Juan Carlos Wasmosy
Juan Carlos María Wasmosy Monti (Asunción, 1938ko abenduaren 15a) paraguaitar politikaria da. Errepublikako lehendakaria izan zen 1993-1998 bitarteko urteetan.
Juan Carlos Wasmosy | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Carlos María Wasmosy | ||
Jaiotza | Asuncion, 1938ko abenduaren 15a (85 urte) | ||
Herrialdea | Paraguai | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Asunciongo Unibertsitate Nazionala | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, ingeniari zibila eta ekintzailea | ||
Altuera | 1,87 metro | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Colorado alderdia |
Bizitza
aldatuIngeniaritzako ikasketak egin zituen Asuncióneko Unibertsitate Nazionalean. Itaipuko presa eta zentral hidroelektrikoaren eraikuntzaz arduratu zen enpresa partzuergoko lehendakari izan zen, eta Yaziretako konplexu hidroelektrikokoa ere bai.
Alfredo Stroessner diktadorearen agintaldiaren (1954-1989) amaiera ekarri zuen estatu-kolpearen ondoren, Andrés Rodríguez Pedotti jeneralaren gobernuak (1989-1993) Integrazio-ministro izendatu zuen, Paraguaiko merkataritza-harremanak bultzatzeko eta herrialdearen aurrerabidea azkartzeko eta indartzeko. Alderdi Gorriaren lehendakarigai izendatu zuten, eta 1993ko hauteskundeak irabazi zituen. Demokraziarik ia ezagutu ez zuen herri baten aldaketa bultzatu zuen, eta nazioarteko irudia garbitzen ahalegindu zen.
1996ko apirilean militarrak aginpidea indarrez hartzen saiatu ziren, Lino César Oviedo jeneralaren gidaritzapean. Urtebete geroago, urriaren 30ean, lehendakariak Oviedo atxilo hartzeko agindua eman zuen, hilabete lehenago Oviedok lehendakaritzarako hurrengo hauteskundeetarako Alderdi Gorriaren lehendakarigaia izenda zezatela lortu ondoren. 1997ko abenduan Oviedok bere burua entregatu zuen poliziaren aurrean, eta hurrengo urtean epaitegi militar batek hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zion. 1998ko maiatzeko lehendakaritzarako hauteskundeetan Alderdi Gorriko hautagai berria, Raúl Cubas Grau, atera zen garaile.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.