Khakasia

Khakassia» orritik birbideratua)

Khakasia[1] (errusieraz: Хака́сия) edo Khakasiako Errepublika (errusieraz: Респу́блика Хака́сияtranslit.: Respublika Khakasiya; khakaseraz: Хакас Республиказы) erdialdeko Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Siberiako Barruti Federalean kokaturik dagoena. 61.900 km²ko eremua du eta 2010ean 532.403 biztanle zituen[2]. Hiriburua Abakan da.

Khakasia
Republic of Khakassia
 Errusia
Khakasia.jpg
Flag of Khakassia.svg Coat of arms of Khakassia.svg
Ereserkia
State Anthem of the Republic of Khakassia (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-KK
HiriburuaAbakan
Khakassiako Errepublikako BuruaValentin Konovalov (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak53°30′N 90°00′E / 53.5°N 90°E / 53.5; 9053°30′N 90°00′E / 53.5°N 90°E / 53.5; 90
Map of Russia - Khakassia.svg
Azalera61.569 km²
MugakideakKemerovo oblasta, Altaiko Errepublika, Tuva eta Krasnoiarsk kraia
Demografia
Biztanleria532.036 (2021eko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−5.477 (2018)
Dentsitatea8,64 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta Khakasera
Ordu eremuaKrasnoyarsk Time (en) Itzuli eta Asia/Krasnoiarsk
Matrikula19
r-19.ru

GeografiaAldatu

Khakasia Jenisei ibaiaren goiko arroan dago, Abakan ibaiadarraren arroan, Altai mendien iparraldean. Iparralde eta ekialdean Krasnoiarsk kraiarekin du muga, hego-ekialdean Tuvarekin, hego-mendebaldean Altaiko Errepublikarekin eta mendebaldean Kemerovo oblastarekin. Abakan haranaren hego-ekialdean dauden Mendebaldeko Saian mendien gailurra Karagosh (2.930 m) da; mendebalde eta ipar-mendebaldean dauden Abakan eta Kuznetsk Alatau mendilerroek, berriz, Verkhny Zub (2.178 m) dute punturik garaiena[3].

Lurralde lehorra da, kontinente barruko klima oso gogorra duena. Landaredia beheko lurretan estepakoa da eta goiko lurretan basoa gehienbat[4].

Hiri nagusiak Abakan, hiriburua, Abaza, Txernogorsk, Saianogorsk eta Sorsk dira[5].

EkonomiaAldatu

Abere hazkuntzaz gainera, meatzaritza (kobrea, molibdenoa eta burdina) eta elektrizitate produkzioa dira aberastasun iturriak[6].

DemografiaAldatu

2010ean Khakasiak 532.403 biztanle zituen[2]; %81,7 errusiarrak ziren eta %12,1 khakasak, %1,1 germaniarrak, %1 ukrainarrak eta %0,6 tatariarrak. Erlijiorik hedatuena kristautasun ortodoxoa da (biztanleriaren %31,6 2012an[7]).

Talde
etnikoa
1926ko errolda 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda1
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Khakasak 44.219 %16,8 48.512 %11,8 54.750 %12,3 57.281 %11,5 62.859 %11,1 65.421 %12,0 63.643 %12,1
Errusiarrak 41.390 %46,6 205.254 %75,3 314.455 %76,5 349.362 %78,4 395.953 %79,4 450.430 %79,5 438.395 %80,3 427.647 %81,7
Germaniarrak 46 %0,1 333 %0,1 10.512 %2,6 10.547 %2,4 11.130 %2,2 11.250 %2,0 9.161 %1,7 5.976 %1,1
Ukrainiarrak 836 %0,9 7.788 %2,9 14.630 %3,6 9.480 %2,1 10.398 %2,1 13.223 %2,3 8.360 %1,5 5.039 %1,0
Besteak 2.381 %2,7 13.556 %5,0 22.938 %5,6 21.685 %4,9 23.622 %4,7 29.099 %5,4 24.735 %4,5 21.409 %4,1
1 8.689 pertsona datu base administratiboetan erregistratu ziren talde etnikoa adierazi gabe. Multzo horretako banaketa etnikoa adierazi zutenena bezalakoa zela jo da.[8]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.