Amenemhat Sonbef
Sekhemkara Amenemhat Sonbef edo Amenemhat Sonbef, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1757tik K.a. 1752 arte gobernatu zuena, Frankeren arabera.
Amenemhat Sonbef | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Familia | |||
Aita | Amenemhat IV.a | ||
Haurrideak | |||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka eta estatu-politikaria |
Bere izena, Sekhemkara, Turineko Errege Kanonaren txatal batean idatzia dago, VI,6 erregistroan, eta, bertan adierazten denez, sei urteko erregealdia izan zuen.
Bere garaiko testigutzak
aldatuBere titulatura, bere Horusen izena, Tronu izena eta jaiotza izena aipatuz, Atribisen, Niloren deltan aurkitutako estela batean idatzia aurkitu zen.
Elefantinan, honako idazkun hau daraman bere irudia duen estatua bat ere aurkitu zen: "Jainko ona, Bi lurren Jauna, zeremonia maisua, Goi eta Behe Egiptoko erregea Sekhemkara, Ra Amenemhaten semea, Satisen maitea, Elefantinako Anderea, betirako bizi daitekeena".
Estatua honen zatiak, bi garai ezberdinetan aurkitu ziren: burua, soingainaren zati batekin, Elefantinan XIX. mendean aurkitu zena, Vienako Kunthistoriches Museumean dago, beheko zatia, handiena, aipatu berri den idazkuna duena, bere datazioa ahalbidetuz, XX. mendean aurkitu zen bitartean, eta Asuango museoan dago.
Bi aurkikuntza hauek, geografikoki aldenduak, herrialdearen iparraldetik hegoaldera gobernatzen zuela berresten dute, eta hala onartua zen, garai honi buruzko gure ezagutza argituz, oraindik nahiko nahasia Antzinako Egiptoren historian, eta, itxuraz, erregeak, bata bestearen atzean inolako meritu handirik gabe joan baziren, instituzioak egonkor mantendu zirela baieztatzen du, existitzen zen boterea ordezkatuz.
Frankek, hurrengo gobernariaren existentzia zalantzan jartzen du. Egiptologo honen arabera, Sekhemkara Amenemhat Sonbef eta Sekhemkara Amenemhat, pertsona bera dira, K.a. XVIII. mendearen erdialde inguruan gobernatuz.
Oharra
aldatuAmenemhat Sonbefi buruzkoa da orrialde hau.
Itxuraz, faraoiak, izen bakarrarekin eta zenbaki ordinal batekin izendatzerakoan zegoen sinpletasunak (adibidez Amenemhat I.a), nor den ez jakiteko paradoxara darama, Amenemhat ugari egon baitziren, eta historialari, egiptologo eta arkeologoak, batzuetan ez dira ados jartzen. Beste hainbeste gertatzen da ordezkari asko izan zituzten beste faraoi izen batzuekin ere, Ptolomeo, Pepi, Sebekhotep, etab... kasu.
Aurrekoa Khutawira |
Egiptoko faraoia Egiptoko XIII. dinastia |
Ondorengoa Amenemhat V.a |