Khieu Samphan
Khieu Samphan (khmereraz: ខៀវ សំផន; Rumduol, Svay Rieng probintzia, Frantziar Indotxina, 1931ko uztailaren 28a) kanbodiar ekonomista, politikari komunista eta genozida izan zen. Khmer Gorrien buruzagi nagusietakoa, Kanbodiako estatuburu izan zen 1976-1979 bitartean, erregimenaren errepresioak eta politikak herrialdeko biztanleriaren laurden inguru hil zuten aldian. Vietnamek hura inbaditu eta Khmer Gorriek agintea galdu ondotik ere alderdiaren buruzagitzan jarraitu zuen, eta 1985etik aurrera Kanbodiako Alderdi Komunistako idazkari nagusi kargua hartu zuen. Nazio Batuen Erakundearen babesean sortutako auzitegi bereziak hura atxilotzeko agindu zuen 2007an.[1] 2011n hasi zen haren aurkako epaiketa, eta bizi guztiko espetxe zigorra ezarri zioten 2014an, gizateriaren aurkako krimenak egin zituela leporaturik.[2]
Khieu Samphan | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2014) | |||||
1976ko apirilaren 4a - 1976ko apirilaren 14a ← Penn Nouth (en) - Pol Pot →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Svay Rieng Province (en) , 1931ko uztailaren 27a (93 urte) | ||||
Herrialdea | Kanbodia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | So Socheat (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Lycee Sisowath (en) Parisko Unibertsitatea Sorbonne Paris Cité University (group) (en) Montpellierreko Unibertsitatea Royal University of Phnom Penh (en) | ||||
Hizkuntzak | khmerera frantsesa ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | budismoa | ||||
Alderdi politikoa | Kanputxeako Alderdi Komunista Kanputxea Demokratikoaren Alderdia Kanputxeako Nazio Batasunaren Alderdia Khmer National Solidarity Party (en) Sangkum (en) | ||||
Erreferentziak
aldatu- ↑ Velte, Samara. Bukatu da Kanbodiako Khmer Gorrien aurkako epaiketaren lehen fasea. Berria, 2013ko azaroak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
- ↑ Bizi guztiko espetxe zigorra ezarri diete Khmer Gorrien bi buruzagiri, Kanbodian. Berria, 2014ko abuztuak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Kanbodiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |