Joyland (filma)
Joyland (urduz: جوائے لینڈ) 2022ko Saim Sadiq pakistandar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Joyland (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Joyland eta جوائے لینڈ |
Jatorrizko hizkuntza | urdua Punjabera |
Jatorrizko herrialdea | Pakistan |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | LGBTeei buruzko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 126 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Saim Sadiq (en) |
Gidoigilea(k) | Saim Sadiq (en) Maggie Briggs (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sarmad Sultan Khoosat (en) Sabiha Sumar (en) |
Edizioa | Saim Sadiq (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Abdullah Siddiqui (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Sinopsia
aldatuLahore, Pakistan. Rana familia. Aita, Appa, patriarka, Pakistango familia tradizional baten eginbeharrak errespetarazten tematua. Aulki gurpildunean eserita, haren presentzia hutsak tentsioa sorrarazten du. Seme zaharrenak, Saleem-ek, aitaren pausoei jarraitzeko interesa du, eta gizon batek izan behar duen hori guztia bilatzen du. Haren emazte Nucchi haurdun dago, eta bi alabaren ondoren mutiko bat jaioko den esperantza dute. Haider seme gazteenak, filmeko protagonistak, etxeko zaintza lanak egiten ditu: ilobekin ematen du eguna, otorduak prestatzen ditu eta etxea txukuntzen du. Haren emazteak, Mumtaz-ek, ile apaindegi batean egiten du lan, baina makillaje artista bihurtzea du amets. Haiderrek dantzari lana topatzen du ikuskizun erotikoak egiten dituen talde batean, eta ikuskizunaren izarra den emakume transaz maiteminduko da. Familiari antzokiko manager postua lortu duela esan ondoren, Mumtaz-ek lana utzi beharko du, etxeko lanez arduratzeko.[1]
Aktoreak
aldatu- Ali Junejo: Haider
- Rasti Farooq: Mumtaz
- Alina Khan: Biba
- Sarwat Gilani: Nucchi
- Salmaan Peerzada: Rana Amanullah
- Sohail Sameer: Saleem
- Sania Saeed: Fayyaz
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Genero arauekin dantzan» Berria 2023-02-04 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |