. K.a. XV. mendean mizenastarrek okupatu zuten, geroago dorioarrek, eta erromatarrek.[2] Minostar zibilizazioaren gune nagusia izan zen. Hain zuzen ere, Knossosko jauregi handiaren ikerketetatik ezagutzen da zibilizazio minoikoa[3]. Jauregi osoa, gotortu gabe zegoena, harriz egina zegoen egurrezko egitura baten gainean, eta erdiko patio baten inguruan biltzen zen[4].
Freskoen etxea
aldatuJauregiaren[5] ipar-mendebaldean, "Freskoen etxea" deritzona dago, K. a. XV. eta K. a. XII. mendeen artean erabilgarri egon zena. Etxebizitza eraikin txiki samarra da, baina fresko ederrak nabarmentzen dira.[6]
Errege jauregia
aldatuKnossosen monumentu garrantzitsu bat, errege jauregia deitzen da. Jauregiaren ipar-ekialdeko muturrean kokatzen da. Izaera erlijioso sendoa du, eta aristokrazia edo hierarkiaren kide nabarmen baten bizilekua izan zitekeen. Mendi-magalaren sekzio batean eraiki zen,eta fatxadak Kairatos ibaiaren haranera ematen zuen. Beheko solairua mantendu da eta lehen solairuaren zati bat zaharberritu da; bigarren solairu bat zegoen goian.[7]
Knossos mitologian
aldatuAntzinako Greziar elezaharren arabera, Minos erregearen hiriburua[8] zen, eta bertan zegoen labirintoa. Hiria suntsituta gelditu zen K.a. 1400. urte inguruan, arrotzen erasoz ziurrenik, baina gero greziar hiri jorietakoa izan zen K. o. IV. mendera arte. Tradizioaren arabera, Minos erregea Kretara iritsi zenean, hiru gunetan banatu zuen, eta hiru hiri sortu zituen: Knosos, Festo eta Zidonia.[9]
Argazki galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ Serrano Espinosa, Manuel. (2002). TAUROKATHAPSIA Y JUEGOS DEL TORO DESDE SUS ORÍGENES HASTA LA ÉPOCA IMPERIAL ROMANA. UNIVERSIDAD COMPLUTENSE DE MADRID FACULTAD DE FILOLOGÍA Departamento de Filología Griega y Lingüística Indoeuropea, 165 or..
- ↑ Durando, Furio.. (2005). Grecia. LIBSA ISBN 84-662-1106-3. PMC 59354301. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
- ↑ www.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ «Υπουργείο Πολιτισμού και Αθλητισμού | Οικία των τοιχογραφιών στην Κνωσό» odysseus.culture.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
- ↑ «Υπουργείο Πολιτισμού και Αθλητισμού | Βασιλική έπαυλη Κνωσού» odysseus.culture.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Odisea. Anaya, 178 or. ISBN 9788467828702..
- ↑ Sáseta Naranjo, Rafael Antonio. (2019-11-20). «Estrabón, clasicismo e Hispania» Hispania Antiqua (XLIII): 31–52. doi: . ISSN 2530-6464. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).