Ireki menu nagusia

Juan Manuel Basurko

Futbolari eta apaiz mutrikuarra

Juan Manuel Basurko Ulazia (Mutriku, 1944ko urtarrilaren 22a - Donostia 2014ko martxoaren 20a )[1] futbolari eta apaiz katolikoa izan zen.[2]

Juan Manuel Basurko
JuanM.Basurko.Gaztetan.png
Bizitza
Jaiotza Mutriku1944ko urtarrilaren 22a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2014ko martxoaren 20a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta apaiz katolikoa
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Barcelona Sporting Club /
Flag of None.svg Mutriku Futbol Taldea /
Flag of None.svg Portoviejo /
 
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Bere futbol ibilbidea apala izan arren, Ekuadorren oso ezaguna bihurtu zen: apaiza zela, Barcelona Sporting Club taldearen historiako pasarte oso famatuaren protagonista izan baitzen: La Hazaña de La Plata izenez ezagutzen dena.[3]

BiografiaAldatu

Basurko Mutrikun (Gipuzkoa) jaio zen. Herrian futbolean hasi zen, eta onenetakoen artean zegoen apaiz sartzea erabaki zuenean. Seminarioko ikasketetan zehar Mutriku Futbol Taldean aritu zen, Espainiako futbol ligako hirugarren mailan jokatuz (artean ez zen 2.B mailarik). 1969an Generalisimo Kopa jokatzera ailegatu ziren,[4] eta Basurkok Donostiako Errealetik taldean sartzeko eskaintza jaso zuen, baina ikasketak amaitutakoan apaiz bihurtu zenean, Latinoamerikara misiolari joatea erabaki zuen; bost urte egingo zituen han.[5]

Bere lehen lana apaiz gisa San Camilo de Quevedo parrokian izan zen, Ekuadorko Los Ríos probintzian; San Cristóbal elizaren kargu hartu zuen 1969an. 25 urte zituen, eta herritarrek ez zuten espero gazte lirain eta atletiko hura; esaten denez, eguneroko mezatako bezeroak asko ugaritu ziren, batez ere emakumeak. Ez hori bakarrik: igandeetako mezaren ostean, herriko San Camilo Kirol Klubean aurrelaria falta zenean, bera jokatzen hasi zen. Eskualdean laster zabaldu zen euskal apaiz gazte bat futbolean aritzen zela, eta aurrelari ona zela gainera.[5] Horrela, 1970ean, Portoviejoko Unibertsitateko taldean fitxatu zuten, eta Ekuadorko futbol ligan hasi zen, profesionalekin. Basurkok elizari baimena eskatu behar izan zion futbolari eta parrokiako lana bateratu ahal izateko, bigarrenari beti lehentasuna emateko baldintzarekin. Portoviejo taldean izan zuen ibilbide onaren eraginez, Ekuadorko futbol talde ospetsuenen arreta piztu zuen, 1971. urtean, Guayaquileko Barcelona Sporting Club diruz larri zegoen eta fitxaje onak prezio merkean behar zituen: Helburua Alberto Spencer aurrelari ospetsuari lagunduko zion jokalari bat aurkitzea zen. Galo Roggeiro klubaren lehendakariak kontatzen zuenez, bere bulegoan negoziaziorako hartu zuenean, Basurko sotanaz jantzita agertu zen eta fitxaren dirua behartsuentzat izan behar zela eskatzen zuen;[4] inpresioak astebete iraun zion. Azkenean tratua sinatu zuten, baina Otto Vieira tekniko brasildarrari ez zitzaion batere gustatu: "Pedí un delantero centro, no un cura".[6] Hasiera ez zen ona izan: eserlekuan egoten zen, jokatu barik, eta Basurkok alde egingo zuela iragarri zuen, ez baitzuen atsegin goiz eta arratsaldez entrenatu beharra; ez joateko eskatu zioten, eta Emelec taldearen aurrez aurrekoan jokatzera irten zen: gol bat sartu zuen, eta aurrerantzean beti atera zuten.[5] Guayaquilera bizitzera joateak apaiz lanak alboratu beharra ekarri zion Basurkori; halere, irabaziak bere parrokiako haur behartsuei ematen jarraitu zuen.[7]

1971ko apirilaren 29an Barcelona taldeak Libertadores Kopa jokatzen ari zen Estudiantes de La Plata taldearen kontra. Basurko printzipioz ez zen joatekoa, egun horretan katekesia ematea tokatzen baizitzaion, baina azkenean konbentzitu zuten.[8] Denek argentinarren garaipena espero zuten, artean munduko talderik onena baitzen;[9] aurreikuspen guztien kontra Barcelonak -klub apal batek- irabazi zuen, Basurkok sartutako golari esker. Ekuadorrentzat hau garaipen historikoa izan zen, eta izen propioa ematen diote (Hazaña de la Plata); Basurkok ere ezizena irabazi zuen (El Padre de los Botines Benditos).[10]

Halere, Basurkok zortzi partidu baino ez zituen jokatu Barcelonarekin;[11] denboraldia amaitu aurretik Portoviejo taldera itzuli zen, San Cristobal parrokiako lanarekin jarraitu ahal izateko. Bere balentriak sekulan baino jende gehiago erakarri zuen bere mezetara, baina urte amaieran futbola uztea erabaki zuen, apaiz lanetan zentratzeko.[12]

Urte batzuk geroago, Basurko Euskal Herrira itzuli zen eta apaizgoa utzi zuen, Elizaren zenbait jokabiderekin zapuztuta. Futbol amateurrean jarraitu zuen,[5] Rosa Pérez de Arenazarekin ezkondu zen,[13] seme bi izan zituen -Izaro eta Adur-[11] eta urteetan Donostian eta Hondarribian filosofia irakasten jardun zuen (1983an Unai Emeryren irakaslea izan zelarik[13]) erretiroa hartu arte. 1996ean Ecuadorretik gonbidapena jaso zuen, Hazaña de la Plataren 25 urteurrenean parte hartzeko. Donostian hil zen, 2014ko martxoaren 20an.[14][15]

KlubakAldatu

club country Urte
Mutriku FT Espainiako link=|border
San Camilo kiroldegia Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU 1969
Portoviejo Unibertsitateko Kirol Liga Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU 1970
Bartzelonako Sporting Kluba Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU 1971
Portoviejo Unibertsitateko Kirol Liga Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU 1971

TituluakAldatu

Txapelketa NazionalakAldatu

izenburua club country Urte
Txapelketa Nazionala link= Bartzelona Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU 1971

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Falleció el padre Juan Manuel Bazurko, ídolo de Barcelona» El Universo 2014-03-22 . Noiz kontsultatua: 2019-03-06.
  2. «Bazurko Ulacia, Juan Manuel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-18.
  3. Jorge1494 «Barcelona Sporting Club: Hazañas» Barcelona Sporting Club . Noiz kontsultatua: 2019-03-06.
  4. a b Txantiloi:Es-CR El botín bendito del padre Bazurko | Salmon Palangana . Noiz kontsultatua: 2019-03-18.
  5. a b c d (Gaztelaniaz) Matías, Borja de «Benditos botines, bendito gol: un cura vasco, mito del fútbol en Ecuador» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2019-03-18.
  6. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA (2019-03-06) «¿El primer vasco en jugar la Copa Libertadores?» naiz: . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  7. «1971. Juan Manuel Bazurko, sacerdote y futbolista, autor de un gol inolvidable. El padre Bazurko, dando misa en la parroquia de San Camilo. | CONMEBOL» www.conmebol.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-18.
  8. (Gaztelaniaz) «Bazurco, el cura de los botines benditos» La Medialuna 2010-03-28 . Noiz kontsultatua: 2019-03-18.
  9. (Gaztelaniaz) «Juan Manuel Bazurko y su gol con el “Botín Bendito” en La Plata» El Universo 2014-03-22 . Noiz kontsultatua: 2019-03-18.
  10. (Gaztelaniaz) cartasesfericas (2011-11-15) «Bazurko, la leyenda de Botines benditos» Cartas Esféricas . Noiz kontsultatua: 2019-03-18.
  11. a b (Gaztelaniaz) BKB, Borja (2014-03-23) «Juan Manuel Basurko, el padre de los botines benditos.» Memorias del Fútbol Vasco . Noiz kontsultatua: 2019-03-18.
  12. (Gaztelaniaz) Rodrigálvarez, Eduardo (2014-03-28) «Juan Manuel Bazurco, cura, futbolista y filósofo» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-03-18.
  13. a b (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea (2014-06-06) «La leyenda de «los botines benditos» de un mutrikuarra en Ecuador» GARA . Noiz kontsultatua: 2019-03-18.
  14. (Gaztelaniaz) BARRAZA, Jorge (2008-06-06) «Los botines benditos del padre Bazurko» www.euskonews.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-06.
  15. (Gaztelaniaz) «Mario Canessa: Juan Manuel Bazurko, el cura de los botines benditos» El Universo 2019-03-02 . Noiz kontsultatua: 2019-03-06.

Kanpo loturakAldatu