Pasiego (kantabrierazko bere aldaeran: pasiegu) Kantabriako Miera, Pisueña eta Pas ibaien goi-ibarretan eta Burgosko Espinosa de los Monterosko iparraldeko ibarretan bizi diren talde etno-linguistikoa da.[1] Administratiboki Valles Pasiegos eskualdeko biztanleen jentilizio moduan erabiltzen dute, baina berez, Luena eta Carriedo, Toranzo eta Cayón ibarretako biztanleak ez dira pasiegoak. Bere ezaugarri tipikoak trasterminantzia, zarearen erabilera eta borda pasiegoen eraikuntza dira.[2]

Pasiegoak
Pasiegus

Pasiego bat, zare bat bizkarrean duena.
Biztanleak guztira
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Kantabria
 Gaztela eta Leon
Hizkuntza
Kantabriera (baita gaztelania ere)
Erlijioa
Zerikusia duten beste giza taldeak

Historian zehar artzain-gizarte isolatua osatu dute eta ikerketa genetiko modernoetan emaitza bitxiak topatu dituzte bere DNAn. Adibidez, Y kromosomaren E1b1b1b (M81) haplotaldea bere biztanleriaren %21,1ean agertzen da (bereberren artean arrunta dena, Europan ia agertzen ez dena eta Penintsulan arraroa dena).[3]

Pasiego ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Tax Freeman, Susan. (1979). The Pasiegos. Spaniards in No Man's Land. ISBN 0226261735..
  2. Lasaga Larreta, Gregorio. (2004). Los pasiegos. Kantabriako Unibertsitatea ISBN 9788481023879..
  3. Cruciani et al.. (2004,). «Phylogeographic Analysis of Haplogroup E3b (E-M215) Y Chromosomes Reveals Multiple Migratory Events Within and Out Of Africa» American Journal of Human Genetics 74: 1014–1022..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.