Khutawira
Sekhemra Khutauy Sebekhotep edo Khutauyra, Egiptoko XIII. dinastiako lehen faraoia izan zen, K.a. 1759tik K.a. 1757 arte gobernatuz, Frankeren arabera.
Khutawira | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVIII. mendea | ||
Heriotza | K.a. XVIII. mendea ( urte) | ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Bi urte inguruz gobernatu zuen, eta, hiriburua, El Lishten zegoen. Ryholtek, Sekhemra Khutauy Sebekhotep, Amenemhat IV.aren semea zela uste du.
Dinastia honetako lehen faraoia, Turineko Errege Kanoneko VI,5 erregistroan idatzia dago, ...ra Khutauy bezala, bi urte, hiru hilabete eta hogeitalau eguneko erregealdiarekin. Sekhemra Khutauy Amenemhat Sebekhotep Ugafekin (Sebekhotep II.a) nahastua izan zen, baina, zenbait aurkikuntza arkeologikok, akats bat izan zela adierazi dute, tronu izenen antzekotasunaren ondorioz.
Bere Horusen izena Sekhem Necheru izan zen "Jainkoen domeinua". Bere Nebtyren izena Khabau izan zen "boterea agertzen da". Bere Urrezko Horusen izena Merytauy izan zen, "Bi lurrak maite dituena", eta, bere tronu izena Sekhemra Khutauy "Ra boteretsua, Bi lurren babeslea".
Bere garaiko testigutzak
aldatuBere izena daramaten zenbait objektu eta idazkun aurkitu dira:
- Monturen tenpluan, Medamuden (Bisson de la Roque, Clère, Eder)
- Karnaken aurkitutako hilarri batean.
- hilarri bat, Behe Nubian
- Khartumeko museoan dagoen estatua bat
- ziuraski Khutauyra irudikatzen duen estatua bat, Kairoko Egiptoar Museoan.
- ateburu bat Deir el-Baharin (Naiville)
- bere titulua daraman eskarabeo bat
- Kahungo papiro UC32166 (Petrie Museoa)
- alea UC13202 (Petrie Museoa)
Nilometro idazkun batzuk, Semna eta Kumman, bere erregealdiko laugarren urteaz informatzen dute (Heintze, Reinecke)
Aurrekoa Neferusobek |
Egiptoko faraoia Egiptoko XIII. dinastia |
Ondorengoa Amenemhat Sonbef |