Ireki menu nagusia

Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa

Karlos I.a Ingalaterrakoa» orritik birbideratua)

Karlos I.a[1][2] (ingelesez: Charles I; Dunfermline, Eskozia, 1600eko azaroaren 19aLondres, 1649ko urtarrilaren 30a) Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea izan zen 1625eko martxoaren 27tik 1649an hil zuten arte.

Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa
King Charles I after original by van Dyck.jpg
Ingalaterrako monarka

1625eko martxoaren 27a - 1649ko urtarrilaren 30a
Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa - Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa
Eskoziako erregea

1625eko martxoaren 27a - 1649ko urtarrilaren 30a
Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa - Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa
Bizitza
Jaiotza Dunfermlineko jauregia1600ko azaroaren 19a (juliotar egutegia)
Herrialdea  Ingalaterrako Erresuma
Heriotza Londres1649ko urtarrilaren 30a (juliotar egutegia) (48 urte)
Hobiratze lekua St George's Chapel Itzuli
Heriotza modua heriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Aita Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa
Ama Ana Danimarkakoa
Ezkontidea(k) Henriketa Maria Borboikoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Estuardo etxea
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Londres
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa anglikanismoa
katolizismoa

BizitzaAldatu

Jakue I.aren bigarren semea zen. Bere absolutismo politiko eta erlijiozkoarengatik liskarrak izan zituen Parlamentuarekin. 1626-1640 bitartean Parlamenturik gabe gobernatu zuen. Baina Eskozia anglikanoen Prayer Book («Otoitz Liburua») erabiltzera behartu nahi izan zuenean, matxinatu egin zen. Gerra gastuei erantzun ezinik berriro bildu zuen Parlamentua. Hark erregeren laguntzaileak epaitu eta heriotzara kondenatu zituen. Ondorengo gerra zibilean, Oliver Cromwell buru zuten parlamentuzaleek[3] eskoziarrekin bat eginik, Marston Mooren (1644) eta Nesebyn (1645) menderatu zuten erregea. Hura Eskozian babestu zen, baina eskoziarrek Ingalaterrako Parlamentuaren esku utzi zuten. Ihes egin eta beste matxinada bat antolatu ondoren, Parlamentuak hiltzera kondenatu eta Londresko Whitehallen hil zuten 1649ko urtarrilaren 30ean, lepoa moztuta. Windsorko gazteluan ehortzi zuten, 1649ko otsailaren 7an.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa  


Aurrekoa
Jakue I.a Ingalaterrakoa
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea
1625eko martxoaren 27a1649ko urtarrilaren 30a
Ondorengoa
Karlos II.a Ingalaterrakoa