Khalifa Belqasim Haftar (arabieraz: خليفة بلقاسم حفتر‎; Ajdabiya, c.1943) libiar militarra da, Libiako Armada Nazionalaren buruzagi gorena 2014tik aurrera.[1]

Khalifa Haftar

Bizitza
JaiotzaAjdabiya1943ko azaroaren 7a (80 urte)
Herrialdea Libia
 Ameriketako Estatu Batuak  (1990(e)ko hamarkada -
Lehen hizkuntzaarabiera
Hezkuntza
HeziketaM.V. Frunze Akademia Militarra
Vystrel course (en) Itzuli
Benghazi Military University Academy (en) Itzuli
(1964ko irailaren 16a - 1966)
Hizkuntzakarabiera
errusiera
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraLibyan Army (en) Itzuli
Libyan armed forces (en) Itzuli
National Liberation Army (en) Itzuli
Gradualanda-mariskal
Parte hartutako gatazkakLibiako gerra zibila
Chadian–Libyan War (en) Itzuli
Second Libyan Civil War (en) Itzuli
2011–present Libyan factional fighting (en) Itzuli
Libyan Crisis (en) Itzuli
Yom Kippurreko Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoaNational Front for the Salvation of Libya (en) Itzuli
Libyan Arab Socialist Union (en) Itzuli

IMDB: nm5295480 Twitter: KalifaHaftar Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ajdabiyan jaio zen, Zirenaika eskualdean, 1943 aldean. Bengaziko akademia militarrean ikasi zuen 1964-1966 bitartean, Sobietar Batasunean trebatu zen.[2] Idris erregearen aurkako estatu kolpean parte hartu zuen 1969an. Kadafi koronelak boterea hartu zuen orduan, eta haren hurbileko aliatua izan zen Haftar. Estatu nagusiaren buruzagitza eman zion Kadafik. Bien arteko harremana 1980ko hamarkada bukaeran okertu zen. Izan ere, Txadeko gerran Libiako indarrak zuzendu zituen Haftarrek. Txadeko armadak preso hartu zuen, baina Kadafik ez zuen onartu Libiako soldadurik gatibu zegoenik Txaden. Haftar AEBetan erbesteratu zen, eta CIAren egoitzatik hurbil hartu zuen etxea, Langleyn.[3]

2011n itzuli zen Libiara, Kadafiren aurkako matxinada eta NATOren esku hartzea hasi ondoren. Handik aurrera, itzalpean eratu zuen bere agintepeko indar militarra, Tobrukeko gobernuaren adar militar bilakatu zena; gobernu horrek kontrolpean zuen Libiako ekialdea eta hego-mendebaldea, baina mendebaldeko zati gehiena, Tripoli hiriburua eta Misratah hiria barne, GNC Kongresu Nazional Nagusiaren eraginpean zegoen. 2014ko maiatzean, Egiptok eta Saudi Arabiak emandako laguntza militarrari esker, milizia islamisten aurkako Duintasuna Operazioa abiarazi zuen, baina gerra fronteak bere horretan iraun zuen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Zubimendi, Mikel. Irabazlerik izango ez duen gerra totala lehertzear da Libian. Naiz egunkaria, 2019ko apirilak 7, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-4-8).
  2. Khalifah Haftar – a new Al-Sisi in Libya. middleeastmonitor.com (Noiz kontsultatua: 2019-4-8).
  3. a b Rodriguez, Mikel. Militar boteretsua Libiako anabasan. Berria egunkaria, 2015eko maiatzak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-4-8).

Kanpo estekak aldatu