Khmer Errepublika
Khmer Errepublika (khmereraz: សាធារណរដ្ឋខ្មែរ, Sathéaranakrâth Khmer Kanputxeako historiako etapa bat izan zen, Lon Nol jeneralak Norodom Sihanouk printzea buru zuen gobernua Kanbodiako Erresumako lehen ministro kargutik kendu zuenean hasi zena. Lon Nol jeneralak Khmer Errepublika (frantsesez: République khmère) deitu zion forma politiko berriaren estatuburu gisa aurkeztu zuen bere burua. Estatu berri hau Estatu Batuen eta Hego Vietnamen alde lerrokatu zen Ipar Vietnamen eta Vietcongekoen aurka, bere lurraldea laga zuen AEBetako base militarretarako helburu horrekin eta Pol Potek zuzendutako Khmer Gorrien gerrillei aurre egin zien. Vietnamgo Gerran Estatu Batuetako boterearen gainbeherak eta Parisko Bake Akordioek Lon Nolen gobernua ahuldu zuen, honen Estatua 1975eko apirilaren 17an erori zelarik khmer gorrien garaipenarekin. Hauek Kanputxea Demokratikoa sortu zuten. Lon Nolek Norodom Sihanouk printzeari emandako estatu-kolpea da Kanputxea Vietnamgo Gerran zuzenean sartzeko arrazoi nagusia. Garai hartan, Ameriketako Estatu Batuek, Richard Nixon presidentearen baimenarekin, bonbardaketa programa gogor bat aurreratu zuten herrialdearen ipar-ekialdean, biktima zibil ugari eragin zituena eta khmer gorrien gerrillak indartzea besterik egin ez zuena. Estatubatuarrek Lon Nol 1975eko apirilaren hasieran ebakuatu zuten, eta 1985ean hil zen Kalifornian.
Khmer Errepublika | |||
---|---|---|---|
Ereserkia: Anthem of the Khmer Republic (en) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Phnom Penh 11°34′10″N 104°55′16″E | ||
Azalera | 181.035 km² | ||
Kontinentea | Asia | ||
Mugakideak | Ipar Vietnam, Hego Vietnam, Laosko Erresuma eta Thailandia | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | presidentzialismo eta super-presidential republic (en) | ||
Cheng Heng (en) Lon Nol (en) Saukam Khoy (en) Sak Sutsakhan (en) | |||
Legebiltzarra | Parliament of the Khmer Republic (en) | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 7.500.000 | ||
Dentsitatea | 41,43 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Moneta | Kanbodiar bigarren riel (៛) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1970eko urriaren 9a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +855 |
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kanbodiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |