Josefina Añua

saskibaloi jokalari ohia

Josefina Añua (Gasteiz, Araba ) saskibaloi jokalari ohia, Espainiako Selekzioa hautatu zuen lehenengo arabarra. Xabier Añuaren lehengusina.

Josefina Añua
Bizitza
JaiotzaGasteiz
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
Familia
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 

Aurrekariak aldatu

Gerra Zibila bukatzean hezkuntza fisikoa nahitaezkoa zen Frente de Juventudes eta Sección Femeninan zeudenentzat. Tirso Aísak, kirol delegatua zenak, atletismoa gizonezkoentzako kirola izango zela eta, aldiz, saskibaloia emakumezkoentzako kirola izango zela erabaki zuen. Araban saskibaloia nola jokatu ez zekitela, lehenengo bi txapelketa nazionaletan lehiatzerik ez zuten izan. Ondorioz, Cecilio Fernández de Retanak, Organizaciones Juveniles delakoaren delegatu lokalak, Urbano Nájerari saskibaloi taldeak antolatzearen enkargua egin zion.[1] Gasteizko Zapateria kaleko Las Aliadas edo Instituto Secular de Alianza en Jesús por María-ren patioan lehenengo saskiratzeak egin zituzten emakumeek 1940an, 1937tik Organizaciones Juveniles delakoaren esku zegoen eskola hori. Urte horretakoak dira ere, Araban, saskibaloi partida bat jasotzen duten lehen irudiak.[2] Urte bat geroago, Gasteizko taldea Sección Femeninako Espainiako Bigarren Mailako txapelduna izan zen, Malaguetako zezen plazan.[3][4]

Espainiako Selekzioan jokatzeko hautatua aldatu

1943an arabako emakumeen lehenengo saskibaloi taldeak Lehenengo Mailako lehiaketan parte hartzeko izena eman zuen, Donostian ospatzekoa zena, Juan Soler entrenatzailea zutela. Garai horretan, gizon gutxik jokatzen zuen saskibaloian, soilik entrenamendu militarrerako erabilgarria zen heinean, eta Sección Femeninak monopolizatzen zuen. Donostian ospatu zen V. Saskibaloi Txapelketa Nazionalak Amara eta Urumeako frontoietan bederatzi talde izan zituen lehian. Josefinaren taldea azken-aurrekoa izan bazen ere, Alfonso Jorquera hautatzailearen zerrendan agertu zen Espainiako Selekzioarekin joka zezan Portugal eta Hungariako selekzioen kontra. Josefinaren ahizparen esanetan entrenatzailearen metodoa hurrengoa zen, gutxi entrenatu eta asko jan:[5]

Ia ez zuten entrenatzen. Jan baino ez zuten egiten. Eguneko bost otorduek pisutxu uzten zuten "Jose" eta ondorioz, ezin mugituan ibiltzen zen. (Angelines)[5]

Izan ere, Gerra Zibilaren osteko testuinguruan desnutrizioa handia zen eta beraz entrenatzailearen ardura elikaduran zegoen batez ere. Saskibaloia ez ezik, tenis, hockey eta igeriketan ere ibiltzen zen Josefina. Hautatua izateko arrazoien artean bere azkartasun eta babeserako abileziak aipatu zituen Jorquerak. Hala ere, azkenean ez zuen selekzioarekin debutatu. Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, Aliatuak Sizilian lehorreratu ziren eta Italiaren kontrako ofentsibek abuztuan Portugalen kontra egingo zen partida bertan behera utzi zuten lehenengo, eta ondoren, irailean, Budapesten egingo zen partida ere bertan behera utzi zuten.[5]

Sariak eta aitortzak aldatu

2019an Gasteizen ospatu zen Espainiako Saskibaloi Erreginaren Koparen testuinguruan, Fan Zone «Juntas somos más» argazki erakusketa egin zen, non Roberto Arrillaga eta Rubén Gazaporen Proyecto 75 años de baloncesto en Álava-ri esker egindako 1940tik eta 2019ra urte bitartean arabako emakumezkoen saskibaloiaren momentu garrantzitsuenak erakutsi ziren.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El primer campo de baloncesto de Álava» Proyecto 75ers 2015-12-03 (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  2. «Emakumeak dira Arabako saskibaloiaren benetako aitzindariak - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  3. (Gaztelaniaz) Ramos, Ruben Gazapo. (2019-06-18). «Araski y la evolución del baloncesto femenino en Álava» baskonistas.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  4. (Gaztelaniaz) Ramos, Ruben Gazapo. (2019-02-27). «La exposición sobre la historia del baloncesto femenino alavés en la Fan Zone de la Copa de la Reina» baskonistas.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «La primera jugadora internacional» El Correo 2018-12-11 (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  6. (Gaztelaniaz) www.baskonistas.com. (2019-02-27). «La exposición sobre la historia del baloncesto femenino alavés en la Fan Zone de la Copa de la Reina» Proyecto 75ers (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).

Kanpo estekak aldatu