Kaixo Sandybell (japonieraz: ハロー!サンディベル Haro! Sandiberu?) Japoniako Toei Animation ekoiztetxearen anime marrazki bizidun telesail bat da. 1981eko martxoaren 6etik 1982ko otsailaren 26raino TV Asahi katean aireratu zen. 47 atalez osatua dago eta bakoitza 24 minutu irauten ditu.

Kaixo Sandybell
Jatorria
Izenburuaハロー!サンディベル
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Sasoi kopurua1
Atalak47
Ezaugarriak
Genero artistikoaslice of life anime and manga (en) Itzuli, drama anime and manga (en) Itzuli eta abenturazko anime eta manga
Iraupena24 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Hiroshi Shidara (en) Itzuli
[[Kategoria:Hiroshi Shidara (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Ekoizpena
EkoizleaYūyake Usui (en) Itzuli
[[Kategoria:Yūyake Usui (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Bestelako lanak
MusikagileaTakeo Watanabe (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea TV Asahi (en) Itzuli
Hasiera-data1981eko martxoaren 6a
Amaiera-data1982ko otsailaren 26a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEskozia, Londres eta Europa
Argumentu nagusiakazetaritza, nerabezaroa, maitasuna eta zurtza

lineup.toei-anim.co.jp…
IMDB: tt0294099 Allocine: 5526 Edit the value on Wikidata

Euskal Herrian 1980ko hamarkadaren erdialdera ETB1ean euskaraz aireratu zen, garaiko haurren artean sekulako arrakasta izanez, bereziki neskatoen artean.

Sandybell eduki hunkigarriez beteriko animea da, bizitzaren oztopo edo arazo larrien aurrean adorea eta baikortasunaren aldekoa, bere egunerokotasuna balore eta oinarri moralez osaturiko testuinguru batean kokatua.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sandybell(e) bere Oliver txakurra, Christopher Lesley aitaordea eta lagunekin Eskozian bizi den neskato eder eta alai bat da. Aisialdia herriko gainontzeko haurrekin jolastuz igarotzen du. Behin batez, Walington dukesa ederraren lagun egin eta hark Sandybell bere ama oroitarazten dion lilipa lore zuri bat oparituko dio. Dukesaren semea den Mar ezagutu eta Sandybelly hartaz maiteminduko da, honek hartaz ere maitemindua dagoen Kitty Shiller neskatoarekin hika-mikak eta arazoak ekarriko dizkio. Bat-batean, Sandybell hainbat ezbehar batera jasango ditu: Dukesa hil, Marc desagertu eta eguberri bezperan Christopher aitaordea hilko baitira. Hortaz, bere aitaordeari kazetaria izango zela hitzeman zionez, amets hori betetzeko asmoz Londresera abiatuko da.

Hiribururako bidean doala, Alex Peterson kazetari gaztea ezagutuko du, denboraren poderioz biak adiskidetuz. Sandyk Oliver eta Ricky (umezurtza) adiskideekin batera bidaiatu eta Sandymobile furgonetarekin abentura handiak biziko dituzte.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.