Juan Modesto

gudari espainiarra
Juan Guilloto León» orritik birbideratua)

Juan Guilloto León (El Puerto de Santa María, 1906ko irailaren 24a - Praga, 1969ko apirilaren 19a), «Modesto» edo Juan «Modesto» ezizenarekin ezagutzen dena, Espainiako Gerra Zibilean espainiar militar ospetsua izan zen eta Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) kidea. Gerraren hasieran miliziano izatetik, bukaeran, errepublikanoen eskutik jeneralera iritsi zen[1].

Juan Modesto

Bizitza
JaiotzaEl Puerto de Santa María1906ko irailaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPraga1969ko apirilaren 16a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduabrigada-jeneral
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

V. Armadaren Gorputzaren agindupean, militar gogor eta diziplinatuaren irudia landu zen. Bereziki, errepublikanoek Brunete eta Belchiten jorratutako erasoetan[2]. Hala ere, 1938. urteko udan iritsi zen bere lidergotza militarra, Ebroko Armadaren egoitzara iritsi zenean eta pertsonalki, Ebroko Errepublikako Ofentsiba gidatu zuenean. Gerra amaitzean, erbestera joan zen Sobietar Batasunera, errepublikaren aldeko beste afiliazio militarrekin batera eta baita, PCEko buruzagi nagusiekin ere. Urte batzuetan Frunze Akademian egon zen, ikasketa militarrak zabalduz. Geroxeago, Pragara joan zen, Txekoslovakiako hiriburura[2]. Bertan, bere bizitzako azken urteak igaro zituen 1969. urtean. Bere izugarrizko gorakada milizianoen eta Armada Popularraren barruan, jenerala izatera heldu arte, hiru arrazoirengatik azaldu daiteke: Gerra Zibilak hartutako egoera, bere aparteko meritu pertsonalak eta Alderdi Komunistak emandako laguntza.

Biografia aldatu

Gaztaroa eta formakuntza aldatu

El Puerto de Santa Maria-n (Cadiz) jaio zen, familia apal batean, inguruko ardo eta upeltegietan lan egiten zutelarik. 1917. urteko Iraultza Boltxebikean garatutako gertaerak eta ideiak guztiz eragingo zuten bere etorkizunean. Hain izan zen handia, non, 1930. urtean Alderdi Komunistaren kide egin zen. Bere gaztaroan, Rafael Alberti olerkariaren ikaskidea izan zen.

Bere formakuntza militarrari dagokionez, urte batzuk igaro zituen Marokon armadan sartzeko. Bertan, estrategia eta taktika militarrak ikasi zituen eta kaporalburu izendatu zuten. Hala ere, gradua kendu eta armadatik kanporatuko zuten. 1931an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, Sobietar Batasunera bidali zuen Alderdi Komunistak bere ikasketa militarrarekin jarraitzeko. Zehazki, Frunze Akademia Militarrean izango zen eta diziplina militarra ikasteaz gain, beste hainbat irakasgai irakatsiko zizkion armada gorrikoek: Sobietar Errepublika Sozialistaren historia, marxismo-leninismoaren teoriak, atzerriko hizkuntzak… Errusiera ondo etorri zitzaion bertako pertsonekin errezago komunikatzeko[3].

1934an Espainiara itzuli zen milizia komunistetan parte hartzeko (Langile eta Nekazarien Milizia Antifaxistak), komunistak zirenei Falangeko kideen erasoetatik babesteko.

Erbesteratzea aldatu

Martxoaren 6an Espainiatik ihes egin zuen eta Sobietar Batasunera erbesteratu zen. Hegazkinean, Juan Negrín, Enrique Líster, eta Alderdi Komunista eta Errepublikako kideekin zihoan[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Alpert, Michael. (1977). El ejército republicano en la guerra civil. Ruedo Ibérico, 65-67 or. ISBN 978-8432306822..
  2. a b (Ingelesez) Beevor, Antony. (2006). The Battle for Spain: The Spanish Civil War 1936-1939. Penguin Books, 127-149 or. ISBN 978-0753821657..
  3. a b (Gaztelaniaz) Reverte, Javier. (2013). El tiempo de los héroes. penguin random house, 54-58 or. ISBN 978-84-01-35499-1..