Josu Lavin Campo euskararen ikerlari eta bultzatzaile bat da. Kantabriako Beranga herrian jaio zen 1960 urtean. 3 urte zituenean familiarekin bizitzera joan zen Basaurira. 15 urterekin euskara ikasten hasi zen, lehendabizi bere kabuz eta ondoren Federiko Krutwig euskaltzainaren laguntzarekin, Axular eta Leizarraga idazle klasikoen lanak baliatuz.

Josu Lavin
Bizitza
JaiotzaBeranga1960ko martxoaren 23a (64 urte)
Herrialdea Bizkaia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Interlingua
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Libertate Nafarra

Inguma: josu-lavin-campo

Ondoren magisteritzako euskal filologia lehen promozioan ikasi, eta eskolako maisu bezala jardun zuen 2020 urtera arte. Azken hiru hamarkadetan Algortan bizi da.

Euskaltzaindian eta Jakintza Baithan aldatu

Krutwigek Euskaltzaindian zuzenzen zuen Jagon literatura klasikoko batzordean aritu zen. 1985 urtean, batzorde hori Euskaltzaindiatik bereiztu, eta Jakintza Baitha bezala funtzionatzen hasi zen. Jakintza Baithan Lavin Paideia izeneko Euskal Hezkuntza Akademiaren arduraduna izan zen. Bertan euskararen lan literario asko digitalizatu zituen, testu klasikoetarik 30etik gora, asmoaz ondoren euskal filologiako ikerlariek euren lana hobeto egin zezaten. Horrekin batera, euskararen literatura klasikoan oinarrituz, euskararen egitura gramatikal argi bat definitzen eta nazioarteko lexikoak euskaran daukan rola ere ikertzen aritu zen. Digitalizazio lan horren emaitzak CD-ROMetan eta disketeetan banatzen zituen.

Romanica aldatu

Hizkuntza erromantzeen arteko eredu unifikatuak eratu dira. Haietako bat Interlingua izenekoa da. Eredu horretan oinarrituz, Lavinek Lingua Romanica Unificata izeneko eredua finkatu zuen. Eredu hori garatu zuen, gaztelaniaz idatzi behar ez izateko. Izan ere, gaztelania, portugesa, italianoa edo katalana, esaterako; guztiak hizkuntza morfologikoki berberaren dialektoak dira.

Zenbait hiztegi eta idazlan egin zituen romanican. Lexikografia lanak burutu zituen, bereziki Thesauro de Interlingua idazlanean argitaratutakoak. 2001 urtean Manifesto pro le compatriotismo planetario delako agiria kaleratu zuten mundu osoko interlingualari anitzek. Lavin haren sustatzaileetako bat izan zen.

Euskara klasikoa eta nafarrera aldatu

Lavinek Cantabriako edo pasiego euskaldun nafar bezala definitzen du bere naziotasuna. Libertate Nafarra alderdiko hasierako sustatzaileetako bat izan zen. Baina bere ekinbidea ez da politikoa izaten, kulturala baizik.

Euskara klasikoari dagokionez, aztertu zituen Leizarragarekin batera Axular, Tartas, Materre, Pouvreau, Beriain eta Lizarraga idazleak besteak beste; eta ondorioztatu zuen ezen, idazle klasiko haiek guztiek idazteko forma amankomun batzuk erabili zituztela, hala sintaktikoki nola gramatikalki eta ortografikoki. Idazteko forma hori bariazio txikiekin erabiltzen jarraitu da mendez mende.

Ondorioztatu zuen, Krutwigek bezala, ezen, XX mendearen bigarren erdialdean finkaturiko euskara batuak ez zituela haintzat hartu idazle klasikoen tradizioa. Horregatik 2013 urtean euskararen tradizio literarioaren gainean eginiko ikerketatan oinarrituz, naffarrera izeneko euskal eredu literario unifikatua aurkeztu zuen.

Naffarrera idatzizko eredu bat da, eta euskara batutik bereizten da alde batetik ortografian, izan ere ortografia latinoa erabiltzen du, ingeleraren erara. Horrekin batera nazioarteko lexikoa bere horretan erabiltzea permititzen du. Eta azkenik, oinarri bezala ekialdeko eta iparraldeko euskalkien formak hobesten baditu ere, tradizio literarioan erabili diren eta euskal herri osoan erabiltzen diren idazteko forma guztiak ere onartzen ditu.

Zuzeu.eus euskarazko webgunean blog oparo batean argitaratzen du nafarreraren eta euskararen inguruko informazio erraldoia: euskararen klasikoak digitalizatuta, euskararen inguruko teoria, historiako gaiak, etab.

2021 urtean Leizarragaren Testamentu Berriaren edizio berri bat argitaratu zuen, lehen ediziotik 450 urte bete zirenean.

Naffar Translator aldatu

2015 urtean Naffar Translator izeneko aplikazioa sarean jarri zuen. Horren bitartez, euskara batuan edo bestelako edozein euskalkian sar daiteke testu bat, eta aplikazioak bueltatzen du testu berbera baina ortografia klasikoan, hau da: naffarreran.

2021 urtean Naffar Translator aplikazioa euskarazko webguneak irakurtzeko egokitu zen. Horrela, naffarrera.info izeneko webtokian edozein euskarazko web orri naffarreraz irakurtzeko aukera dago.

Kanpo estekak aldatu