Joseph Anthelme Fournier

Joseph Anthelme Fournier (Peyrieu, 1854ko martxoaren 15a - Paris, 1928ko ekainaren 23a) frantziar jenerala izan zen, Lehen Mundu Gerran borrokatu zuena. 1914ko abuztu-irailean Maubeugeko Setioan frantziar defentsa zuzendu zuen.

Joseph Anthelme Fournier

Bizitza
JaiotzaPeyrieu1854ko martxoaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 18. barrutia1928ko ekainaren 23a (74 urte)
Hobiratze lekuaBatignolles Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Graduajeneral

Biografia aldatu

Joseph Fournier 1854ko martxoaren 15ean jaio zen Peyrieu-n, Ainen. Frantziako Eskola Politeknikoan, eta aurrerago Artileria eta Ingeniaritza Aplikazio Eskolan ikasi zuen, azken honetan 1876tik aurrera.[1]

Lehen Ingeniari Erregimenduaren parte, 1910ra arte erregimendua eta Estatu Nagusiaren artean lanbideak aldatzen ditu hainbat alditan. 1910eko azaroak 8an Bizertara bidaltzen dute, brigadjeneral mailan. 1914ra arte postuan mantenduko da. [2]

Maubeugeko setioa aldatu

1914ko otsailaren 9an Fournier jenerala Maubeugeko agintari militarra (gobernadore) izendatu zuten, eta martxoaren 27an hartu zuen kargua. Maubeuge hiriak gotortutako hainbat esparru zituen, 1870tik aurrera eraikitakoak. Hauek Frantzia-Prusia gerraren ondoren eraiki ziren, eta beste hainbat hiri garrantzitsuetan osatu ziren, hala nola Hirson, Lille and Dunkerque. Hala ere, 1914rako hauek egoera oso traketsean mantenduta zeuden, eta Fournierrek Estatu Nagusia Maubeugeren defentsaren ezintasunaz abisatu zuen. Berreraikitze saiakerak ez ziren uztailaren amaierara arte hasi, alemaniarekin gerra sahiestezina zirudienean.[3]

Bere txosten alarmistekin haserre, Gerra ministroak kargutik apartatu zuen 1914ko abuztuaren 8an, eta Paul Pau eta Georges Raymond Desaleux jeneralak bidali zituen gotorlekua ikuskatzera. Bi jeneral hauen testigantzaren ondorioz Fournierrek bere postua berriz lortu zuen baino herritarren eta gobernadorearen konfiantza hautsita dago; Maubeugeko herriak laguntzarik gabe borrokatu beharko zuen.

Armada franko-britainiarrak abuztuaren 24an Maubeuge hegoaldera iritsi ziiren, iparraldean hainbat porrota jasan eta gero. Hans von Zwehlen aginpean, alemaniar 7. Armada-Gorputzak hiria 29an setiatzen du. Kalibre handiko artileria bonbardaketak egunero ematen dira, eta hiria bera hartzeko saiakerak denbora batez porrotean amaitzen dira. Hala ere, hiriaren gotorlekuaren defentsa zaharkituek ezin zuten denbora luzez borroka mantendu, eta irailaren 8an errenditu zen. Joseph Anthelme Fournier gerra-preso hartu zuten, 1918ra arte.

Gerra-kontseilu batera eraman zuten, errenditutako gobernadure guztiekin egin zen bezala. 1920ko maiatzak 18an errugabe deklaratu zuten.[3]

1928ko ekainak 23an hil zen, Parisen. Batignollesko hilerrian lurperatuta dago.

Familia loturak aldatu

Fournier 1889an Louise Chartronekin ezkondu zen. Hiru seme izan zituen, Henri, Jeanne eta Pierre. Pierre Frantziar Bankuaren agintaria izan zen, 1937-1940 artean.

Erreferentziak aldatu

  1. «Recherche - Base de données Léonore» www.leonore.archives-nationales.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  2. «Recherche - Base de données Léonore» www.leonore.archives-nationales.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  3. a b Glad, Jean. (2007). Maubeuge, place de guerre: 1678-1945 sa zone d'influence. Publibook ISBN 978-2-7483-3696-2. (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).

Kanpo estekak aldatu