Ireki menu nagusia


Katin (errusieraz: Каты́нь, polonieraz: Katyń) mendebaldeko Errusian dagoen Smolensk oblasteko landa herrixka da. Smolensk hiritik 20 bat kilometro mendebaldera dago. 2002an, 1.737 biztanle zituen[1].

Katin
Errusiako udalerria
Cerkiew Zmartwychwstania Pańskiego w Katyniu - kwiecień 2013 (2).jpg
Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Smolensk oblasta
Barrutia Erdialdekoa
Geografia
Koordenatuak 54° 46′ 12″ N, 31° 41′ 23″ E / 54.770088888889°N,31.689811111111°E / 54.770088888889; 31.689811111111Koordenatuak: 54° 46′ 12″ N, 31° 41′ 23″ E / 54.770088888889°N,31.689811111111°E / 54.770088888889; 31.689811111111
Katin hemen kokatua: Errusia
Katin
Katin
Garaiera 167 metro
Demografia
Biztanleria 1.737 biztanle
Eremua 27,94 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 481
Ordu-eremua MSK (UTC+04:00)

GeografiaAldatu

Smolensk hiritik mendebaldera dago, 20 bat kilometrora, eta Bielorrusiako mugatik 60 kilometro ingurura. Berlin-Varsovia-Minsk-Mosku nazioarteko trenbidean geltokia du.

HistoriaAldatu

Katingo sarraskiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Katingo sarraskia»

Katingo basoko sarraskia Bigarren Mundu Gerran Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak egindako poloniar hiritarren masa exekuzioa izan zen (haietako asko armadako ofizial presoak ziren). 1940ko udaberrian egindako sarraskian, 15.000[2] eta 22.000[3] poloniar artean hil zituzten, hiru tokitan.

Wehrmachtek hilobiak aurkitu zituenean, Londresen erbestean zegoen poloniar gobernuak SESBarekin harremanak apurtu zituen. Hirugarren Reichak propaganda-helburu moduan erabili zuen sarraskia, baina Stalinek errua naziei egotzi zien[4]. 1990 arte, Mikhail Gorbatxov gobernuan zegoela, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak ez zuen bere erantzukizuna onartu.

Poloniar hegazkin istripuaAldatu

2010eko apirilaren 10ean, sarraskiaren 70. urteurrena gogoratzeko, Lech Kaczyński Poloniako presidentea eta hainbat militar eta politikari eraman zituen hegazkinak Smolensk hiritik gertu istripua izan zuen eta ez zen inor bizirik irten.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katin