Ireki menu nagusia

Juan Bas (Bilbo, Bizkaia, 1959ko abenduaren 19a) gaztelaniazko idazlea da.

Juan Bas
Bizitza
Jaiotza Bilbo1959ko abenduaren  19a (59 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gidoilaria eta idazlea
Jasotako sariak
IMDb nm1240872

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, baina ez zituen bukatu. 1981ean, Radio Nacional de Españarako Los casos de la Ribera saioaren gidoiak idatzi zituen. Gero, Bartzelonara joan zen, eta El Víbora, Tótem, Cimoc, Playboy eta Penthouse aldizkarietan egin zuen lan gidoilari gisa, bai eta irratian eta telebistan ere. El Karma aldizkarian eta El Correo egunkariarentzat zutabegile ere izan da.

Narratiban, bere obrarik ezagunenak Alacranes en su tinta (2002) eta Voracidad (2006) dira. Azken liburu horrekin Euskadi Literatura Saria irabazi zuen 2007an.

BibliografiaAldatu

  • Páginas ocultas de la Historia 1999 Fernando Mariasekin batera.
  • La taberna de los 3 monos 2001.
  • El oro de los carlistas 2001. Zumalakarregik setiatutako Bilbon girotua.
  • Glabro, legionario de Roma 2002.
  • Alacranes en su tinta 2002. Eusko nazionalismoaren kritika zorrotza.
  • Tratado sobre la resaca 2003.
  • La cuenta atrás 2004. Urtain boxealariaren biografia, eleberri moduan kontatua.
  • Voracidad 2006.
  • El número de tontos 2007, 2007. El correo egunkarian argitaratutako iritzi-artikuluen bilduma.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu