Ireki menu nagusia

Juan Ponce de León (Santervás de Campos, Gaztelako Erresuma, gaur egun Valladolideko probintzia, 1460ko apirilaren 8a - Habana, Kuba, 1521eko uztaila), espainiar itsasgizona eta konkistatzailea izan zen. Puerto Rico konkistatu eta 1513ko martxoaren 27an Florida aurkitu zuen .

Juan Ponce de León
Appletons' Ponce de Leon Juan.jpg
Puerto Ricoko gobernadorea

1515 - 1519
Cristóbal de Mendoza Itzuli - Sánchez Velázquez Itzuli
Puerto Ricoko gobernadorea

1510 - 1511
Juan Cerón Itzuli - Juan Cerón Itzuli
Puerto Ricoko gobernadorea

1508 - 1509 - Juan Cerón Itzuli
Bizitza
Jaiotza Santervás de Campos1460ko apirilaren  8a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Habana1521 (60/61 urte)
Hobiratze lekua Cathedral of San Juan Bautista Itzuli
Heriotza modua : Pozoia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea, konkistatzailea eta gudaria
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Granadako Gerra
Battle of Granada Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Juan Ponce de León Signature.svg

BizitzaAldatu

Jatorri noblekoa zen. Morroia izan zen Joanes II.a Aragoikoaren gortean, eta han ezagutu zuen Fernando printzea (geroago Fernando Katolikoa izan zena)[1]. Granadako konkistan borrokatu zen. Zalantza egiten da Ameriketara Kristobal Kolonekin, 1493an, ala Nicolás de Ovandorekin, 1502an, iritsi zen. Azken honekin, Hispaniola uhartearen konkistan parte hartu zuen.

Puerto Rico uhartea aurkitu zuen 1509. urtean, eta han sortu zuen uharteko europarren lehen bizilekua. Hiru urte geroago, betiko gaztetasuna ematen zuen mirarizko uraren bila ari zela, Florida izena eman zion lurraldea aurkitu zuen eta 1519. urtean Ozeano Barea igaro zuen Panamatik hasi eta Nicoyako golkora iritsi arte. Florida konkistatu nahi izan zuen 1521.urtean, baina hango biztanleek menderatu zuten eta zauri larriz Kubarantz abiatu zen. Lurreratu baino lehen hil zen, Habanako badian. [2]

ErreferentziakAldatu

  1. Juan Ponce de León Mcnbiografias.com
  2.   Atlas de los exploradores españoles GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833 PMC 556943554 . Noiz kontsultatua: 2018-12-01 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Ponce de León