Joseph Kabila

Kongoko Errepublika Demokratikoko presidentea 2001etik 2018ra

Joseph Kabila Kabange (Hewa Bora, Sud-Kivu, Kongoko Errepublika Demokratikoa, 1971ko ekainaren 4a) kongoar politikaria da, 2001-2019 bitartean Kongoko Errepublika Demokratikoko presidentea izandakoa. Laurent-Désiré Kabila presidentearen semea, 2001eko urtarrilaren 17an izendatu zuten Kongoko behin-behineko burua, aita eraila izan ondoren.[1] 2006ko eta 2011ko[2] presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen, baina boterean gotorturik egon zen 2016ko abendutik 2019ko urtarrilera arte; legez kanporatu zuten agintetik, konstituzioak debekatzen baitu presidente berak hiru agintaldi egitea.[3]

Joseph Kabila

(2003)

Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente

2001eko urtarrilaren 26a - 2019ko urtarrilaren 25a
Laurent-Désiré Kabila - Félix Tshisekedi
Bizitza
JaiotzaHewa Bora (en) Itzuli1971ko ekainaren 4a (52 urte)
Herrialdea Kongoko Errepublika Demokratikoa
Familia
AitaLaurent-Désiré Kabila
Ezkontidea(k)Olive Lembe di Sita (en) Itzuli
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMakerere University (en) Itzuli
PLA National Defence University (en) Itzuli
Washington International University (en) Itzuli
University of Johannesburg (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
kinyaruanda
frantsesa
swahilia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Graduamaior jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa
Alderdi politikoaPeople's Party for Reconstruction and Democracy (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu

  1. Kinshasak Kabilaren semea izendatu du Estatuaren buru «behin-behingoz». Euskaldunon Egunkaria, 2001eko urtarrilak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-22).
  2. Joseph Kabilak irabazi ditu Kongoko hauteskundeak. Berria egunkaria, 2011ko abenduak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-22).
  3. Berasain Tristan, Kristina. Tshisekedi oposizioko hautagaiak irabazi ditu hauteskundeak Kongon. Berria egunkaria, 2019ko urtarrilak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-22).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Kabila