Kantabriako eskualdeak

1999ko apirilaren 28ko Kantabriako Erkidegoaren Eskualdeen 8/1999 Legeak dioenaren arabera eskualdea erkidegoaren lurralde antolakuntzarako beharrezkoa den erakundea da. Lege honekin Kantabriako eskualdeen garapenari bidea irekitzen zaio, honela eskualdeetako erakundeen sorkuntza sustatzen delarik, azken hau orain arte ia garaturik gabeko prozesua izan delarik. Era berean, lege honen arabera erkidegoko lurraldearen %70aren eskualde antolakuntza burutu ez baldin bada, eskualde hauen sorkuntza ez da erkidego osoko lurraldean orokorki ezartzea derrigortuko. Modu berean, Santander hiria aipatutako eskualdeen lege horren bidez arteztua ez dela izango behin ongi argitua gelditu delarik, aldiz, Santander-Torrelavegako Gune Metropolitarra ezarri beharko da[1].

Kantabriako eskualde banaketa aldatu

Gaur egun Kantabriako eskualdeek ez dute izakera administratiborik eta nekez zehaztuta daude. Erkidego honetan Liébana (Europako Mendietan duen kokapen geografikoarengatik), Trasmiera eta Campoo-Los Valles (Ebro ibaiaren haranean) eskualdeak bakarrik daude argikiro zehaztuta edo mugatuta. Halere, ezberdintasun funtzionalak ezarri daitezke, hauen bidez erkidegoa eskualdeetan banatu daitekelarik:

Eskualde administratiboak aldatu

 
Kantabriako eskualdeen mapa.      Asón-Agüerako eskualdea.      Besayako eskualdea.      Campoo-Los Valleseko eskualdea.      Costa Occidental eskualdea.      Costa Oriental eskualdea.      Liébanako eskualdea.      Saja-Nansako eskualdea.      Santanderreko eskualdea.      Trasmierako eskualdea.      Valles Pasiegos eskualdea.
  • Campoo-Los Valleseko eskualdea: Ebro ibaiaren jaioleku osoa hartzen du, bere hiriburua Reinosa delarik. Baserri giroko izakera nabarmena du, Reinosa eta Mataporquera bezalako industriaguneen salbuespenarekin. Azken urteetan eskualde honek despopulaketa eta desindustrializazio prozesu nabarmen bat jasaten ari da.

Eskualde abeltzainak aldatu

 
Kantabriako eskualde abeltzainen mapa.

Kantabriako erkidegoan Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak hainbat eskualde nabarmentzen ditu. Hauek lirateke: Gama, Cabezón de la Sal, Corrales de Buelna, San Vicente de Toranzo, Solares, Potes, Ramales, Reinosa, Santander, San Vicente de la Barquera, Torrelavega eta Villacarriedo[2].

Eskualde turistikoak aldatu

 
Kantabriako eremu turistikoen mapa.

Kantabriako Kultura, Turismo eta Kirol Kontseilaritzaren arabera bederatzi eskualde ezberdin nabarmentzen diren beste sailkapen bat badago eta hauek lirateke: Liébana, Saja-Nansa, Costa central, Besaya, Campoo, Santander, Pas-Pisueña-Miera, Trasmiera eta Asón-Agüera.[3]

Landako eskualdeak aldatu

Kantabriar Landako Garapen Sareak, Tokian-Tokiko Kantabriar Laguntza Taldeek ("Acción Local cántabros") sortutako erakundea, kantabriar lurraldea sei erkualdeetan banatzen du, hauetako bakoitzean politika publikoen garapenaz eta gauzatzeaz arduratzen delarik. Landako ikuspegia denez, oso txokoratua dagoen eremu bat ere bada. Aipatutako eskualdeak honako hauek dira: Saja-Nansako eskualdea, Campoo-Los Vallesko eskualdea, País románico, Pas-Pisueña-Miera, Liébanako eskualdea eta Asón-Agüerako eskualdea-Trasmierako eskualdea[4]

Ikus gainera aldatu

Bibliografia aldatu

  • De Cos Guerra, O. (2005): Propuesta de delimitación del área metropolitana de Santander. Realidad funcional, organización administrativa y gobernanza. Santander. Eskualdeko Administrazio Publikoaren Ikerlan Zentrua. Kantabriako Gobernua. ISBN 84-689-5197-8

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu