José Mendiague pastorala

José Mendiague pastorala Jean Bordaxarek idatzitako lana da, 2012ko uztailaren 29an lehen aldiz taularatuta. Arrokiaga herriko lagunek plazaratu zuten. Pastoralak Joxe Mendiaga Larregain (Aldude, Nafarroa Beherea, 1845-Montevideo, Uruguai, 1937) euskal idazlearen bizitza azaltzen du.[1]

Pastoralaren une bat.

Joxe Mendiagaren biografia aldatu

Joxe Mendiaga Alduden jaio zen. Hazparnen bizi izan zen eta 1863an hamazortzi urterekin Amerikara joan zen; hala ere ez zuen inoiz bere euskaltzaletasuna bazterrean utzi. Argentina, Txile eta Uruguain bizi izan zen. Azken honetan jardun zuen batez ere baina 1875ean Argentinako Entre Ríosko probintziako Puerto Ruizen bizi izan zen. Geroago hogeita lau urtez San José de Mayon ibili zen Montevideora 1900ean itzuli arte. Lanbidez tabako lantegi baten nagusia izan zen. 1881etik Margarita Gandollarekin ezkonduta, lau seme-alabaren gurasoak izan ziren.

Ameriketan ere euskal idazle batzuekin harremanetan egon zen: Jose Maria Iparragirre, Joanes Otsalde[2] edo Pedro Mari Otaño. Montevideon hil zen 1937an.

Diskoa aldatu

  • Ameriketan euskaldunak, José Mendiague pastorala izenburupean plazaratu zen 2012an. Baigorri: imako Talde Koordinakuntza elkartea, 2012. Luzapena: 78 minutu.[3]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu