KAS Gidaritza Blokea 1978ko irailean HASI alderdiak bere Lehen Kongresuaren bigarren zatian onartutako ponentzia da. Bertan KAS osatzen zuten erakundeen (HASI, LAB, ASK, LAIA eta ETA(m), 1979an Jarrai eta 1988an Egizan ere batu ziren, KAS blokearen gazte eta emakumeen erakunde bezala, hurrenez hurren) arteko antolakuntza forma ezarri zen, independentzia eta sozialismoaren helburu taktiko eta estrategikoen baitan.[1]

Testuingurua aldatu

1978an HASIren zuzendaritzak KAS lehentasunezko akordiorako marko bezala definitzen zuen, ulertzera emanez koordinadora barneko erakundeek bere autonomia estrategiko eta taktikoa mantendu behar zutela. Jarrera honek ez zuen HASIko militantziaren onespena jaso, zeinak, KASi Gidaritza Blokearen funtzioa ematen zion, ETA(m)k babestutako jarrera.

1978ko irailean Lekeition antolatutako Lehen Kongresuaren bigarren zatiak "KAS Gidaritza Blokea" ponentzia onartu zuen. HASIko zuzendaritzako kideak, gutxiengoan, alderditik atera ziren gerora Euskadiko Ezkerran integratzeko.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Manual Ideologico» (PDF) Jarrai: 25 - 31. (Noiz kontsultatua: 2016-06-02).
  2. (Gaztelaniaz) Giacopuzzi, Giovanni. (1992). ETA Historia Política de una Lucha Armada. Txalaparta, 47-49 or. ISBN 84-86597-70-6..

Kanpo estekak aldatu