Jule Goikoetxea Mentxaka
Jule Goikoetxea Mentxaka (Donostia, Gipuzkoa, 1981eko abenduaren 13a) filosofo politikoa eta irakaslea da. Donostian jaio zen, hiria utzi zuen 15 urte zituela, eta azken hamarkadan ikertzaile gisa ibilia da Europako eta Kanadako unibertsitateetan. Bere azken ikerketak Cambridgeko Unibertsitatean egin ditu. Ezaguna da bere ekoizpen teoriko eta literarioengatik eta hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik, esaterako Berrian, Diagonalen, eta EITBn. Gaur egun, ikertzaile eta irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.[1][2]
Jule Goikoetxea Mentxaka | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jule Goikoetxea Mentxaka |
Jaiotza | Donostia, 1981eko abenduaren 13a (43 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
aldatuPrestakuntza eta ibilbide profesionala
aldatuCambridge Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) hezita, filosofian doktoregoa lortu zuen 2009. urtean. Ikertzaile elkartua izan da Londres, Edinburgoko eta Lancasterko unibertsitateetan. 2010-2013 urte bitartean doktorego osteko ikertzaile gisa lan egin du Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Queen's-eko Unibertsitatean (Kanada).
Irakasle gisa aritu izan da hainbat unibetsitatetan: UPV-EHU, Oxford, Pompeu Fabra eta Bartzelonako Unibertsitatean.[3][1]
Politika
aldatuAralar alderdiko kidea izan zen. Aralarren Gipuzkoako exekutibako kidea izan zen. 2008ko hauteskunde orokorretan Senaturako hautagaia izan zen, eta 2011ko udal hauteskundeetan Donostiako hautagaitzan hirugarren postuan aurkeztu zen.[4][5][6] 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan, aldiz, Amaiur koalizioaren hautagaia izan zen Diputatuen Kongresurako.
Ikerketak
aldatu2019an Emakunderen beka batekin Goikoetxeak gidatuta, Lore Etxeberria, Estitxu Garai, Zuriñe Rodriguez eta Nora Mirallesekin "EAEko demokrazia patriarkala" azterlana argitaratu du. Bertan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak ongizate sistemarik «sexistenen» artean dagoela ondorioztatzeaz gain, despatriarkalizazio-prozesua martxan jartzeko hainbat proposamen bildu dituzte, adibidez, estatu federal feminista bat sortzea, eta egitura publikoa federalki antolatzea, emakumeek botere handiagoa izan dezaten.[7][8][9][10]
Parte Hartuz taldearen barruan egiten du ikerketa.[11]
Liburuak
aldatuEleberria
aldatu- Politeismo bastarta (Susa, 2024), Bartzelonako Fira Literal liburu azokan Angela Davis amerikar politikari marxista, aktibista afroamerikarra eta filosofia irakaslearekin emandako lau egunen inguruko ezohiko nobela.[12][13][14][15][16]
Poesia
aldatuSaiakera
aldatuSariak
aldatu- 2014 Lauaxeta Saria TRACTATUS liburuarengatik.[23]
- 2010-2011 Tasa Saria, St Edmund’s College, Cambridgeko Unibertsitatea, Erresuma Batua.
- 2009-2010 'Summa cum Laude Doktorea Saria', Eusko Jaurlaritza.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Juleren web orria - Politika eta Administrazio Zientzia Saila - UPV/EHU» cpa (kontsulta data: 2019-09-16).
- ↑ «literaturaren zubitegia - Jule Goikoetxea» zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2019-11-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-09-15). ««Si miramos al bienestar de las mujeres, todos los indicadores caen»» GARA (kontsulta data: 2019-09-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Oxel Erostarbe, elegido nuevo coordinador de Aralar en Gipuzkoa» El Diario Vasco 2006-12-18 (kontsulta data: 2021-04-23).
- ↑ «77. zenbakia Data 2011-04-26 77 Aldizkariaren orria» egoitza.gipuzkoa.eus (kontsulta data: 2021-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) N.G.. (2011). «Las redes sociales, en la campaña» Noticias de Gipuzkoa (Editorial Iparragirre) 2011-05-17 (kontsulta data: 2021-04-23).
- ↑ «'EAEko demokrazia patriarkala', Jule Goikoetxeari elkarrizketa» kazeta.naiz.eus (kontsulta data: 2019-09-16).
- ↑ «"EAEko demokrazia patriarkala" Jule Goikoetxearen ikerlana Mezularian.» Euskadi irratia-EITB (kontsulta data: 2019).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Emakunde constata que el patriarcado aún domina la sociedad y sus estructuras. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2019-09-16).
- ↑ Begiristain, Edurne. ««Patriarkatua ez dago desegite bidean, oso ongi birkokatu da»» Berria (kontsulta data: 2019-09-16).
- ↑ «Kideak - Parte Hartuz Ikerketa Taldea - Parte Hartuz Ikerketa Taldea - UPV/EHU» Parte Hartuz Ikerketa Taldea (kontsulta data: 2021-06-26).
- ↑ «'Politeismo bastarta' ondu du Jule Goikoetxeak, Angela Davisekin emandako egunen harira» Berria 2024-11-12 (kontsulta data: 2024-11-13).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-11-12). «‘Politeismo bastarta’, Jule Goikoetxea lau egunez Angela Davisen bizkartzain izan zenekoa» naiz: (kontsulta data: 2024-11-13).
- ↑ «‘Politeismo bastarta’: lau egun Angela Davisekin eta Jule Goikoetxearen pentsamenduetan» Argia (kontsulta data: 2024-11-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Politeismo bastarta - Jule Goikoetxea Mentxaka» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2024-11-13).
- ↑ nontzeberri. (2024-11-12). «Jule Goikoetxea idazleak “Politeismo bastarta” nobela argitaratu du» Nontzeberri (kontsulta data: 2024-11-13).
- ↑ Goikoetxea, Jule ( 1981-). (2014). Tractatus. Susa ISBN 9788492468577. PMC 920307743. (kontsulta data: 2019-09-16).
- ↑ Goikoetxea, Jule ( 1981-). (2014). Tractatus. Susa ISBN 9788492468577. PMC 920307743. (kontsulta data: 2019-11-03).
- ↑ Goikoetxea, Jule.. (D.L. 2017). Demokraziaren pribatizazioa : kapitalismo globala, Europa eta euskal lurraldeak. Elkar ISBN 9788490277744. PMC 1055603357. (kontsulta data: 2019-09-16).
- ↑ (Katalanez) Rodó de Zarate, Maria. (2017). Terra de ningú: perspectives feministes sobre la independència. ISBN 9788416828227. PMC 1020076855. (kontsulta data: 2019-11-03).
- ↑ Independentzia helburu. ISBN 9788416350377. PMC 964622303. (kontsulta data: 2019-11-03).
- ↑ «'Politeismo bastarta' ondu du Jule Goikoetxeak, Angela Davisekin emandako egunen harira» Berria 2024-11-12 (kontsulta data: 2024-11-21).
- ↑ «Jule Goikoetxeak Lauaxeta Poesia Saria jasoko du» Irutxuloko Hitza 2014-11-21 (kontsulta data: 2019-11-03).
Kanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jule Goikoetxea Mentxaka |
- Blog pertsonala: https://julegoikoetxea.wordpress.com/
- Academia.edu: https://ehu.academia.edu/JULEGOIKOETXEA
- SUSA: http://zubitegia.armiarma.eus/?i=910