Etxebarria

Markina Etxebarria» orritik birbideratua)
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxebarria (argipena)».

Etxebarria[1] —edo, Euskal Herrian Etxebarria deitutako beste herrietatik bereizi behar denean, Markina Etxebarria[1]Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdekoa. Industria da jarduera ekonomiko nagusia (metalurgia, lantegiak eta elikagai-industria). 706 biztanle zituen 2016. urtean.

Etxebarria
 Bizkaia, Euskal Herria
Etxebarriako elizaren ikuspegia.jpg
Etxebarriko eliza-inguruaren ikuspegia.

Etxebarriko bandera

Etxebarriko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Lea-Artibai
Izen ofiziala Etxebarria bandera.svg Etxebarria
Alkatea Karmelo Gisasola Erkiaga (EAJ)
Posta kodea 48277
INE kodea 48030
Herritarra etxebarritar[1]
Kokapena
Koordenatuak 43° 15′ 15″ N, 2° 28′ 38″ W / 43.254166666667°N,2.4772222222222°W / 43.254166666667; -2.4772222222222Koordenatuak: 43° 15′ 15″ N, 2° 28′ 38″ W / 43.254166666667°N,2.4772222222222°W / 43.254166666667; -2.4772222222222
Azalera 18,10 km2
Distantzia 52 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 782 (2020)
Red Arrow Down.svg−6 (2019)
alt_left 394 (%50.4)394 (%50.4) alt_right
Dentsitatea 39,01 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 1,9
Zahartze tasa[2] % 18,59
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 45,71
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 78,85 (2011)
Genero desoreka[2] % 0,23 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 6 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2] % 76,4 (2010)
Erabilera estimatua[3] % 50,2 (2011)
Kaleko erabilera [4] (2016)
Etxeko erabilera
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.etxebarria.biz

GeografiaAldatu

Etxebarria inguratzen dute Kalamua (767 m) eta Urko (793 m) mendiek, eta Urko ibaiak.

Udalerri mugakideakAldatu

Etxebarriak mugakide ditu hegoaldean, mendebaldean eta iparraldean Markina-Xemein, ekialdean Mendaro eta Elgoibar (Gipuzkoa), eta hegoalde-ekialdean Eibar (Gipuzkoa).

AuzoakAldatu

Etxebarriko auzo nagusiak bost dira: Altzaa, Aulesti, Erbera, Galartza eta Unamuntzaga.

ZerbitzuakAldatu

  • Kontsultategia[5]
  • Haur-eskola[6]
  • Manuela Zubizarreta HLHI[6]
  • Kultur aretoa[7]
  • Liburutegia[7]
  • Frontoia[8]

DemografiaAldatu

2019an Etxebarriak 751 biztanle zituen. Horietatik %22,1ek 65 urte edo gehiago zeuzkan. Eta atzerrian jaiotakoen kopurua %11,05 zen.[9]

Etxebarriko biztanleria

PolitikaAldatu

 
Etxebarriko udaletxea

2011ko udal hauteskundeakAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Etxebarriko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Karmelo Gisasola izan zen.

Etxebarriako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
264 (% 49,81)
Bildu
3 / 7
257 (% 48,49)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
1 (% 0,19)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeakAldatu

EAJk 308 boto lortu zituen, eta EH Bilduk 206.[10] Ondorioz Jesus Iriondo Lejardi aukeratu zuten alkate.[11]

2019ko udal hauteskundeakAldatu

EAJk 295 boto lortu zituen, eta EH Bilduk 226.[12] Ondorioz, Jesus Iriondo Lejardi aukeratu zuten alkate.[13]

EkonomiaAldatu

Jarduera industrialak pisu handia dauka herrian. 2017an ekonomiaren %91,1 suposatzen zuen. Lehen sektoreak %0,8; hirugarren sektoreak %6,9; eta eraikuntzak %1,2.[9]

Herrian eskualdeko enpresa garrantzitsu batzuk kokatzen dira, Nemak-en sukurtsal bat, Fagor Arrasateren sukurtsal bat, Lau-Nik enpresa edo Eika kooperatiba, adibidez.[14]

Eika kooperatiba 70. hamarkada hasieran sortu zen, emakumeentzako lanpostuak sortzeko asmoarekin. 1975ean hasi zen produzitzen 35 langilerekin.[15] Gaur egun lantegiak dauzka Polonian, Mexikon eta Txekiar errepublikan.[16]

Lehen sektoreko eskualdeko enpresa garrantzitsu batzuk ere kokatzen dira bertan: Adibidez, Barrenetxe kooperatiba (nekazal negutegiak dituena) eta MIBA baserritarren kooperatiba.[17] MIBA kooperatiba 1963an zabaldu zen.[15]

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Euskaldunak %87,01 ziren 2016an.[18]

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Kalamuako Estazio Megalitikoa
  • Munibe jauregia: XX. mende hasieran eraikia. Estilo erromantikoa eta neoklasikoa nahasten ditu, barrokoaren elementuak sartuz. 65 hektareako landa eremua dauka inguruan. 1992an sutea izan zen bertan, eraikinaren zati handia erre zen, eta baita XVIII. mendeko euskal liburutegi garrantzitsuenaren fondo batzuk ere.[19]
  • Ansotegi jauregia: XVII. mende amaieran eta XVIII. mende hasieran eraiki zen, aurretik bertan zegoen beste eraikin baten gainean. Errota eta burdinola ditu.[20]
  • Mañozka jauregia: Jatorrian XV. mendeko dorretxe bat zen, baina gaur egungo eraikina XVII. mende amaierakoa da. Bertan jaioa zen Juan Mañozka, Mexikoko artzapezpiku izan zena 1643 eta 1653 artean. Bertan jaio zen baita ere Jose Santos Mañozka, Kubako apezpiku izandakoa XVIII. mendean.[21]
  • Urrusolo errota[22]
  • Ibarguengo garaia: XVI. mendekoa da eta Euskal Herrian modu naturalean ongien kontserbatutakoa da.[23]
  • Patrokua jauregia: XVIII. mendearen hasierako jauregi barrokoa. Fatxadan barroetatarren armarria dago.[24]
  •  
    Ibarguengo garaia
    San Andres apostoluaren eliza: XIV. urtean sortua ustez, baina gaur egungo eraikina XVI. edo XVII. mendekoa da. Estilo barrokoa du.[25]

Etxebarritar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Euskaltzaindia. (PDF) 145. arauaː Bizkaiko herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  4. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. «Etxebarriko Udala - Sanidad» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-04-06.[Betiko hautsitako esteka]
  6. a b «Etxebarriko Udala - Hezkuntza eta irakaskuntza» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-04-06.[Betiko hautsitako esteka]
  7. a b «Etxebarriko Udala - Cultura» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-04-06.[Betiko hautsitako esteka]
  8. «Etxebarriko Udala - Kirolak» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-04-06.[Betiko hautsitako esteka]
  9. a b «Web Eustat. Etxebarriko datu estatistikoak» eu.eustat.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  10. www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  11. «2019ko udal hauteskundeetan ere Jesus Iriondo Lejardi izango da Etxebarriko EAJ-ren zerrendaburua - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-08-31 Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  12. www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  13. «Etxebarriko Udala - Antolaketa» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-03-19.[Betiko hautsitako esteka]
  14. «Etxebarriko Udala - Enpresen aurkibidea» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-03-19.[Betiko hautsitako esteka]
  15. a b Ibai Muñiz (2007), Lea Artibai eskolatik eskualdera, Lea Artibai Ikastetxea
  16. «Eika | It´s Eika. It´s future.» Eika Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  17. «Etxebarriko Udala - Enpresen aurkibidea» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-03-19.[Betiko hautsitako esteka]
  18. «Web Eustat. Etxebarriko datu estatistikoak» eu.eustat.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-19.
  19. «Etxebarriko Udala - Munibe jauregia» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-03-19.[Betiko hautsitako esteka]
  20. «Etxebarriko Udala - Ansotegi jauregia» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-03-19.[Betiko hautsitako esteka]
  21. «Etxebarriko Udala - Mañozka Jauregia» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-03-19.[Betiko hautsitako esteka]
  22. «Etxebarriko Udala - Urrusolo errota» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-03-19.[Betiko hautsitako esteka]
  23. «Etxebarriko Udala - Ibarguengo garaia» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-03-19.[Betiko hautsitako esteka]
  24. «Etxebarriko Udala - Jauregi edo Patrokua Jauregia» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-03-19.[Betiko hautsitako esteka]
  25. «Etxebarriko Udala - San Andres Apostoluaren eliza» www.etxebarria.biz Noiz kontsultatua: 2020-03-19.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekakAldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia