Jon Irazabal Agirre
Jon Gregori Irazabal Agirre (Iurreta, 1960ko abuztuaren 23a - Galdakao, 2024ko abuztuaren 22a) historialaria eta kultur eragilea, Durangoko Azokako zuzendaria hogei bat urtetan izan zen. Irazabalek memoria historikoa eta, batez ere, Durangaldeko bonbardaketa ikertu zuen sakon.[1][2][3]
Jon Irazabal Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iurreta, 1960ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Galdakao, 2024ko abuztuaren 22a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gerediaga Elkartea Durangoko Azoka |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Ibilbidea
aldatuIurretan jaioa, 17 urtez Gerediaga Elkartean sartu zen. Bertan denetik egitea egokitu zitzaion, baina, batik bat, Euskal Liburu eta Disko Azokaren zuzendari kargua hartutakoan. Azokara antolatze alde, pertsona bat liberatzea erabaki zuen Gerediaga elkarteak 1980an, eta Irazabali proposatu zioten. 1982az geroztik, egun osoz aritu zen horretan. 1982an liberatu zutenean, hain zuzen, Gerediaga elkartea berrantolatzea izan zuen lehen lana Irazabalek. Haren ekarpenari esker, elkarteak aurrera egitea erabaki zuten 1986ko batzar batean. Guztira 34 urte eman zituen elkartean lanean. Horietarik 30 kudeatzaile gisa (2018ra arte), eta ia beste horrenbeste Durangoko Azokako zuzendari gisa. 2009ean Aiert Goenagari eman zion erreleboa Azokan. 2012an Durangoko Azokan eskaini zuten Ahaztera kondenatutako bertso eta hitzak ikuskizuna zuzendu zuen.[2]
Oroimen historikoa, historia, ohiturak eta Durangaldeko kulturarekin zerikusia duen guztia aztertu zuen argitaratu zituen hainbat lanetan. Era berean, 1937ko Durangoren aurkako bonbardaketa faxista gehien aztertu duen pertsona izan da Irazabal.[4] Sabino Arana Fundazioa elkarlanean aritu zen ere bai.[1]
Sariak
aldatu- 2019an Dantza Tradizionalaren Esker Onak saria eman zion Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak.
Liburuak
aldatuLiburu eta liburuxka asko idatzi ditu Durangaldeko historiari buruz eta guztiak, berak sustatutako Durangaldeko Dokumentategian kontsultatu daitezke. Izan ere, Gerediaga Elkarteak gordetzen dituen Durangerriari buruzko paper, eskuizkribu, dokumentu, objetu, liburu, liburuxka eta argazkien bildumari berak eman zion hasiera.[5]
Hamar liburu plazaratu zituen. Ezagunenak:[6]
- Durango, 31 de marzo de 1937, el bombardeo (2022)
- Iurretako kofradiak. Iraganari etorkizuna ematen (2023). Markel Onaindiarekin batera idatzita.
- Durangaldea. Historia laburrean (2015)
- Hamabi harrien ahotsa: : Gerediaga Elkartearen historia eta istorioak 50. urteurrenean (2015)
- La Guerra Civil en el Duranguesado, 1936-1937
- Otxandio gerra zibilean (1936-1937)
- Iurreta eleizateko 1911eko banderaren mendeurrena (2011)
- 1891. Iurretako Euskal Jaiak (1991)
Liburu kolektiboetan
aldatu- Goiuria ikastola (2022)
- Ezkutuko ondarea. Emakumeen errealitateak Bizkaian (2019)
- Bombs over Biscay, Barcelona and Dresden (2019)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Jon Irazabal historialaria hil da - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ a b Ubeda, Garbiñe. (2024-08-22). «Jon Irazabal Agirre hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ https://web.archive.org/web/20240822121354/https://dotb.eus/fallece-jon-irazabal-expresidente-de-durangoko-azoka/
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20240822/jon-irazabal-durangoko-azokako-zuzendari-ohia-hil-da
- ↑ «Jon Irazabal Agirre Durangerriaren zaintzaile nagusienetako bat hil da» gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) DURANGON. (2024-08-22). «Fallece Jon Irazabal, miembro de Gerediaga y exdirector de la Durangoko Azoka» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).