José María Mendiluce
José María Mendiluce Pereiro (Madril, 1951ko apirilaren 14a - Bartzelona, 2015eko azaroaren 28a) espainiar ekonomista eta politikaria izan zen. Ekonomia- eta politika-zientzietako ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Complutensean (1968-1973). Liga Komunista Iraultzaileko kide izan zen, eta 1969-1974 bitartean klandestinitatean bizi izan zen. 1976an atxilotu zuten azkeneko aldiz. 1980an Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoan (UNHCR) hasi zen lanean, eta 1980-1983 bitartean UNHCR programaren koordinatzaile izan zen Luandan (Angola). 1983-1986 bitartean Nikaraguan egon zen, UNHCR misioko buruzagi gisa. Handik El Salvadorrera igaro zen, eta gero Costa Ricara, eta Erdialdeko Amerikako beste herrialde batzuetara. Ameriketatik Turkiako Kurdistanera igaro zen, Sadam Husseinengandik iheska joandako iheslariez arduratzera. 1991ko abenduan Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Balkanetarako ordezkari berezi izendatu zuten, ihes egindako zibilei laguntzeko programa baten zuzendari gisa. Bosniako Gerran, Sarajevon, giza laguntzarako airezko bide bat zabaltzea lortu zuen, eta negoziatzaile-dohainak erakutsi zituen Serbia eta Bosniako lehendakariekin elkarrizketatuz. 1994an, Europar Legebiltzarrerako hauteskundeetan, diputatu hautatu zuten PSOE alderdiko kide gisa. Idazle modura, 1996an egin zuen debuta, El amor perdido (Amoldio galdua) liburu sarituarekin. Beste lan batzuk: Con Rabia y Esperanzas (1997, Amorruz eta itxaropenez), Tiempo de rebeldes (1998, Matxinada garaia), Pura Vida (1998, Bizitza hutsa). El País eta El Periódico de Catalunyan tarteka idazten zuen.
José María Mendiluce | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2006) | |||||
1999ko uztailaren 20a - 2004ko uztailaren 19a Barrutia: Espainia Hautetsia: 1999 European Parliament election (en)
1994ko uztailaren 19a - 1999ko uztailaren 19a Barrutia: Espainia Hautetsia: 1994 European Parliament election (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Madril, 1951ko apirilaren 14a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Bartzelona, 2015eko azaroaren 28a (64 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta idazlea | ||||
Lantokia(k) | Estrasburgo eta Brusela | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Berdeak Espainiako Langile Alderdi Sozialista Revolutionary Communist League (en) Federation of The Greens–Green Left (en) |
Obra
aldatu- 1997: Con rabia y esperanzas
- 1998: Tiempo de rebeldes
- 1998: Pura vida (Planeta Sariko finalista)
- 1999: El amor armado
- 2000: Por la tercera izquierda, Daniel Cohn-Benditekin batera.
- 2001: Luanda, 1936
- 2005: La sonrisa de Ariadna
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.