Kanpo Dokumentazio eta Kontra-Espioitza Zerbitzua

Kanpo Dokumentazio eta Kontra-Espioitza Zerbitzua (frantsesez: Service de documentation extérieure et de contre-espionnage edo SDECE) Frantziako informazio zerbitzu bat zen, 1945eko abenduaren 28an sortu zena, eta 1982ko apirilaren 2tik aitzina Kanpo Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusia (DGSE) izena daukana[1].

Kanpo Dokumentazio eta Kontra-espioitza Zerbitzuaren sorrera akta, 1945eko abenduaren 28koa.
Paul Grossin, SDECEko zuzendari nagusia, 1957tik 1962ra.

Hastapenak IndotxinanAldatu

Informazio lanak egin zituen Indotxinako gerran, 1946an. Komando ekintzak ere egin zituen.

Aljeriako independentzia gerranAldatu

Aljeriako gerran, hainbat aljeriar lider atxilotu zituen 1956ko urriaren 22an, besteak beste Ahmed Ben Bella. Atxiloketa egin zuten, haien hegazkin baten ibilbidea aldarazita[2]. Halaber, gerra zikina deitutakoan parte hartu zuten[3]; zehazki, FLN erakundeko hainbat kide erail zituzten. 1958an, aljeriar ekintzaile asko hil zituzten, Charles De Gaulle Frantziako Errepublikako presidenteak eskuak libre utzi zizkienean ustezko FLNko kideak hiltzeko[3]. Hilketa haiek La Main Rouge (Esku Gorria) izeneko erakunde baten izenean egin zituzten[3].

Lehen bi hilketak Alemanian egin zituzten: lehergailu bat jarri zuten Aljeriako bi politikariren autoan. Alemaniako poliziak begiak itxi zituen, SDECErekin akordio bat egin zutelako: SDECE hilketak egiten uztearen truke, hainbat informazio eman zizkioten Alemaniari.

SDECEko agente ohi batek, Philippe L. Thyaud de Vosjolok, bere oroitzapenak kontatu zituen, Lamia liburuan, 1970ean. Haren arabera, dozenaka lagun hil zituzten, pistolaz, labankadaz, pozoituta edota drogekin. Hainbat biktima bihotzekoak jota hil balira bezala hil ziren.

Ben Barka auziaAldatu

SDECEk lotura izan zuen Mehdi Ben Barka marokoar militante ezkertiarraren bahiketarekin. 1965eko urriaren 29an bahitu zuten Parisen. Bahiketan parte hartu zuten SDECEko agente batzuek, batez ere Antoine Lopezek. Auzi hartan agerian gelditu zen SDECEk harreman zuzena zeukala gaizkile taldeekin. Frantziako presidente De Gaullek salatu zuen beren zerbitzuetan zenbait pertsona ustel zeuzkatela, baina ukatu zuen SDECE eta Polizia, erakunde gisa, bahiketa haren erantzuleak zirenik. Baina Ben Barka auzian epaituak izan zirenek adierazi zuten Frantziako Gobernuko hainbat ordezkarik bazekitela zer gertatzen ari zen.

Afrika beltzaAldatu

1960an, Kameruneko militante abertzale bat, Felix Moumié erail zuten Genevan.

1979an, Afrika Erdiko Errepublikako enperadore Jean-Bedel Bokassaren kontrako estatu-kolpe bat lagundu zuten[4].

QuebecAldatu

SDECEk Quebeceko mugimendu independentistari laguntza eskaini zion[5]. Kanadan tentsio egoera indartu nahi zuten, eta horretarako Quebeceko mugimendu independentista erabili zuten. SDECEko kideek harreman hurbila izan zuten Quebeceko Askapenerako Frontea erakunde armatuarekin[6].

Zuzendarien zerrendaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. "Bref historique des services de renseignement et de sécurité français contemporains". (Noiz kontsultatua: 2020/1/27).
  2. Vareilles, Thierry, 1960-. (2001). Encyclopédie du terrorisme international. L'Harmattan ISBN 2-7475-1301-7. PMC 300486114. (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
  3. a b c Pomar, Norman; Allen, Thomas. (1997). The Spy Book. Random House, 497 or..
  4. Faes, Géraldine.. (2000). Bokassa : un empereur français. Calmann-Lévy ISBN 2-7021-3028-3. PMC 45100789. (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
  5. Bosher, John. (1999). The Gaullist Attack on Canada, 1967-1997. McGill Press, 24-25 or..
  6. Chairoff, Patrice. (1975). Dossier B... comme Barbouzes, Paris. Alain Moreau, 94-95 or..