San Petersburgo

Petrogrado» orritik birbideratua)

San Petersburgo[1] (errusieraz: Санкт-Петерб́ург, Sankt Peterburg; suomieraz: Pietari), 1914-1924 urteetan, Petrograd[1] (errusieraz: ПетроградPetrograd) eta 1924-1991 urteetan, Leningrad[1] (errusieraz: ЛенинградLeningrad) Errusiako hiria eta portua da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Neva ibaiaren bokalean, Finlandiako golkoaren ertzean, Finlandiako mugatik 160 kmra. 2010ean 4.879.566 biztanle zituen[2].

San Petersburgo
Санкт-Петербург
Errusiako hiri federalak
SPB Collage 2014-5.png
Flag of Saint Petersburg.svg Coat of Arms of Saint Petersburg (2003).svg
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Alkatea Georgi Poltavtxenko
Izen ofiziala Санкт-Петербург
Jatorrizko izena Санкт-Петербург
Posta kodea 199406 eta 190000
Geografia
Koordenatuak 59° 57′ N, 30° 19′ E / 59.95°N,30.32°E / 59.95; 30.32Koordenatuak: 59° 57′ N, 30° 19′ E / 59.95°N,30.32°E / 59.95; 30.32
Saint Petersburg in Russia (detail, special marker).png
Azalera 1.439 km²
Altuera 3
Mugakideak Leningrad oblasta, Gatchinsky District (en) Itzuli, Vsevolozhsky District (en) Itzuli, Vyborgsky District (en) Itzuli, Lomonosovsky District (en) Itzuli, Tosnensky District (en) Itzuli eta Kirishsky District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 4.953.219 bizt. (2018ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 3.442,13 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1703ko maiatzaren 27a
Telefono aurrizkia 812
Ordu eremua Moskuko Ordua
Hiri senidetuak Turku, Gdańsk, Aqaba, Alexandria, Almaty, Anberes, Baku, Bangkok, Bartzelona, Varsovia, Betleem, Habana, Hanburgo, Graz, Daugavpils, Dresden, Duxanbe, Erevan, Zagreb, Isfahan, Quebec Hiria, Lurmutur Hiria, Kiev, Kolonbo, Kotka, Košice, Lyon, Los Angeles, Lviv, Manchester, Maribor, City of Melbourne (en) Itzuli, Mikkeli, Minsk, Montevideo, Mumbai, Mykolaiv, Odesa, Aarhus, Osaka, Ox, Pireo, Plovdiv, Praga, Busan, Rio de Janeiro, Riga, Rotterdam, St. Petersburg (Florida), Santiago, Sebastopol, Istanbul, Stockholm udalerria, Tallinn, Tampere, Tbilisi, Daegu, Haifa, Khartum, Kharkiv, Helsinki, Ho Chi Minh Hiria, Chengdu, Shanghai, Edinburgh, Venezia, Krakovia, Hai Phong, Kaunas, Konstantza, Qingdao, Nur-Sultan, Johannesburgo, Pekin, Mar del Plata, Buenos Aires, Adana, Varna, Bordele, Le Havre, Milan, Porto Alegre, Reykjavik, Turin, Nesebar (en) Itzuli, Vilnius, Sofia, Oslo, Teheran, Casablanca, Tesalonika, Debrecen, Reinickendorf, Susa, Rishon LeZion, Jidda, Wenzhou, Krasnoiarsk, Budapest, Genova, Limasol, Bixkek, Xi'an, Nampo, Incheon, Manama, Guadalajara, Ulan Bator, Stavanger, Bizerta, Taxkent, Niza, Paris, Göteborg udalerria eta Addis Abeba
Matrikula 78, 98, 178 eta 198
http://www.gov.spb.ru

Errusiako bigarren hiria da jende kopuruari dagokionez, porturik garrantzitsuena eta Europako hiririk ederrenetakoa. 1990ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen erdigune historikoa[3].

GeografiaAldatu

Neva ibaiaren deltan dago kokatua, Finlandiako golkoaren ertzean, Moskutik 640 km ipar-mendebaldera eta Zirkulu polar artikotik 7° hegoaldera[3]. Behe-ordoki zingiratsu batean dago, uharte ugariren aurrean, eta uholde asko izan dira historian zehar, azken urteetan egin diren ubideei esker saihestu direnak.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (San Petersburgo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8.7 10.2 14.9 25.3 32.0 34.6 35.3 37.1 30.4 21.0 12.3 10.9 37.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -3.0 -3.0 2.0 9.3 16.0 20.0 23.0 20.8 15.0 8.6 2.0 -1.5 9.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -5.5 -5.8 -1.3 5.1 11.3 15.7 18.8 16.9 11.6 6.2 0.1 -3.7 5.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -8.5 -4.2 1.5 7.0 11.7 15.0 13.4 8.8 4.0 -1.8 -6.1 2.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -35.9 -35.2 -29.9 -21.8 -6.6 0.1 4.9 1.3 -3.1 -12.9 -22.2 -34.4 -35.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 44 33 37 31 46 71 79 83 64 68 55 51 661
Euri egunak (≥ 1 mm) 9 7 10 13 16 18 17 17 20 20 16 10 173
Elur egunak (≥ 1 mm) 25 23 16 8 1 0.1 0 0 0.1 5 16 23 117
Eguzki orduak 21.7 53.7 124.0 180.0 260.4 276.0 266.6 213.9 129.0 71.3 24.0 12.4 1633.0
Hezetasuna (%) 86 84 79 69 65 69 71 76 80 83 86 87 78
Iturria (1): Pogoda.ru.net[4]
Iturria (2): HKO (sunshine hours)[5]

HistoriaAldatu

Hiriaren sorreraAldatu

Hiria dagoen lekuan, suediarrak gotorleku bat zuten lehenik. Errusia Europarekin komertzioa egiteko portu bat behar zuenez, tsarrak Suediaren kontrako guda (Iparraldeko guda deiturikoa) hasi zuen 1700ko abuztuan. Lehenengo momentuan, suediarrak etsaiak gelditzea lortu zuten, baina 1702an suediarrak Ladoga lakua galdu zuten. Errusiarrak, lur gehiago irabazi zuten eta 1703ko apirilaren 26an suediarren gotorlekua eskuratu zuten.

1703. urtean, Petri Handia Errusiako tsarrak Neva ibaia itsasoratzen den toki zingiratsuaz jabetu zen eta urte berean, ibaiaren bokaleko uharteetako batean, Petri eta Pablo gotorlekua eraikitzen hasi zen. Hau, 1703ko maiatzaren 16an izan zen eta gotorlekua egiteko tsarrak ingeniari alemaniarrak ekarri zituen. Gotorlekuaren inguruan hazi zen hiria. Urte berean ontziola hasi zuten, baita ere.

Hiriaren eraikuntzaAldatu

Hiriburu europar eta modernoa eraiki nahi izan zuen, Mosku deszentralizatzeko saiakeran. Hurrengo urtean hasi ziren Oktyabrsky auzo ikusgarria eraikitzen. Kokatzen den lekua dela eta "Europarako leihoa" ezizena eman zion. Baldintza klimatikoak hain ziren txarrak ze hiria eraiki zuten langileak hil egiten ziren eta lurralde hartan biztanleria gutxi bizi zenez, Errusiako beste lurralde askotatik ekarri zituzten langileak derrigortuta. Urtero 40.000 pertsona inguru etortzen ziren euren tresna eta janariarekin. Hilara luzeetan etortzen ziren ibiltzen ehunkada kilometro eginez. Beraiekin batera, zaindariak zetozen eta langileak ihes egiten saiatzen baziren gogor jotzen zieten. Heltzen zirenen erdia hil egiten zen urte batzuetan. Eraikitzen ari ziren hiria Venezia eta Amsterdam izan zituzten eredu gisa. Tsarrak, Veneziako Gran Canale (Kanal Handia) itxura izatea nahi zuen Neva Ibaia, eta beraz, zubiak eraikitzea debekatu zuen. Horrez gain, Amsterdameko kanalak itxurako kanalak egin zituzten.

Hiria eraikitzea oso zaila zen leku horretan, baina irtenbide ikaragarriak egin zituzten; komertzioa ekartzen zuten bakoitza harriak ekarri behar zituen tasa moduan. Gainera, Mosku eta herrialdeko beste lekuetan harrizko eraikinak egitea debekatu zuen eta harria lantzen zuten langileek hiria eraikitzera etorri ziren.

1710ean, Udako Palazioa eraikitzen ari ziren.

HiriburuaAldatu

1712an Errusiako hiriburu bilakatu zen eta ondorengo urteetan elizak, jauregiak, etxeak eta administrazio egoitzak egin zituzten. Hiriburua izan zen 1918-ra arte. Harrizko lehen palazioa 1714ean bukatu zen eta bertan Alexander Menshikov, lurraldeko lehen gobernadorea, bizi izan zen. Urte horretan, Katedrala eta Peterhof Palazioa hasi ziren egiten, eta 34.500 eraikin zeudela esaten da. "Iparraldeko Venezia" ezizena irabazi zuen.

1724. urtean, hainbesteko garrantzia hartu zuen ezen txapon etxea Mosku-tik San Petersburgo-ra mugitu zuten. 1726. urterako, Errusiako esportazio porturik garrantzitsuena zen, eta XVIII. mendearen bukaeran, 220.000 biztanle zituen.

XIX. mendeko hazkundeaAldatu

XVIII. mendetik aurrera izugarri hazi zen hiria eta era askotako arkitektura moldeetako eraikuntzak egin zituzten, barrokoak, klasikoak eta XIX. mendeko obra neoklasikoak. 1819. urtean, unibertsitateko ateak zabaldu zituzten, eta XIX. mendean zehar arteari eta zientziari lotutako pertsonaia asko bizi izan zen hirian: Tolstoi, Dostoievski, Pavlov, etab.

1861. urtean, Alexandro II Errusiako tsarrak morrontza debekatu zuen eta hirira jende txiro asko etorri zen bertan lan egiteko. Langileak hiriaren industriaren hazkundea bultzatu zuten eta Europako leku industrial-enetakoa bihurtu zen XIX. mendeko bigarren partean. Mende horretako azken urteetan langile mugimenduak sortu ziren.

XX. mendeaAldatu

Japoniaren kontrako gudaren porrot ostean, 1905ean iraultza hiri honetan hasi zen eta laster beste lurralde batzuetara luzatu zen. Honen ondorio zuzena izan zen Nikolas II Tsarrak Duma (Errusiako Parlamentua) eratzea.

1914ko abuztuaren 31ean (Lehen Mundu Gerra), izena alemaniarregia zelakoan, Petrograd jarri zioten, sustrai eslabiarrekoa; garai hartan, 2.100.000 lagun bizi ziren hirian, industriaren garapenak, industria astunak batez ere, erakarrita. 1917. urtean, Europa Lehen Mundu Gerran murgilduta zegoenean hain zuzen, Errusiako sistema kapitalista eta monarkikoari amaiera eman zion matxinada egin zuten Leningradeko langileek. 1917an, Boltxibekeek guda zibila hasi zuten San Petersburgo hirian. Lehenengo Tsarra Nikolas II-a kendu egin ziten boteretik eta behin-behineko gobernua ezarri zuten. Bigarren fasean Sobietak hartu zuten boterea eta Sobietarren eta Boltxebikeen gobernua ezarri zen. Boltxebikeen buruzagia zen Lenin. Lenin-ek kapitala San Petersburgo-tik Mosku-ra aldatu zuen. 1917-1920 urteetako Gerra Zibilak kalte handiak eragin zituen hirian, eta biztanleen bi heren galdu zituen. 1922. urtean Mosku egin zuten Errusia eta Sobietar Batasunako hiriburu.

1924en, Lenin hil zenean, hiria Leningrado izena hartu zuen, bere oroimenean.

Leningradoko setioaAldatu

Bigarren Mundu Gerra garaian, alemaniarrek 872 egunez eduki zuten setiatua San Petersburgo (Leningradeko Setioa), 1941ko irailaren 8tik eta 1944ko urtarrilaren 27ra bitartean, eta milioi bat biztanle inguru hil ziren (oso zaila da benetako kopurua jakitea eta batzuek 1,5 milioi inguru izan zirela ziurtatzen dute). Alemaniarrek egunero bonbardatzen zuten hiria eta janaria hirian sartzea galerazten zuten. Gosea, arazo larria bihurtu zen 1941ko urriaren azkenengo egunetan. Alemaniarrek Tijvin hiria hartu zuten eta handik eramaten zen janaria Leningradora. Horregatik errepide berria egin zuten janaria beste leku batetik ekartzeko (milaka langile hil ziren errepide hau eraikitzen) baina bukatu eta 3 egunetara Tijvin berreskuratu zuten Sobietarrek, abenduaren 8an. Gainera, erregai gutxi zuten eta negu oso hotza izan zuten (-30ºC). Langileek 500 gramo janari zuten, umeek 300 gramo eta besteek 250 gramo egunero. 1942ko irailean, janari murrizketa berria egin zuten, eta Ladoga lakutik zetorren janaria hondoratu zutenez, berreskuratzeko urpekariak bidali zituzten. Leningradoko Instituto Zientifikoak irin sintetikoa egin zuen zerrautsez egina. Garraio publikoa eten egin zen eta baita fabrikak ere; eraikin militarrek bakarrik zuten energia erabiltzeko eskubidea. Hotzez ez hiltzeko 200 urte zituen Liburutegi Publikoa-ren liburuak erre egin zituzten. Pertsona batzuek besteak hil egin zituzten haragi eta koipe moduan saltzeko eta hori egiten harrapatu zituztenak hil heriotzara epaitu zituzten segituan. Hiriko, txakur, katu, zaldi, arratoi eta belea guztiak edo gehienak jan egin zituzten. Tatiana Savicheva-k, 11 urteko neskatoa, bere familia guztia nola hiltzen zen banan banan idatzi zuen eta Nuremberg-eko epaiketetan erabili zen.

II. Mundu Gerra osteanAldatu

1950. urterako hiriak berreskuratuak zituen dotoretasuna eta handitasuna industriaren garapen eta hazkuntzari eta portuko jarduerari esker. Gerra ondoren, hiriaren biztanleriak Sobietar gobernuaren purgak jasan behar izan zituen.

1991ko ekainaren 12an, Sobietar Batasuna apurtu baino lehen, hiriko ehuneko 54ak hiriko izena eta 39 kale eta 6 zubien izenak berreskuratzea bozkatu zuen.

DemografiaAldatu

San Petersburgo Errusiako bigarren hiri handiena da. 2010eko datuek, 4.879. 566 biztanle dituela esaten dute. Horietatik, ehuneko 80,1a errusiarrak dira.

Hiria, demografia aldaketa ikaragarriak izan ditu XX. mendean zehar. 1906ko 2,4 milioi biztanletik, 1920ko 720.000 biztanlera pasa zen 1917ko errusiar erreboluzioa eta guda zibilaren ondorioz. 1930ko hamarkadan, alemaniar, polako, finlandiar, estonio eta letoi gehienak hiritik eraman zituzten. Bigarren Mundu Gudan, 1941 eta 1943 artean, biztanleria 3 milioitik 600.000 baino gutxiagora pasa zen. Arrazoi nagusienak, guda, biztanleak beste leku batzuetara eraman zituztelako eta gosea dira. 1950ko hamarkadan 3 milioi biztanle etorri ziren Errusiako beste leku batzuetatik eta 1980. hamarkadan 5 milioi baino gehiago izan zituen. Gero, biztanleria galdu zuen.

Bataz besteko adina 40 urtekoa da. biztanleriaren ehuneko 20a 65 urte baino gehiago ditu eta heriotza-tasa jaiotze-tasa baino handiagoa da.

Biztanleriaren eboluzioa
1800 1830 1850 1881 1900 1915 1920 1925 2002
220.200 435.500 487.300 928.000 1.440.000 2.348.000 763.900 1.379.000 4.700.000

EkonomiaAldatu

Errusiako industriagune eta portu garrantzitsuena da San Petersburgo. Armagintza, erreaktore nuklearrak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ontziolak, kimika industria, janari industria, metalurgia eta nekazaritzarako makineria dira industria garrantzitsuenak, eta makineria, zura, ikatza, potasioa eta pirita esportatzen dira portutik.

GarraioaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «San Petersburgoko metroa»

Komunikabide sare oparo batez (aireportua, metropolitanoa, burdinbideak eta errepideak) hornitua dago. Errusiak Baltikoan duen portu bakarra da.

San Petersburgoko metroa 1955eko azaroaren 15ean zabaldu zen eta gaur egun 110,2 kilometro eta 63 geltoki dauzka. Metroak dituen bost lineatatik 832 milioi bidaiari igaro ziren 2008an.

Ondasun nabarmenakAldatu

San Petersburgoko Gune Historikoa eta Dagokion Monumentu Multzoa1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 

Jauregiko Plaza

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv, vi
Erreferentzia 540
Kokalekua   Errusia
Eskualdea2 Europa
Izen ematea 1990 (XIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
 
Amiraltza, urrezko orratzarekin
  • Hermitage museoa ( Эрмитаж ), munduko eder eta garrantzitsuenetakoa. Neva ibai ertzeko sei eraikin eder betetzen ditu, Neguko Jauregia barne. 3 milioi artelan baino gehiago ditu ikusgai.
  • Alexandr Nevski monasterioa
  • San Petri eta San Paulo gotorlekua (hiriaren sorlekua)
  • Amiraltza
  • Odol Isuriaren katedrala
  • San Isaak katedrala
  • Kazango Andre Mariaren katedrala
  • Passage merkatari arkupea
  • Mariinski antzokia

Aldirietako egoitza inperialakAldatu

  • Peterhof
  • Pushkin edo Tsarskoie Selo
  • Pavlovsk

MusikaAldatu

KirolaAldatu

Hirian, bi futbol talde handi daude; Zenit eta Dynamo. Biek Petrovski estadioan jokatzen zuten lehen, baina orain dela gutzi Zenit taldea beste estadio batera joan da jokatzera. San Petersburgon 2018ko futbol txapelketako partidu batzuk jokatu ziren. Hala nola, taldekako etapa, 1/8, semifinala eta hirugarren posturako norgehiagokak jokatu ziren. Krevstovski irlan jokatu ziren partidu guzti horiek.

Futbola aparte, izoztz hockey-ko SKA eta Spartak zazkibaloi taldea daude.

Ekarpenak munduariAldatu

1724en, Petri handia hil baino urte bat lehenago, berak aginduta Zientzia Errusiar Akademia eratu zen. 1738ean, Mariisnki Teatroa egin zen hiri kulturala denaren seinale. Horren eredu ere, 1757ean eratu zen, Arteen Akademia da. Mariinski Teatroa laster baleta bihurtu zen eta hiria ezaguna bilakatu zen teatro, balet eta kontzertuengatik. Honegatik, Piotre Ilich Txaikobski konpositorea hirira joan zen bizitzera. 1819ean, San Petersburgo-ko Unibertsitatea eratu zen. XIX. mendearen azkenengo urteetan, Ivan Pavlov Nobel saria irabazitakoa aurkikuntza handia egin zuen. Hiri honetan, Dimitrij Mendelev zientzialariak elementu kimikoen taula egin zuen.

Geroago, Alexander Puxkin errusiako idazlerik honena bihurtu zen eta bere lanak hainbat hizkuntzetara itzuliak izan dira. Dobstoieskik (munduko idazlerik honenetarikoa) hiri honetan ezarri zuen bere nobela famatuaren historioa (krimen eta zigorra).

Sanpetersburgotar ospetsuakAldatu

Herri eta hiri senidetuakAldatu

San Petersburgo ondorengo herri eta hiriekin senidetua dago:

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
  3. a b Saint Petersburg Global.britannica.com
  4. .
  5. .
  6. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az ba (Ingelesez) Official Portal of the City Government. . Noiz kontsultatua: 2018-08-28.
  7. (Katalanez) Ajuntament de Barcelona. . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  8. (Ingelesez) Bethlehem Municipality. . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  9. (Frantsesez) Bordeaux. . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  10. (Ingelesez) Cebu Tourism News. . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  11. (Ingelesez) Colorful Daegu. . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  12. (Ingelesez) City of Dresden. . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  13. (Italieraz) Associazione Radicale Certi Diritti. . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  14. (Ingelesez) «Milan severs twin city ties with St Petersburg over 'homosexual propaganda' ban» The Telegraph . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  15. (Ingelesez) Städtebund Die Hanse. . Noiz kontsultatua: 2018-08-28.
  16. (Ingelesez) Municipal Portal of Riga. . Noiz kontsultatua: 2018-08-28.
  17. (Polonieraz) Warszawa. . Noiz kontsultatua: 2018-08-28.
  18. (Italieraz) Associazione Radicale Certi Diritti. . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu