Juan Antonio Frade

margolari espainiarra

Juan Antonio Frade Prieto (izengoitia: K-Toño ; Bilbo, 1914ko urriaren 24a - Ib., 1992ko ekainaren 25a) bizkaitar margolari, karikaturagile eta kazetaria izan zen.

Juan Antonio Frade
Bizitza
JaiotzaBilbo1914ko urriaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1992ko ekainaren 25a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Izengoitia(k)K-Toño

Bilboko Arte Ederretako Eskolan egin zituen Pintura ikasketak. Madrilen 1957. urtean egin zen Nazioarteko Arte Ederretako Erakusketan parte hartu zuen Otoño izeneko obrarekin. Fraderen lan nagusiak Bilboko ikuspegiak dira, eta Euskal Herriko ohiturei buruzkoak. Euskal Herriko, Estatu Batuetako, Alemaniako, Mexikoko, Argentinako, Kubako, Venezuelako eta Txileko zenbait bildumatan jasota dago bere lana.

Erreferentziak aldatu