Kakalardo adarduna, akulamendia, arkamelua edo arkuloa (Lucanus cervus) lukanidoen familiako intsektu barailaduna da. Europako kakalardorik handiena da.[1] Arrak emeak baino handiagoak dira eta baraila garatuagoak dituzte, oreinen adarren formakoak. Haritzak eta artea nagusi diren basoetan bizi dira.

Kakalardo adardun
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaLucanidae
GeneroaLucanus
Espeziea Lucanus cervus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren interes berezikoen kategorian sartu zuten.[2]

Azpiespezieak aldatu

  • Lucanus cervus cervus – Arrak: 35–92 mm, Emeak: 35–45 mm; Jatorria: mendebaldeko, erdialdeko, ekialdeko Europa
  • Lucanus cervus akbesianus – Arrak: 50–100 mm, Emeak: 40–45 mm; Jatorria: Siria, Turkia
  • Lucanus cervus judaicus – Arrak: 50–100 mm, Emeak: 40–50 mm; Jatorria: Siria, Turkia
  • Lucanus cervus turcicus – Arrak: 35–75 mm, Emeak: 35–40 mm; Jatorria: Bulgaria, Grezia, Turkia

Erreferentziak aldatu

  1. Harvey, D.J., Gange, A.C., et al.. (2011). «Bionomics and distribution of the stag beetle, Lucanus cervus (L.) across Europe» Insect Conservation & Diversity (4): 23-38..
  2. Eusko Jaurlaritza. (2013-7-5). Agindua, 2013ko ekainaren 18koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.