Neferusobek
Sebekkara Neferusobek edo soilik Neferusobek "Sobeken edertasuna", erregina-faraoi bat izan zen, Egiptoko XII. dinastiako eta Egiptoko Inperio Ertaina deritzon garaiko azken gobernaria.
Neferusobek | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Neferusobeken soingaina. Louvre Irudi gehiago | |||||||||
K.a. 1798 - K.a. 1793ko urtarrilaren 29a ← Amenemhat IV.a
← Amenemhat IV.a
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | K.a. XIX. mendea | ||||||||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Inperio Ertaina | ||||||||
Heriotza | K.a. 1793 ( urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Northern Mazghuna pyramid (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Amenemhat III.a | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | |||||||||
Leinua | Egiptoko XII. dinastia | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | estatu-politikaria eta erregina |
Sebekkara bezala aipatzen da Saqqarako Errege Zerrendan, Abidoseko Errege Zerrendan agertzen ez den arren. Turineko Errege Kanonaren arabera, Neferusobekek, 3 urte, 10 hilabete eta 24 eguneko erregealdia izan zuen. Manetonek Skemiofris deitu zuen, Sexto Julio Afrikanoren arabera, eta lau urteko erregealdia ematen dio.
Amenemhat IV.a, ziur aski, gizonezko oinordekorik barik hil zen. Ondorioz, bere alabak, Neferusobekek hartu zuen tronua, adituren batzuk, Amenemhat III.aren alaba zela uste duten arren. Manetonek, Amenemhat IV.aren arreba zela dio.
Egiptoko bigarren emakumezko gobernaria izan zen, Egiptoko VI. dinastiako Nitokrisen ondoren. Bere erregealdiaren amaierarekin, Egiptoko XII. dinastia eta Egiptoko Inperio Ertaina amaitzen dira.
Bere garaiko testigutzak
aldatuEraikinak
aldatuNeferusobekek, dirudienez, Amenemhat III.aren hil multzoan eraikinen batzuk eraikitzea agindu zuen, Hawaran (Herodotok labirintoa deitua). Bere eraikuntzak, Amenemhat III.arenekin lotzen dira, Amenemhat IV.arenekin baino, lehenaren alaba zenaren teorian oinarrituz.
Bere hilobia ez da identifikatu, baina litekeena da Mazghunako piramidearen multzoan lurperatua izatea, non, adituren batzuk, bi piramideetako bat ematen dioten, Amenemhat IV.aren piramidetik iparraldera dagoena.
Estatuak eta idazkunak
aldatuNeferusobeki buruz, estatuaren batzuk ezagutzen dira, horietako zenbaitetan, soilik gorputz enborra baino mantendu ez den arren, bururik gabe.
Qantirren aurkitutako estatuak (Habachi) Hawaran aurkitutako erliebe zatia (Petrie)
Kummako Nubiar gotorlekuko nilometroko idazkun batek, Niloren uholde mailaren 1,83 metroko altuera erregistratzen du, bere erregealdiko hirugarren urtean.
Aurrekoa Amenemhat IV.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XII. dinastia |
Ondorengoa Khutawira |