Dunfermlineko jauregia

Dunfermlineko jauregia (ingelesez: Dunfermline Palace, eskozieraz: Dunfaurlin Palace) Eskoziako Dunfermline herrian dagoen jauregi historikoa da, aintzina errege familien egoitza izan zena. Gaur egun hondarretan aurkitzen dena. A mailako eraikina izendaturik dago.

Dunfermlineko jauregia
Dunfermlineko abadia
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaFife
Koordenatuak56°04′10″N 3°27′53″W / 56.0695°N 3.46461°W / 56.0695; -3.46461
Map
Historia eta erabilera
JabeaHistoric Environment Scotland
KudeatzaileaHistoric Environment Scotland
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Malcolm III.a Eskoziakoak XI mendean eraiki zuen eta Erresumako hiriburu bihurtu zuen Dunfermline. 1128an eraikin multzoa handitu egin zuen alboan Dunfermlineko abadia ezaguna eraikiz. Bertan jaio ziren Eskoziako hainbat errege eta bertan daude hobiratuta ere beste hainbat errege eta erregina.

Eskoziako errege familiak oso gustoko zuen eta XIV menderarte ohikoan ziren beren egonaldiak 1603an Eskoziako eta Ingalaterrako errege familiek bat egin eta hauek Londresera joan ziren arte. 1650an Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa bertan izan zen, bisita egin zuen azken monarka izan zen. Oliver Cromwellek Eskozia okupatu zuenean eraikina bertan behera utzia izan zen eta 1708an dagoeneko teilaturik gabe zegoen.

Gaur egun sukaldea eta hegoaldeko horma eskerga baino ez dira mantentzen.

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu