Juan Etxebarria Martin

euskal idazlea

Juan Etxebarria Martin (Izengoitiak: Jon Gotzon, Dirauket ; Santurtzi, 1934ko otsailaren 7a - Gernika-Lumo, 1996ko otsailaren 17a) bizkaitar idazlea eta itzultzailea izan zen.

Juan Etxebarria Martin
Bizitza
Jaiotza Santurtzi1934ko otsailaren 7a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 1996ko otsailaren 17a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea, itzultzailea eta maisu/maistra
Kidetza Euskaltzaindia
Izengoitia(k) Dirauket
Literaturaren Zubitegiko fitxa 294
Inguma jon-gotzon-etxebarria-martin-dirauket-1934-1996

Arteagako eta Gasteizko seminarioetan egin zituen apaiz-ikasketak, apaiz ez bazen ere. Euskal aldizkarietan eman zituen argitara bere lanik gehienak eta euskaltzain urgazlea zen. Hona idazlan eta itzulpen nagusiak: Gurutz bidea (1966), Maitale galdua (1966), Euskal iztegi laburra (1966), Charles Perrault´en ipuinak (1965), Phedro´ren alegiak (1965), Bakarantuak (1966, Lope de Vegaren Soliloquios divinos obraren itzulpena), Esopo´ren alegiak eta Catalunya´ko olerkariak (Verdaguer, Costa y Llobera eta Maragall).

LanakAldatu

NarrazioaAldatu

SaiakeraAldatu

PoesiaAldatu

ErrekonozimenduakAldatu

  • Andolin Eguskitza euskaltzain oso izendatu zutenean, honako hau esan zuen: “Eta eskerrak emateko ordu honetan zelan ahantz Juan Anjel Etxebarria, gerraosteko lehenengo santurtziar euskaldun eta euskaltzalea, idazlea eta irakaslea, euskararen suak eraginda sufrimenduz hornituriko bizitza eskaini ziona Euskal Herriari. Izan bedi gomuta hau harenganako justizia egiten hasteko lehen pausoa!”

ErreferentziakAldatu