Kieran Doherty, irlanderaz Ciarán Ó Dochartaigh (1955e urriaren 16a, Belfast1981eko abuztuaren 2a, Maze espetxea) irlandar errepublikarra, gose grebalaria, Teachta Dála (TD) eta Behin-behineko IRAko kidea izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.

Kieran Doherty

Teachta Dála

1981eko ekainaren 30a - 1981eko abuztuaren 2a
Barrutia: Cavan–Monaghan (en) Itzuli
Hautetsia: 1981eko Irlandako Errepublikako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaBelfast1955eko urriaren 16a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaMaze espetxea1981eko abuztuaren 2a (25 urte)
Hobiratze lekuaMilltown hilerria
Heriotza moduasuizidioa: Ahuleria
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaBehin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea
Izengoitia(k)Big Doc
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaAnti H-Block

Belfast hiriko Andersonstown auzunean jaioa, 6 seme-alabez osatutako familia bateko hirugarren semea zen. Doherty anaiak eremuan txirrindularitzan eta kirolean jarduteagatik ezagunak ziren. 1971an Kieranek Antrim GAA taldearekin nerabe mailako futbol gaeliko domina bat irabazi zuen.

1971an Fianna Éireann errepublikar gazte erakundeko kide egin eta 1973ko otsaila eta 1975 artean Britainiar Gobernuak barneratze-eremu batean espetxeratua izan zuen. Michael eta Terence anaiak ere 1972-1974 artean espetxeratuak egon ziren.

1976ko abuztuan atentatu saiakerarangatik atxilotua izan zen. Arma eta lehergailuen jabetzarengatik 18 urteko espetxealdiaz eta auto leherketarengatik 4 urteko espetxealdiaz zigortu zuten.

1981eko Irlandako gose grebara batu eta maiatzaren 22an gose grebari ekin zion. Abuztuaren 2ean 25 urte zituela zendu zen, 73 egunez gose-greban egon ondoren. 1920an Cork hiriko Terence MacSwiney alkate eta gosegrebalariak baina egun bat gutxiago.

Gose greban zegoela 1981eko Irlandako Errepublikako Hauteskun Nagusietan CavanMonaghan barrutian hautagai aurkeztu zen, errepublikar preso gosegrebalariez osatutako Anti H-Block hautesmarka ordezkatuz. 10.063 bozkekin irabazlea izan zen. Hauteskunde horietan Irlandako Errepublikan ordezkaritza irabaztea lortu zuten Anti H-Block hautesmarkak bi hautagaiek orduko Fianna Fáil alderdiko Charles Haughey hautagai nagusiarekin Irlandako Gobernuaren kolore aldaketa adostu eta eratzeari uko egin zioten, ondorioz Fine Gael eta Alderdi Laborista elkartu eta Garret FitzGerald lehendakaria izendatua izan zen.

Ikus gainera

aldatu