Tuva[1] (tuveraz: Тыва; errusieraz: Тува́) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat, herrialdearen erdi-hegoaldean kokatua. Jenisei ibaiaren goi-arroa hartzen du, mendebaldeko Saian eta Tannu-Ola mendien artean. Mongoliarekin muga egiten du. 170.500 km2ko eremua du, eta 2010ean 307.930 biztanle zituen[2] (tuvatar etniakoak hiru bosten, eta errusiar etniakoak gainerakoak). Hiriburua Kyzyl da.

Tuva
 Errusia
Ereserkia
Tooruktug Dolgay Tangdym (en) Itzuli
Men – Tyva Men (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaТыва Республика
Республика Тува
Тувинская АССР
Тувинская автономная область
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-TY
HiriburuaKyzyl
Head of the Republic of Tuva (en) ItzuliSholban Kara-ool (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak51°47′N 94°45′E / 51.78°N 94.75°E / 51.78; 94.75
Azalera[convert: invalid number] km²
MugakideakAltaiko Errepublika, Khakasia, Krasnoiarsk kraia, Irkutsk oblasta, Buriatia, Khövsgöl (en) Itzuli, Zavkhan probintzia, Uvs Province (en) Itzuli eta Bayan-Ölgii Province (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria330.368 (2021eko urtarrilaren 1a)
8.646 (2018)
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta Tuvera
Ordu eremuaKrasnoiarskeko ordua eta Asia/Krasnoiarsk
Matrikula17
rtyva.ru

Tuvera deritzon turkiar hizkuntzan mintzo dira tuvatarrak. Nekazaritza-eremuetan bizi dira biztanleen erdiak baino gehiago.

Historia

aldatu

1757-1911 urteetan, Txinaren mende egon zen. 1911. urtean Errusiako tsarrak Tuvako burujabetasunaren aldeko erakundea bultzatu zuen, eta hiru urte geroago Errusiaren babespean zegoen Tuva. 1921. urtean, Tuvaren burujabetasuna aldarrikatu zuten, baina 1944an Errusiak bere egin zuen, eta 1961ean errepublika autonomo bihurtu zen.

Ekonomia

aldatu

Laborantza (garia, garagarra), abere-hazkuntza (behi-azienda) eta lurpeko aberastasunen ustiatzea (ikatz- eta kobalto-hobi oparoak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria ez da aurreratua, eta hiri garrantzitsuenetan baizik ez dago (janari-industria, zurgintza, eraikuntzarako gaiak).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.