Joseph Babinski
Joseph Babiński, polonieraz: Józef Julian Franciszek Feliks Babiński (Paris, 1857ko azaroaren 17a - ib., 1932ko urriaren 29a) poloniar jatorriko frantziar sendagilea izan zen.
Joseph Babinski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Józef Julian Franciszek Feliks Babiński |
Jaiotza | Paris, 1857ko azaroaren 17a |
Herrialdea | Frantzia Polonia |
Bizilekua | Paris |
Heriotza | Paris, 1932ko urriaren 29a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Champeaux cemetery of Montmorency (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Q106621856 |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Thierry de Martel (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jean-Martin Charcot |
Jarduerak | |
Jarduerak | neurologoa, neurozientzialaria eta medikua |
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Lwów Scientific Society (en) Académie Nationale de Médecine (en) |
Parisko Salpêtrièren irakasle zela, neurologia-ikerketak egin zituen, diagnostikoari dagokionez bereziki. Nerbioen patologiari buruzko lanetan bizkarrezur-muinaren, burmuinaren eta garuntxoaren eritasunei dagozkien zeinu eta sindrome anitz deskribatu zituen. Sendagintzan, Babinski-Nageotte-ren sindromea esaten zaio garuntxoaren atzealdeko arteria ixtean sortzen den eritasunari; burmuinen behealdean kalteak eragiten ditu.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.