Babel aurretik: euskal literaturaren historia bat
Babel aurretik: euskal literaturaren historia bat Joseba Gabilondok 2016an ingelesez plazaratu zuen saiakera baten euskarazko itzulpena da. Jatorrizko liburuaren izenburua Before Babel: A History of Basque Literatures da. Egilearen asmoa historia berritzaile bat egitea da; haren ustez, "Euskal Herriko literatura historiak oso zaharkituak ziren". Bertan, tradizionalki baztertuak izan diren diziplina eta jardunak ere bildu nahi ditu.[1] Euskarazko bertsioa Amaia Apalauza Ollok egin du.
Babel aurretik: euskal literaturaren historia bat | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Joseba Gabilondo |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | Before Babel: A History of Basque Literatures |
Argitaletxea | Txalaparta |
ISBN | 978-1-5308-6832-2 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | saiakera |
Hizkuntza | ingelesa |
Laburpena
aldatuLiteraturaren historia tradizionalak alde batera utzirik, saiakerak ikuspegi berritzaile bat dakar. Euskal Herriko historia eta kultura ezaugarritzen dituzten gatazka edo bortizkeria historikoak abiapuntutzat hartuta, gutxienez bi literatura aztertzen ditu elkarren lehian:
- Klase subalterno edo zapalduek (nekazari, baserritar…) euskaraz adierazitakoa, gehienbat ahozko tradizioari loturik.
- Euskal eliteek erdaretan idatzitakoa.
Gabilondoren ustez, gaur egun euskaraz idatzitako literaturak sinbolikoa du, oraindik ere estatu-hizkuntzetan gehienbat hitz egiten eta idazten duen euskal herri bati nortasun diferentzial bat ematea, alegia. Espainiar eta frantses literaturak birdefinitzen ditu eta, euskal kasutik abiatuta, literatura minoritarioen gaineko teorizazio berria dakar.
Historiografia tradizionalek aintzat hartzen ez dituzten testu, diziplina eta jardunetan jartzen du arreta egileak: diskurtso politikoan, antropologian, turismoan eta ekonomian. Gainera, literatura-diskurtso historiko gehienak aletzen ditu (historizismo berria, teoria postkoloniala, multikulturalismoa, ikasketa subalternoak), eta proposamen metodologiko eta teoriko berri bat egiten du.
Historia horrek argi berri baten azpian aurkezten dizkigu zenbait mugimendu historiko, esate baterako, nazionalismoa, feminismoa, modernitatea eta globalizazioa.[2]
Bibliografia
aldatu- Babel aurretik: euskal literaturaren historia bat. Tafalla: Txalaparta argitaletxea, 2020. 400 or. ISBN 978-84-18252-28-0.