Ireki menu nagusia

Columbia Britainiarra

Britainiar Columbia» orritik birbideratua)

Columbia Britainiarra[1] (ingelesez British Columbia, frantsesez Colombie-Britannique)BC laburduraz ere ezaguna, Kanadako 10 probintzietako bat da, zeinak, beste hiru lurralderekin batera, Kanada federala osatzen duen. Herrialdeko hego-mendebaldean dago. Probintziaren hiriburua Victoria da, eta hiririk populatuena, Vancouver. Iparraldean Yukon eta Ipar-mendebaldeko lurraldeekin du muga, ekialdean Albertarekin, hegoaldean AEBekin, mendebaldean Ozeano Barearekin eta ipar-mendebaldean Alaskarekin (AEB). 4.648.055 biztanle ditu, eta 2017a ezkero hirugarren probintziarik populatuena da, Ontarioren eta Quebecen atzetik.

Columbia Britainiarra
British Columbia
Colombie-Britannique
 Kanada
Lake Kinney mit Mount Whitehorn.jpg
Flag of British Columbia.svg Coat of Arms of British Columbia.svg
Administrazioa
Herrialdea Kanada
ISO 3166-2 CA-BC
Hiriburua Victoria
Premier of British Columbia Itzuli John Horgan Itzuli
Geografia
Koordenatuak 54° 30′ N, 124° 30′ W / 54.5°N,124.5°W / 54.5; -124.5Koordenatuak: 54° 30′ N, 124° 30′ W / 54.5°N,124.5°W / 54.5; -124.5
British Columbia in Canada.svg
Azalera 944.735 km²
Mugakideak Alberta, Montana, Alaska, Yukon, Washington, Idaho, Ipar-mendebaldeko lurraldeak, Montana Territory Itzuli, Territory of Alaska Itzuli, District of Alaska Itzuli, Department of Alaska Itzuli, Washington Territory Itzuli eta Idaho Territory Itzuli
Punturik altuena Mount Fairweather Itzuli
Demografia
Biztanleria 4.841.078 bizt. (2017ko urriaren 1a)
Dentsitatea 5,12 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala ingeles
Ordu eremua Ozeano Bareko ordu-eremua eta America/Vancouver Itzuli
www.gov.bc.ca

Britaniarrak 1843an kokatu ziren lehen aldiz inguru haietan, Fort Victorian hain zuzen, geroagoko Victoria, hasiera batean koloniaren hiriburua zena eta Vancouver uhartetik banatua. Geroago, kontinentean, Richard Clement Moodyk eta Royal Engineers Columbia soldadu-taldeak sortu zuten Columbia Britaniarra Kolonia (1858-66), Fraser arroilako urre-arrapaladari erantzunez. Moody izan zen Koloniarako Lur eta Lanen komisionatu nagusia eta Columbia Britaniarreko lehen gobernadoreordea: Kolonietarako Bulegoak apetaz aukeratu zuen, Columbia Britaniarra bihur zezan Inperio Britaniarraren “muturreko mendebalaren baluarte” eta “bigarren Ingalaterra bat sortzeko Ozeano Barearen kostaldean”. Moodyk lekua aukeratu eta New Westminster sortu zuen, Columbia Britaniarreko jatorrizko hiriburua, sortu zuen, Cariboo Road eta Stanley Park ezarri zituen, eta Britainiar Columbiaren armarriaren lehen bertsioa diseinatu zuen. Port Moodyk bere izena darama.

1866an, Vancouver uhartea Columbia Britainiarra koloniaren zati bihurtu zen, eta Victoria, baturiko koloniaren hiriburu. 1871n Columbia Britainiarra Kanadako seigarren probintzia bihurtu zen, eta Ozeano Barera irteera izan zuen bakarra. Columbia britainiarraren ekonomia askotarikoa da, eta zerbitzuak ekoizten dituzten industriak probintziako BPGaren zatirik handiena dira. Bi trenbide transkontinental eta 27 zamalanetarako eta bidaiarientzako itsas-terminal nagusiren kokalekua da. Probintzia aberatsa da nekazaritzan (bereziki Fraser eta Okanagan haranetan), kostaldetik gertu eta hegoaldeko bailara babestu batzuetan klima leunagoa dagoelako. Bertako klimak aire zabaleko aisialdia eta turismoa sustatzen ditu, nahiz eta, denbora luzez, haren sostengu ekonomiko nagusia baliabideak ateratzea izan den, batez ere zuhaitz-mozketa, nekazaritza eta meatzaritza. Vancouver, probintziako hiririk handiena, enpresa askoren egoitza da, mendebaldean egoitza duten baliabide naturaletaletakoak. Horrez gain, etxebizitzaren merkatu handia du, eta per capita diru-sarrera batez besteko nazionala baino askoz handiagoa. Columbia Britainiarraren kostaldeak eta probintziaren hego-erdialdean dauden haran batzuek klima epela dute, baina lur masa gehienak Kanadako gainontzeko lurraldeen antzeko klima hotz-negu-epela jasaten du. Ipar Barneko eskualdeak klima subartikoa du, negu oso hotzekin. Vancouverreko klima, asko jota, Kanadako hiri nagusietako neguko klimarik leunena da, urtarrilean gaueko tenperaturak batez beste izozte puntutik gora baitaude.

GeografiaAldatu

 
Columbia Britainiarraren mapa topografikoa
 
Vancouver, Columbia Britainiarra.
 
Victoria.
 
Kelowna.

Columbia Britainiarrak Ozeano Barearekin du muga mendebaldean, Alaska estatuarekin ipar-mendebaldean, Yukon lurraldearekin iparraldean, Alberta probintziarekin ekialdean, eta Washington, Idaho eta Montana estatu estatubatuarrekin hegoaldean.

Columbia Britainiarraren hegoaldeko muga 1846an marraztu zen, Oregongo Itunean.

Bere lurraldeak 923.768 km ² -ko eremua du, eta hori da Frantzia, Alemania eta Holanda beste, eremuari dagokionez. Bertako itsasertza 27.000 km. luze da, eta fiordo menditsuak hartzen ditu, baita 6.000 uharte baino gehiago ere.

Hiriburua Victoria da, berau Vancouver uhartearen hego-ekialdean. Aldiz, hiri jendetsuena Vancouver da, probintziako lur irmoaren hego-mendebaldeko izkinan dagoena, Lower Mainland izeneko eskualdean. Beste hiri garrantzitsu batzuk dira Surrey, Burnaby, Coquitlam, Richmond, Delta eta New Westminster, Lower Mainland eskualdean; Abbotsford eta Langley Fraser haranean; Nanaimo, Vancouver uhartean; eta Kelowna eta Kamloops, Barne Plateau eskualdean. Prince George, probintziaren erdialdeko hiririk handiena da, baina probintziako erdigune geografikotik gertuen dagoen herria Vanderhoof da, Prince Georgetik 100 kilometro mendebaldera.

Kostaldeko Mendiek, Mendi Harritsuek eta Barne Pasaiak, baita fiordoen kopuru handiak ere, ikusgarria egiten dute Columbia Britainiarra, oso egokia ekoturismoaren industriaren jarduerak hazteko. Probintziaren %75 menditsua da (1.000 metro baino gehiagoko altuerarekin); %60, ostera, basoa.

Okanagan eskualdea, Vernonetik Osoyoosera Estatu Batuen mugan hedatzen dena, ardoa eta sagardoa ekoizten duten eskualdeetako bat da Kanadan. Columbia Britainiarreko beste ardogintza eskualde batzuk Fraser harana Cowichan harana dira, azken hau Vancouver uhartean.

KlimaAldatu

 
Okanagan eskualdeko klima oso egokia da mahastietarako.

Zenbait populaziok, hala nola Penticton, Oliver eta Osoyoos, udan muturreko erregistroak dituzte, haran erdiaridoetan finkatuta daudelako; Lillooet eta Lytton herrietan, 43,3 ° C-rainoko tenperatura erregistratu da.

Columbia Britaniarreko klima aldatu egiten da eskualdetik eskualdera. Probintziaren ekialdean, bereziki ipar-ekialdean, neguko tenperaturarik baxuenak erregistratu dira, -50° C eta 0° C arteko minimoekin, eta -30° C eta 8° C-ko maximoekin. Eskualdeko batez besteko tenperatura -23° C-koa da ipar-ekialdeko muturrean, eta -17° C-koa ekialdeko erdialdean eta iparraldeko erdialdean. Neguan, batez besteko tenperatura -9° C-koa da probintziaren barnealdean. Neguak ez dira hain hotzak izaten kostaldean zehar, Ozeano Bareko korronte beroari esker. Vancouverrek eta Victoriak -14° C-tik 8º C-ra bitarteko minimoak erregistratu zituzten, eta maximoak -5° C-tik 15° C-ra bitartekoak. Minimoen eta maximoen arteko batez bestekoa 1° C eta 7º C-koa da,. Bestalde, Columbia britainiarrean erregistratutako tenperaturarik baxuena -59° C-koa izan zen,1947ko urtarrilaren 31, Smith ibaian.

Udan, probintziaren hegoaldean izaten dira tenperaturarik altuenak, bereziki hegoaldean, Kamloops inguruan. Kostaldean zehar, Ozeano Bareak goxatu egiten ditu tenperaturak. Vancouverrek eta Victoriak 32° C-ra arteko maximoak eta 6° C-ra arteko minimoak erregistratu dituzte udan, eta tenperatura horiek atseginagoak izan ohi dira probintzia osoan, garaiera handieneko eskualdeetan izan ezik, horien batez bestekoa 12° C-koa edo gutxiagokoa baita. Tenperaturarik altuena 44° C-koa izan zen, 1941eko uztailaren 16an erregistratua.

Urteko batez besteko prezipitazio-tasak dezente aldatzen dira eskualdeka. Kostaldeko mendiak oztopo naturalak gisa dira Ozeano Bareko aire hezearen korronteentzat. Korronte hauek, gehienbat, 20 kilometroko zabalerako zerrenda estu batean kondentsatzen dira, probintziako kostaldean zehar. Hori dela eta, itsasertzak urteko batez besteko prezipitazio-tasa altuak ditu, 2.500 milimetrotik gorakoak, batez ere udazkenean eta neguan.

Hori dela kausa, Vancouver nazionalki Rainy City (hiri euritsua) bezala ezagutzen da. Kontrara, Victoriak, zeina probintziaren hegoaldeko muturrean baitago eta oztopo natural handietatik urrun, urtean 860 mm baino ez ditu prezipitatzen. Itsasertzeko klima lehor samarra da udan; batez beste, 20 eguneko euria egiten du Vancouverren, neguan; eta, udan, 7 egun eskas.

Euri prezipitazioa minimoa da Barne Plateauan, urtean 700 milimetro baino gutxiagokoa, baina hego-ekialdean urtean 1.500 milimetroraino gehitzen da.

HistoriaAldatu

Herri aborigeneakAldatu

Gaur egun Columbia Britainiarra bezala ezagutzen den eremua, Lehen Nazioak deritzen talde aborigenen etxea da, historia sakona eta hizkuntza diferenteekin. 200 herri indigena baino gehiago daude Coumbia Britainiarrean. Aborigineak ez ziren pertsonekin kontaktua egin aurreko historia jasotzen da Lehen Nazioen taldeen ahozko istorioetatik, ikerketa arkeologikoetatik eta hasierako esploratzaileek utzitako agirietatik.

Beringiako paleoindioen etorrera duela 20.000 eta 12.000 urte artean gertatu zen. Duela 10.000 eta 5.000 urte bitarteko egitura sozial nagusia ehiztari-biltzaileen familiak izan ziren. Biztanleria nomada egitura ez iraunkorretan bizi zen, intxaurrak, baiak eta sustrai jangarriak bilatzen, ehiza larriko animaliak harrapatzen zituzten bitartean, haietatik elikatu eta larruak lortzeko. Duela 5.000 urte inguru banakako taldeak kontzentratzen hasi ziren leku bakoitzean zeuzkaten baliabideetan. Horrela, denboraren poderioz, bizimodu sedentarioa hedatzen da han eta hemen. Hurrengo bost mila urteetan populazio indigena horiek eboluzionatu egin zuten eremu handi batean, tradizioak eta ohiturak partekatuz.

Probintziaren ipar-mendebaldean, Na-Dene hizkuntzen herriak daude, Athapaskan eta Tlingit mintzatzen diren herriak barne, Alaskako hegoaldeko uharteetan eta Columbia Britainiarreko iparraldean bizi zirenak. Uste da Na-Dene hizkuntz taldea Siberiako yeniseiera hizkuntzei lotuta dagoela. Mendebaldeko Artikoko dene herriak Asiatik Ipar Amerikara migratzeko beste olatu bat adieraz dezake. Columbia Britainiarraren barnealdea salishan hizkuntza taldeen egoitza izan zen, iarren egoitza izan zen, hala nola Shuswap (Secwepemc), Okanagan eta Athabaskan, batez ere dakelh (eramaileak) eta Tsilhqot’in. Columbia Britainiarreko kostaldeko badia txikiek eta haranek populazio handi eta bereizgarriak zituzten, Haida, Kwakwaka 'wakww eta Nuu-chah-nulth kasu, eskualdeko izokin eta itsaski ugariek sostengatuak. Herri hauek kultura konplexuak garatu zituzten, mendebaldeko zedro gorriaren menpe zeudenak, horien artean egurrezko etxeak, itsasoan baleak ehizatzeko kanoak eta gerrarakoak, baita potlatch eta totem zutoin zizelkatuak ere.

Europarrekiko kontaktuak epidemia suntsitzaileak ekarri zituen, Europako gaixotasunek eragindakoak, jende indigenak ez zeukan-eta immunitaterik. Ondorioa izan zen populazioaren kolapso dramatikoa, zeina bukatu zen 1862ean, Victorian baztanga agertu eta kostalde osoan zehar hedatu zenean. Europarrak paraje haietan kokatzea ez zen seinale ona izan Columbia Britainiarreko gainerako biztanleentzat. Kolonoak eraginkorragoak ziren lurra erabiltzen herri indigenak baino, eta, ondorioz, hango lurrak kolonoen eskuetara pasatu ziren. Ziurtatzeko kolonoak behar bezala finkatu eta lurra erabiliko zutela, indarra erabilita indigenak erreserbetan jarri zituzten, zeinak sarritan txikiegiak ziren haien bizimoduari eusteko. 1930eko hamarkadan Columbia britainiarrak 1.500 erreserba baino gehiago zituen.

Lehen esploratzaileakAldatu

 
John Meares kapitaina Nootka badiara iristen, Vancouver uhartean (1788)

Esploratzaile europarrek ez zuten eskualdea esploratu XVIII. mendearen amaiera arte. Gaur egungo Columbia Britainiarraren lurra aztertu zuen lehen europarra Juan Perez espainiarra izan zen, 1774an.[2] Perez Espainiako itsas armada baten agindupean zegoen. Hala ere, taldea ez zen lehorreratu. Hortaz, Columbia Britainiarrera iritsi zen lehen europarra James Cook ingelesa izan zen, 1778an, eta ezarri zituen britainiarren eta bertakoen arteko lehen harreman adiskidetsuak. Urte gutxiren buruan, merkataritza-harreman sendoak garatu ziren britainiarren eta indigenen artean, non britainiarrek, funtsean, bertako animalien larruak lortu zituzten, Europan garesti saltzen zirenak.

Hala ere, espainiarrek eskualdea aldarrikatu zuten, ez bakarrik Perezen bidaiagatik, baita Tordesillasko Itunagatik ere, zeinak ebatsi baitzuen 46 ° 37' 0 luzetarako paraleloaren mendebaldeko lur guztia Espainiarena zela. Espainiarrak larritu egin ziren britainiarrek eskualdean egiten zuten merkataritza gero eta handiagoagatik, eta hainbat itsasontzi britainiar harrapatu zituzten, ia bi herrialdeen arteko gerra eraginez. Nootkako Konbentzioak, 1790ean egin zena, neurri batean konpondu zuen arazoa, britainiar eta espainiarrei eskubidea emanda eskualdeko bertakoekin merkataritza postuak eta merkataritza harremanak ezartzeko. Hala ere, bi herrialdeek segituko zuten eskualdea modu iraunkorrean aldarrikatzen.

1792an, George Vancouver esploratzaile britainiarrak Columbia Britaniarraren hego-mendebaldeko eskualdea esploratu zuen. Lehen britainiarra izan zen gaur egungo Vancouver uhartean eta gaur egun Vancouver hiria dagoen eskualdean lurreratu zena. Horregatik, bai uharteak eta baita hiriak ere haren izena daramate. Europako beste esploratzaile batzuek barrualdea esploratu zuten. 1808an, Simon Fraserrek, berau merkatari esperientziaduna, Vancouverretik abiatuta Fraser ibaia esploratu zuen, eta baita bere izena eman ere.

1821etik aurrera, Hudson 's Bay Company, britainiar konpainia bat, eskualdean larruen merkataritza kontrolatzera pasa zen, baita gaur egun Oregon, Idaho eta Washington estatuak hartzen dituen eskualdean ere. Eskualde hori Oregon Country bezala ezagutzen zen. 1783an AEBek independentzia lortu zutenetik, estatubatuar gero eta gehiagok mendebalerantz egin zuten, eta horietako asko, 1840ko hamarralditik aurrera Oregon eskualdean ezarri ziren, aitortu barik britainiarren aginpidea eskualdean. Denboraz, kolono haiek AEBen laguntza politiko eta militarra eskatu zuten.

1783ko independentziatik mendebalderantz Estatu Batuetako biztanleriaren eta politikaren hedapenak 1840ko hamarkadatik Oregongo herrialdean ezartzera eraman du estatubatuar gehiago eta gehiago. Estatubatuar horiek ez zuten britainiarren autoritatea aitortu. Estatubatuarren eta agintari britainiarren arteko harkaitz gero eta handiagoek Oregonen ezartzera eraman dituzte estatubatuarrak, AEBetako gobernuari laguntza politiko eta militarra eskatzera. Hala nola, arlo horretan gobernu bat ezartzea.

1830 - 1900Aldatu

1844an James K. Polk Estatu Batuetako presidente bihurtu zen. Bere alderdi politikoak, Alderdi Demokratak, Oregon herrialdea zatitu nahi zuen 54 ° 40 'paraleloa erabiliz, muga izan zedin Estatu Batuen eta britainiarrek kontrolatutako lurraldearen artean. 49. paraleloa erabili nahi zuten, Mendi Harritsuetatik Columbia ibairaino, zeina hegomendebalderantz doan. Britainiarren proposamena onartu balitz, Washington egungo estatuaren mendebaldeko zatia britainiarren kontrolera pasatuko zen. Polk presidenteak epe ertain bat iradoki zuen. 49. paraleloa behin betiko muga bezala erabiliko litzateke, Aintzira Handietatik Ozeano Bareraino. Vancouver britainiarrek kontrolatzen jarraituko zuten, baita uhartearen hegoaldeko zatia 49. paraleloaren azpitik ere. 1846ko Oregongo Itunean onartu eta sinatu zuten Polken proposamena estatubatuarrek eta britainiarrek.

1843an, Hudson 's Bay konpainiak Victoria sortu zuen. 1849an konpainiak Vancouver uhartea kolonizatzeko ardura jaso zuen. Ondorioz, James Douglas, konpainiako goi funtzionarioa, aukeratu zuten Vancouver uharteko kolonia britainiarreko lehen gobernadore izateko. Douglasek Victoria koloniaren hiriburu bihurtu zuen, eta han Batzar Legegile bat ezarri zuen, 1856an inauguratua.

1858an urrea aurkitu zen Fraser ibaian. Britainiarrek ere probintzia kolonial bat sortu zuten, Columbia Britainiarra. Artean hark ez zuen Vancouver uhartea bere barnean hartzen. Probintzia kolonial horretako hiriburua New Westminster zen, eta Douglas aukeratu zuten kolonia berriko gobernadore. Hala ere, Douglasek Vancouver uharteko gobernadore ere izaten segitu zuen.

Urreak 30.000 pertsona baino gehiago erakarri zituen eskualdera. Pertsona horiei zerbitzatzeko, Columbia Britainiarrak hainbat errepide eraiki zituen, hiriak urrezko meategiekin lotzen zituztenak. Urrearen sukar hori 1865 inguruan amaitu zen, eta Columbia Britainiarra erabat zorretan geratu zen eraikuntzengatik, bertako agintariek ez zuten-eta pentsatu urrearen sukarra hain goiz amaituko zenik.

 
Trena Mendi Harritsuetan gora, Columbia Britaniarrean.

1866an, zorrak banatze aldera, britainiarrek batu egin zituzten bi koloniak . Columbia Britainiarra, probintzia bakarra izango zen, hiriburua New Westminsterren izango zuena,1868an Victoriara aldatu zen arte behin betiko.

Hala ere, probintzia atzeraldi ekonomiko handi batean sartua zegoen, urrearen arrapalada zela eta. Pertsona asko lanik gabe geratu ziren. Probintziako gobernuaren zorra handia zen oraindik. Gobernuak aintzat hartu zuen Ameriketako Estatu Batuekin edo Kanadarekin bat egitea. 1871n, gobernuak erabaki zuen Kanadako seigarren probintzia bihurtzea, baldintza batekin: Kanadak trenbide bat eraikiko zuela, lotzeko probintzia isolatua Kanada ekialdeko probintziekin. Burdinbide horren eraikuntza, Canadian Pacific Railway delakoa, 1885ean inauguratu zen, Kanadako gobernuak agindutako epemuga baino bost urte geroago. Aldi horretan, probintziako gobernuak behin eta berriz mehatxatu zuen Kanadatik aldentzearekin. Trenbidea amaitzearekin batera, Vancouver bihurtu zen Kanadako mendebaldearen gune ekonomiko handiena.

1900 - Gaur egun arteAldatu

Finantza arazoek XX. mendeko lehen hamarkadetara arte jarraitu zuten. Zorrak pilatzen jarraitu zuten. 1906an, Kanadako probintzia guztiek gobernu federalaren ebazpen bat adostu zuten, Columbia Britainiarrari lagunduko ziona Kanadako milioi bat dolarren laguntza finantzarioarekin.

Columbia Britaniarra ekonomikoki aurrera egiten hasi zen Bigarren Mundu Gerra lehertu ondoren. Gerra osteko hamarraldietan hainbat trenbide eta autobide eraiki ziren. 1951n, petrolio eta gas naturalaren erreserbak aurkitu zituzten. 1960ko hamarraldian baso handiek balio ekonomiko handia hartu zuten probintziarentzat, AEBek Kanadako egurra inportatzen hasi zirenean. 1964an, Kanadak eta AEBek akordio bat lortu zuten Columbia ibaian lau urtegi eraikitzeko. Horietako hiru Kanadako lurraldean eraikiko ziren, guztiak Columbia Britainiarrean. Lehena 1967an ireki zen, eta azkena 1973an.

1970eko hamarralditik aurrera, Japoniarekiko nazioarteko merkataritza gero eta garrantzitsuagoa bihurtu zen probintziaren ekonomian. Ordura arte, Columbia Britainiarra Ontario, Quebec eta AEBen menpe zegoen ekonomikoki, neurri handi batean. Lotura komertzial horiek geroago Txinara hedatu ziren. Gaur egun, Vancouverreko portua herrialdeko porturik aktiboena da, gune garrantzitsua baita Ekialde Urrunetik inportatutako produktuentzako eta Asiara esportatutako Kanadako produktuentzat.

1986an Vancouverrek Expo 86 antolatu zuen, telekomunikazio eta garraio nazioarteko azoka bat, hirian eta probintzian turismoa sustatzen lagundu zuena. 2000. urtean, gobernuak Nisgako Ituna berretsi zuen, non gobernu probintzialak Nisga tribuari 5,180 km koadro lur eman zizkion probintziaren iparraldean, baita funtsezko finantza laguntza ere. 2010ean, ostera, Neguko Olinpiar Jokoak jokatu ziren Whistler mendietan, Vancouvertik bi ordura autobusez, eta ia hilabetez Columbia Britaniarra nazioarteko eskaparatean izan zen.

 
Columbia Britainiarreko Parlamentuaren eraikina, Victorian.

DemografiaAldatu

2016an Columbia Britainiarrak 4.648.055 bizilagun zituen %5,6 gehiago 2011n baino. Biztanle gehienak probintziaren hegoaldean bizi dira. Horietatik, %60 baino gehiago Vancouver edo Victoria metropoli-eremuetan bizi da. Vancouver probintziako hiri jendetsuena da. Bere eskualde metropolitarrak 2,5 milioi biztanle inguru ditu.[3] Nazioarteko ikerketa ugariren arabera, Vancouver hiriak du bizi-kalitate mailarik onena Kanadan, 250.000 biztanletik gorako hirien artean, baita munduan hirugarren onena ere, Geneva eta Zurichen atzetik bakarrik, biak Suitzan. Victoria hiriburu administratiboa da. 72 mila biztanle ditu, eta 367 mila biztanle baino gehiago ditu bere metropoli-eskualdean. Surrey, Richmond eta Burnaby ere hiri handiak dira, baita Vancouverreko metropoli eremuaren parte badira ere. Beste hiri garrantzitsu batzuk dira Kamloops, Kelowna eta Prince George.

Probintziako biztanleriaren %75 inguru Kanadan jaio zen. Gainerakoak Kanadara emigratu eta probintzian ezarri ziren. Columbia Britainiarrak Kanadako immigrazio tasarik altuenetakoa du. Hori izan da probintziako ezaugarri tipikoa 1870eko hamarralditik, lehen txinatarrak, italiarrak eta alemaniarrak kontratatu zituztenetik Pazifikoko Kanadako trenbidea eraikitzeko eskulan merke gisa. Trenbidea inauguratu ondoren, japoniarrak ere emigratzen hasi ziren probintziara.

Hala ere, hasieran zurien eta asiarren arteko harremanak ez ziren adiskidetsuak izan. Asiakoak, oso diskriminatuak izan ziren probintzian, eta, Asiako immigrazio gero eta handiagoak behartu zuen probintzia gobernu nazionalari txinatarren eta asiarren immigrazioa geldiarazteko legeak eskatzera. Lege horiek 1920ko hamarkadan onartu ziren, eta 1960ko hamarkadan bakarrik ezabatu.

XX. mendearen lehen erdian probintziak ingeles, eskoziar eta irlandar ugari jaso zituen, bereziki mundu gerren ondorengo urteetan. Alemaniako eta AEBetako immigrazioa indartsua izan zen XIX. mendearen amaieran eta Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren. Frantziar, poloniar eta holandar kopuru handiak probintzian ezarri ziren Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren. Italiarrak, berriz, 1960ko hamarkadan ezarri ziren probintzian.

Gaur egun Columbia Britainiarrak Kanadako bigarren immigrazio tasarik altuena du. Ontariok bakarrik gainditzen du. Probintzian ezartzen diren etorkin gehienak txinatarrak eta hinduak dira. Vancouverreko metropoli eremuak Kanadako edozein hiri eremuk baino etorkin gehiago erakartzen ditu, Toronto eta beronen eskualdea izan ezik.

Probintziako talde etniko handienak beheranzko ordenan antolatuta daude: ingelesa, eskozesa, irlandarra, txinarra, alemana, italiarra, frantsesa, poloniarra eta holandarra. 170.000 indigena bizi dira probintzian.

Hiri nagusiakAldatu

  1. Vancouver 583.267 biztanle (2005).
  2. Surrey 393.137
  3. Burnaby (GVA) 204,324
  4. Richmond 181.42
  5. Abbotsford 134.00
  6. Coquitlam 121.73
  7. Saanich 110.387
  8. Kelowna 109.490
  9. Delta (Kanada)|Delta 102.655
  10. Langley Township 97.125

EkonomiaAldatu

Barne produktu gordina urteko 120 mila milioi dolar kanadarretik gorakoa da (hirugarrena Kanadan). Probintziaren ekonomia oinarritzen da nekazaritzan, abeltzaintzan, meatzaritzan eta zurgintzan, Vancouverreko metropoli-eremuan merkataritza, turismoa eta garraioa baitira diru-iturri nagusiak (eta neurri txikiagoan baita Victorian ere).

Lehen sektorea BPGaren %5 da. Nekazaritza, %1, eta 29.500 langile ingururi ematen die lana. Arrantza- eta zurgintza-industria, oro har, BPGaren %4 da, eta, gutxi gorabehera, 30.000 pertsonari ematen die lana. Columbia Britainiarra Kanadako egur ekoizle handiena da, eta ekoizpen nazionalaren hiru bosten inguru ordezkatzen ditu. Egur eta deribatuen esportatzailerik handiena ere bada AEBetara.

Bigarren sektorea BPGaren %22 da. Manufaktura-industria, BPGren %12, eta 206.000 pertsonari ematen die lana. Eraikuntzaren industria BPGren %5 da, eta 112.500 pertsonari ematen die lana. Meatzaritza BPGren %3 da, eta 26.000 pertsonari ematen die lana. Columbia Britainiarrak ikatz, kobre, berun, molibdeno, zilar, gas natural, petrolio, urre eta zink erreserba handiak ditu.

Hirugarren sektorea BPGaren %73 da. Zerbitzu pertsonalak, komertzialak eta komunitarioak BPGren %25 dira, eta 812.000 pertsonari ematen diete lana. Finantza-zerbitzuek eta higiezinen zerbitzuek 122.000 pertsona enplegatzen dituzte gutxi gorabehera, eta BPGaren %22 baino gehiago dira. Merkataritza %11 da, eta 305.000 pertsona enplegatzen ditu, gutxi gorabehera. Garraioa eta komunikazioak %10 dira, eta 215.000 pertsona baino gehiago enplegatzen dituzte, eta gobernu-zerbitzuak %5, gutxi gorabehera 90.000 pertsona enplegatuz.

HezkuntzaAldatu

 
Prince Georgeko liburutegia.
 
Irving K. Barber liburutegia, Columbia Britaniarreko Unibertsitatean.

Columbia Britainiarraren lehen eskola Hudson's Bay konpainiak ireki zuen1849an. Konpainiak bere funtzionarioen seme-alabak hezitzeko eraiki zuen eskola. 1872an, probintzia-lege batek hezkuntza publikoko sistema bat ezartzea ezarri zuen. Gaur egun, Columbia Britainiarreko Hezkuntza Ministerioa arduratzen da probintziako eskoletarako arauak eta estandarrak emateaz. Eskola-barruti batek hiri bakoitzari ematen dio arreta (edo eskualde-barruti bati, barruti barruko hiri eta/edo herriek ezin dutenean zerbitzu hori eman ikasle-kopuru txikia delako). Eskola-barruti bakoitza kontseilu batek gobernatzen du, eta kontseiluko kideak hiriaren, boto-emaileen, udalerrien edo, zuzenean, probintzia-gobernuaren arabera aukeratzen dira. 6 eta 15 urte bitarteko haur guztiek joan behar dute eskolara.

1999an, probintziako eskola publikoek 616.000 ikasle inguru artatu zituzten, gutxi gorabehera 30.300 maisu-maistra enplegatuta. Eskola pribatuek 59.300 ikasle inguru hartu zituzten, 3.600 irakasle inguru. Probintziako eskola publikoen sistemak, gutxi gorabehera, 4,8 mila milioi dolar kontsumitu zituen, eta ikasle bakoitzeko eskola publikoen kostua, gutxi gorabehera, 7,2 mila milioikoa da.

Herri gehienek udal liburutegi publiko bat dute gutxienez. Unibertsitate handiek ere liburutegi akademiko handiak dituzte, eta horiek publiko orokorrari irekita daude. Probintziak 7 unibertsitate eta dozenaka ikastetxe ditu. Unibertsitate gehienak probintziak administratzen ditu; unibertsitate gehienak, berriz, pribatuak dira.

UnibertsitateakAldatu

Columbia Britainiarrrak hainbat unibertsitate eta goi ikastetxe ditu: {{Zutabe-zerrenda|kopurua = 2|

  • University of British Columbia
  • Simon Fraser University
  • University of Victoria
  • University of Northern British Columbia
  • Vancouver Island University
  • British Columbia Institute of Technology
  • Kwantlen Polytechnic University
  • Thompson Rivers University
  • Emily Carr University of Art and Design
  • Royal Roads University
  • Capilano University
  • University of the Fraser Valley
  • Douglas College
  • Camosun College
  • Langara College
  • Selkirk College
  • College of New Caledonia
  • College of the Rockies

Aire zabaleko bizimoduaAldatu

 
Eskiatzen Sun Peaks mendialdean.
 
Mendi bizikletan laku baten ondoan.

Bere orografia menditsua eta bere kostalde, laku, ibai eta basoak direla-eta, Columbia Britainiarra luzaroan nabermendu da mendi-ibiliak, kanpaldia, harkaitz-eskalada eta mendizaletasuna, ehiza eta arrantza bezalako jarduerengatik.

Ur-kirolak, motordunak zein motorrik gabekoak, leku askotan egiten dira. Itsasoko kayak praktikatzeko aukerak ugariak dira Columbia Britainiarreko kostaldean eta haren fiordoetan. Ur bizietako raftinga eta kayak popularrak dira herrialdearen barnealdeko ibai askotan. Belazko nabigazioa eta sailboardinga ere oso ezagunak dira.

Neguan oso popularrak dira iraupeneko eskia eta telemark eskia, eta azken hamarkadetan, kalitate handiko eski alpetarra garatu da kostaldeko mendikatean eta Mendi Harritsuetan, baita Shuswap eta Columbia mendietako lur garaietako hegoaldeko eremuetan ere. Snowboardek ospea irabazi du 1990eko hamarkadaren hasieratik. 2010eko Neguko Olinpiar Jokoak probintziako Whistler Blackcomb eremuan egin ziren, eta indoor ekitaldiak, berriz, Vancouver eremuan.

Vancouverren eta Victorian (baita beste hiri batzuetan ere), korrikalarientzako eta txirrindularientzako aukerak garatu dira. Zikloturismoa popularra izan da duela urte asko hamar abiadurako bizikleta erabilgarri egon zenetik. Mendiko bizikleta sendoagoa heldu zenetik, bidezidorrak egin dituzte beraientzako leku malkar eta basatienetan. 2016an Pinkbike munduko txirrindularitza webgunean egindako inkesta baten arabera, BC helmugarik onena izan zen mendiko txirrindularientzat. Zenbait burdinbide zahar moldatu egin dira, bertan mendi-ibiliak, txirrindularitza eta iraupeneko eskia egiteko. Longboarding ere jarduera herrikoia da, eskualdeko geografia menditsua baita.

Herritar askok gozatzen dute zaldiketaz. Eremu bereziki eszenikoak aprobetxatuta, probintziako gune asko moldatu egin dira turistek mendi-ibilaldiak egin ditzaten.

Probintziako herritarrek izugarri parte hartzen dute beste kirol askotan, hala nola, golfa, tenisa, futbola, hockeya, Kanadako futbola, errugbia, lacrosse, beisbola, softballa, saskibaloia, curlinga, disko-golfa, patinaje artistikoa barne. Columbia Britainiarrak atleta nabarmen asko atera ditu, bereziki uretako eta neguko kiroletan.

Aire zabaleko kirol-praktikak ekarri du zenbait azpiegitura ugaltzea: eski-hotelak, txaletak, bed & breakfast, motelak, hotelak, arrantza-eremuak eta kanpin lekuak parkeetan.

BiografiakAldatu

Horra Columbia Britainiarrean jaiotako zenbait jende famatu:


ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia.
  2. (Gaztelaniaz) Berdichewsky, Bernardo (1990) La presencia Hispanica en la Colombia Britanica: una vision historica Ediciones Futuro . Noiz kontsultatua: 2019-09-26.
  3. Government of Canada, Statistics Canada (2017-02-08) «Population and Dwelling Count Highlight Tables, 2016 Census» www12.statcan.gc.ca . Noiz kontsultatua: 2019-09-26.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Columbia Britainiarra