Ireki menu nagusia

Norodom Sihanouk (khmereraz: នរោត្តម សីហនុ; 1922ko urriaren 31 - 2012ko urriaren 15a) Kanbodiako erregea izan zen 1941etik 1955ra eta ondoren 1993tik 2004ra. Kanbodiako agintaria izan zen, gainera 1953tik 1970era. Bere bigarren abdikazioaren ostean (2004a) Kanbodiako Errege Aita gisa ezaguna izan zen (Preahmâhaviraksat), eta izendapen horrekin hainbat ardurari eusten zizkion.

Norodom Sihanouk
Norodom Sihanouk (1983).jpg
76. Kanbodiako monarka

1993ko ekainaren 14a - 2004ko urriaren 7a - Norodom Sihamoni
lehendakari

1975eko apirilaren 17a - 1976ko apirilaren 2a - Khieu Samphan Itzuli
35. Kanbodiako Lehen Ministroa

1961eko azaroaren 17a - 1962ko otsailaren 13a
Penn Nouth Itzuli - Nhiek Tioulong Itzuli
errege

1960ko ekainaren 20a - 1970eko martxoaren 18a
Chuop Hell Itzuli - Cheng Heng Itzuli
32. Kanbodiako Lehen Ministroa

1959ko uztailaren 10a - 1960ko apirilaren 19a
Sim Var Itzuli - Pho Proeung Itzuli
27. Kanbodiako Lehen Ministroa

1957ko apirilaren 9a - 1957ko uztailaren 17a
Sam Yun Itzuli - Sim Var Itzuli
25. Kanbodiako Lehen Ministroa

1956ko irailaren 15a - 1956ko urriaren 15a
Khim Tit Itzuli - Sam Yun Itzuli
23. Kanbodiako Lehen Ministroa

1956ko otsailaren 29a - 1956ko martxoaren 24a
Oum Cheang Sun Itzuli - Khim Tit Itzuli
21. Kanbodiako Lehen Ministroa

1955eko urriaren 3a - 1956ko urtarrilaren 5a
Leng Ngeth Itzuli - Oum Cheang Sun Itzuli
18. Kanbodiako Lehen Ministroa

1954ko apirilaren 7a - 1954ko apirilaren 18a
Chan Nak Itzuli - Penn Nouth Itzuli
15. Kanbodiako Lehen Ministroa

1952ko ekainaren 16a - 1953ko urtarrilaren 24a
Huy Kanthoul Itzuli - Penn Nouth Itzuli
11. Kanbodiako Lehen Ministroa

1950eko apirilaren 28a - 1950eko maiatzaren 30a
Yem Sambaur Itzuli - Sisowath Monipong Itzuli
1. Kanbodiako Lehen Ministroa

1945eko martxoaren 18a - 1945eko abuztuaren 13a
Penn Nouth Itzuli - Son Ngoc Thanh Itzuli
74. Kanbodiako monarka

1941eko apirilaren 25a - 1955eko martxoaren 2a
Sisowath Monivong Itzuli - Norodom Suramarit
Bizitza
Jaiotza Phnom Penh1922ko urriaren 31
Herrialdea  Kanbodia
Heriotza Pekin2012ko urriaren 15a (89 urte)
Hobiratze lekua Silver Pagoda, Phnom Penh Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Norodom Suramarit
Ama Sisowath Kossamak
Ezkontidea(k) Mam Manivan Phanivong Itzuli
Sisowath Monikessan Itzuli  (1941 -  1946)
Phat Kanhol Itzuli  (1943 -  1944)
Sisowath Pongsanmoni Itzuli  (1944 -  1951)
Norodom Monineath  (1952ko apirilaren 12a -  2012ko urriaren 15a)
Seme-alabak
Leinua House of Norodom Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak Khmerera
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, zinema zuzendaria, aktorea, abeslaria, musikaria eta musikagilea
Lan nabarmenak The little prince Itzuli
Twilight Itzuli
My Village at Sunset Itzuli
See Angkor and Die Itzuli
Jasotako sariak
Musika instrumentua Klarinetea
saxofoia
pianoa
akordeoia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Vietnamgo Gerra
Cambodian conflict (1978–1999) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Theravada
Alderdi politikoa Sangkum Itzuli
Funcinpec Party Itzuli
IMDb nm0797625
www.norodomsihanouk.info
Signature of Norodom Sihanouk.svg

Norodom Suramarit eta Sisowath Kossamaken semea, Sihanoukek hainbat ardura izan zituen 1941tik aurrera. Horregatik Munduko Errekorren Guiness Liburuaren arabera kargu ezberdin gehiago izan dituen politikaria dela aipatzen du. Ardura horien artean bi aldiz errege izatea, bi aldiz printze subiranoa, behin presidente, bi aldiz lehen ministro eta deserriko gobernuetan hainbat kargu daude. Khmer Gorrien gobernuaren estatu buru ere izan zen, 1975-1976 artean.

Hauetako kargu batzuk ohorezkoan ziren, adibidez Kanbodiako Errege konstituzionala izatea, bere azken ardura. Sihanouken benetako monarkia 1953ko azaroaren 9an hasi zen, Frantziatik independizatu zenean eta 1970ko martxoaren 18an bukatu zen, Lon Nol jeneralak bere aurkako estatu-kolpea eman zuen arte.

1941ean izendatu zuten errege. 1955ean bere aitari utzi zion erregetza, eta hauteskundeen ondoren Lehen Ministro izendatu zuten. Neutraltasunaren aldekoa zen, eta usadio budistan oinarritutako sozialismoa ezartzen saiatu zen. 1960an estatuburu izendatu zuten, eta Estatu Batuekiko harremanak eten zituen; 1970ean Lon Nol jeneralak Estatu Batuen laguntzaz estatu-kolpe bat eman zuenean Sihanuk Pekinen erbesteratu zen; han atzerriko gobernua osatu zuen, eta agintari berriei aurka egiten zieten indar politiko guztiak elkartu zituen Kanbodiako Fronte Batuan. 1975ean Khmer Gorriek Lon Nol jenerala aginpidetik bota eta aginpidea eskuratu zutenean, Phnom Penha itzuli zen, baina Khemer Gorriek bahituta eduki zuten. 1979an Vietnamek Kanbodia inbaditu zuenean, erbesteratu egin behar izan zuen. 1982an vietnamdarren aurkako koalizio baten buru izan zen. 1991ko su-eten hitzarmenaren ondoren, Sihanuk Kanbodiara itzuli zen eta nazio-batzordearen buru izan zen 1993ko maiatzeko hauteskundeak arte. Kanbodiara itzuli ondoren, 1993an konstituzio berri bat idatzarazi zuen. Era horretan, beste aldi bat hasi bat Kanbodian, Sihanoukeren agintaritzapean. Urte horretan bertan minbizia aurkitu zitzaion, eta orduz geroztik eritasunaren mende bizi da. 2003an bere semeari (Norodom Sihamoni) utzi zion erregetza, eta erbesteratu zen, Pyongyangera lehendabizi eta Pekinera ondoren.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Norodom Sihanouk