Kerenski-Krasnov Matxinada

Kerenski-Krasnov matxinada Aleksandr Kerenskik gidaturiko altxamendu saiakera bat izan zen, Urriko Iraultzaren ondorioz Petrogradoko sobieten gobernuaren aurka. 1917ko azaroaren 8tik 13ra bitartean gertatu zen. Matxinadak bi zuzendarien izena jaso zuen; aipatutako Kerenski eta Piotr Krasnov, Kerenskiren aldeko jenerala.

Kerenski-Krasnov matxinada
Errusiako Gerra Zibila
Aleksandr Kerenskiren erretratua
Data1917ko azaroak 8 - 13
LekuaErrusia Petrogrado
Koordenatuak58°53′00″N 29°19′30″E / 58.8833°N 29.325°E / 58.8833; 29.325
EmaitzaBoltxebikeen garaipena
Gudulariak
Errusiako SESF Errusiar Inperioa Errusiar Inperioa
Buruzagiak
Vladimir Lenin
Nikolai Krilenko
Vladimir Antonov-Ovseienko
Pavel Dibenko
Errusiar Inperioa Aleksandr Kerenski
Errusiar Inperioa Piotr Krasnov
Indarra
5.000 lagun inguru 700 lagun
12 artileria pieza
ibilgailu armatu bakarra

Kerenskik Petrogradotik ihes egin zuen Urriko Iraultzaren ondoren, boltxebikeen kontrolpean erori zena. Kerenskik urriaren 25ean bertan (hainbat iturriren arabera, gaueko 9etan), Pskov hirira heldu ostean bildu zuen Krasnoven laguntza (Orlando Figesen arabera “hamazortzi konpainia kosako”), baina ez Iparraldeko Fronteko komandante zen Txeremisov jeneralarena. Joffe historiagilearen arabera, Iparraldeko Fronteko komisario Voitinski (boltxebike ohia bera) izan zen Krasnoven eta Kerenskiren arteko negoziazioak bultzatu zituena. Gainera, Gatxinatik pasa zenean, hango tropek ia-ia atxilotu egin zuten, Robert Daniel eta William Chamberlinen arabera. Kontuan izan behar dugu hiri hauek Petrogradetik gertu zeudelarik, han gertatutakoaren berri izan zutela, eta beraz, bertako Sobietek ere boltxebikeak aintzatetsi zituztela. Petrogradon, urriko iraultzaren aurkariak matxinada bat prestatzen ari ziren, Kerenskiren indarrek hiriaren aurka egindako erasoarekin batera.[1]

Sobietarrek hiriaren hegoaldeko muinoen defentsa inprobisatu eta Kerenskiren tropen erasoari itxaron behar izan zuten. Hauek, goi agintariak ahaleginak egin arren, ez baitzuten errefortzurik jaso. Pulkovo Altueretako liskarraren ondorioz kosakoak erretiratu behar izan ziren. Aldi berean gertatutako Junkerren matxinadak hasi behar baino lehen porrotean amaitu zen, inguruko beste unitateen laguntzarik lortu ez baitzuten. Bi aldeen arteko negoziazioak Kerenskiren ihesiarekin amaitu ziren, bere soldaduek sobietarrei entregatuko zieten beldurrez, eta boteretik kendutako Errusiako Behin-behineko Gobernua itzultzeko saiakerak amaitu ziren. Aldi berean, Krasnov preso hartu zuten, baina laster askatu zuten agintari sobietarren aurka borrokatuko ez zela zin egin ondoren. Promesa berehala hautsi zuen mugimendu antiboltxebikearen liderra bihurtu ostean, nagusiki Don Errepublikaren agintaria bihurtuz.[2]

Kerensky-Krasnov matxinada Urriko Iraultzaren ondorioz sortutako gobernu boltxebikearekin era azkarrean akabatzeko azken saiakera izan zen; handik aurrera Errusiako Gerra Zibila piztuko zen, 1922ra arte iraungo zuena.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Chamberlin, William Henry. (1976). The Russian revolution, 1917-1918: from the overthrow of the czar to the assumption of power by the bolsheviks.. Grosset & Dunlap, 511 or. ISBN 9780448001883..
  2. (Ingelesez) Daniels, Robert V.. (1984). Red October: the Bolshevik Revolution of 1917. Beacon Press ISBN 978-0-8070-5645-5. (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).

Kanpo estekak aldatu