Anti H-Block (euskaraz H-Blokearen Aurka) 1981eko Irlandako gose grebalariek urte hartako Ipar Irlandako eta Irlandako Errepublikako Hauteskundeetan aurkezteko erabili zuten hautesmarka da. "H-Block" delako Maze espetxearen laburdura da, espetxe horretan gose grebalariak preso zeuden bloke edo eraikinek oinplanoak H hizkiaren itxura baizuten.

Anti H-Block
Datuak
Izen laburraAHB
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaIrlandako Errepublika
IdeologiaIrlandar errepublikanismoa
Historia
Sorrera1981
Koloreak    

Hautesmarka honen izenpean aurkeztu zen lehenbiziko hautagaia Bobby Sands gose grebalaria izan zen, 1981eko apirilean Ipar Irlandako Hauteskundeetan eta Fermanagh eta Hego Tyrone barrutian. Bere hautagaitzak barruti horretan irabazi, Westminsterreko Parlamentuan ordezkaritza eta eserlekua lortu eta Sands gose grebaren ondorioz hiltzean, Britainiar Gobernuak horrelakorik gehiago ez errepikatzeko asmoz bere nahierako legedialdaketa onartu zuen: ordutik aurrera urte bateko espetxe zigorra baina gehiago zuen preso orok ezingo zuen hauteskundeetara aurkeztu ezta Westminsterren eserlekurik izan ere. Hortaz, Britainiar Gobernuaren azpijoko hori ekiditeko, Sandsen agentea izan zen Owen Carron errepublikar ekintzailea "Anti-H-Block Proxy Preso Politiko" gisa aurkeztu eta ondorengo hauteskunde partziala ere irabazi zuen.

1981eko ekaineko Irlandako Errepublikako Hauteskunde Nagusian ere Anti H-Block markaren pean bederatzi errepublikar preso hautagai ere aurkeztu ziren. Kieran Doherty eta Paddy Agnew presoen hautagaitzek Cavan–Monaghan eta Louth barrutietako ordezkaritza bana irabazi zituzten, bienbitartean Joe McDonnell eta Martin Hurson errepublikar presoen hauatagaitzek Sligo–Leitrim eta Longford–Westmeath barrutietan ordezkaritzak lortzeko ozta-ozta gelditu ziren.

Anti H-Block hautesmarkak lortutako arrakasta eta babesaren ondoren Sinn Féin alderdiari elkartzen amaitu zuen.

1981eko Irlandako Erepublikako Hauteskunde Nagusietako hautagaiak aldatu

██ Dáil Éireann parlamentuan eserlekua lortu zuten hautagaiak

Barrutiak Hautagaiak Taldekidetza Lehen txandako bozkak %a Oharrak
Cavan–Monaghan Kieran Doherty Provisional IRASinn Féin 9.121 15,10 Laugarren kontaketan hautatua
Clare Tom McAllister INLAIrlandar Alderdi Errepublikar Sozialista 2.120 4,68
Cork North-Central Mairéad Farrell Provisional IRASinn Féin 2.751 6,05
Dublin West Anthony O'Hara INLAIrlandar Alderdi Errepublikar Sozialista 3.034 6,49 Patsy O'Hara gose grebalariaren anaia
Kerry North Seán McKenna Provisional IRASinn Féin 3.860 11,26
Longford–Westmeath Martin Hurson Provisional IRASinn Féin 4.573 10,08
Louth Paddy Agnew Provisional IRASinn Féin 8.368 18,29
Sligo–Leitrim Joe McDonnell Provisional IRASinn Féin 5.639 11,82 Laugarren kontaketan kanporatua
Waterford Kevin Lynch INLAIrlandar Alderdi Errepublikar Sozialista 3,337 7.63

Beste hautagaiak:

Barrutiak Hautagaiak Kidetasun politikoa Lehen txandako bozkak %a Oharrak
Cork South-West Sean Kelleher Independent Anti H-Block 1,097 3.25 Anglo-Irlandar Gerra garaiko Tom Kelleher Corkeko IRAkidearen semea
Dublin North-Centrall Vincent Doherty People's Democracy/National H Block/Armagheko Batzordea 1,481 3.65
Dublin North-East Paddy Healy Langileen Errepublikarako Liga/H-Blockeen aurkako sindikatulariak 1,063 3.65 Seamus Healyren anaia.

Kanpo estekak aldatu