Juan Bono de Quejo
Juan Bono de Quejo (Donostia, 1475 – Habana, 1528) Kolonen karabela bat pilotatu zuen, esklabo trafikatzaile handia izan zen eta sarraski handiak eragin zituen, besteak beste Trinidad eta Tobagon. Habanako prokuradore eta gobernadore-ordea izan zen.
Juan Bono de Quejo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1475 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Habana, 1528 (52/53 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | itsasturia eta esklabo-trafikatzailea |
Biografia
aldatuGipuzkoako itsas tradizioko familia batean jaioa, XV. mendearen amaieran Palosen bizi zen nabigatzaile estimatua zen. 1502an, Kristobal Kolonen laugarren bidaian, karabela bateko pilotua izan zen. Ondoren, Santo Domingo inguruko uharteen arteko itsas merkataritzan jardun zuen. 1510ean, Bartolome de las Casasek munduko esklabo merkatari handiena izatea leporatu zion.[1][2]
1513an Fernando II.ak Juan Ponce de León baimendu zuen Bímini izeneko ustezko irla bat esplotaru zezan, bertara joan zen itsasontzietako bat, Santa María de la Consolación, Bono de Quejo izan zuen kapitain. Espedizioa Pazkoa egunean heldu zen, gaztelaniaz Pascua Florida eta hortik gaurko izena, Floridara heldu baitziren.[3][4] Juan Pérez de Ortubia euskaldunak ere San Cristóbal izeneko bergantina gidatu zuen.[5]
1514an eta 1516an Trinidad uhartea suntsitu zuen esklabu bila. 1516an, esklabo bila, Orinoco ibaiaren deltako hodiak zeharkatu zituen lehena izan zen. Domingotarrek bere sarraskiak salatu bazituzten ere, erregeazituzten, baina inork ezin izan zuen esklaboen merkataritza eragotzi, Bono de Quejo erregearen, Lope de Conchillosen eta Rodriguez de Fonsecaren babesa zuen, Diego Kolonen aurka deklaratu zuelako. Esklaboak harrapatu ohi zituen, beren arbasoen arimak zeuden uhartera eramango zituela esanez.[1]
1520ko apirilean Pánfilo de Narváezen espedizioarekin Mexikora bidaiatu zuen Cortés geldiarazteko, baina Espainia Berria konkistatzeko gorteko tropekin bat egin ez zuen bakanetakoa izan zen, eta urte bereko irailean Kubara itzuli zen. Mexikon (1522) Cortésekin istilu txiki bat izan ondoren, behin betiko Habanan finkatu zen, non prokuradore eta gobernadoreorde bezala jardun zuen, 1528an hil zenean kargu horretan zegoelarik.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Juan Bono de Quejo (Quexo) | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Perera, Miguel Angel. (2000). Oro y hambre: Guayana siglo XVI : ecología cultural y antropología histórica de un malentendido 1498-1597. CDCH UCV ISBN 978-980-00-1662-6. (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).
- ↑ «El descubridor de Estados Unidos - XL Semanal» www.lavozdegalicia.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ponce de León, el hombre que descubrió Florida» La Vanguardia 2019-07-29 (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Caro, Raúl Villa. (2014-05-23). «Juan Ponce de León y la Fuente de la Eterna Juventud» Fundación Exponav en Ferrol (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).