Joaquín de Pablo
Joaquín Romualdo de Pablo Antón, izengoitia Txapalangarra (Lodosa, Nafarroa, 1784ko uztailaren 26a - Luzaide, Nafarroa, 1830eko urriaren 20a) nafar gerrillari eta militar liberala izan zen.
Joaquín de Pablo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joaquín Romualdo de Pablo y Antón |
Jaiotza | Lodosa, 1784ko uztailaren 26a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Luzaide, 1830eko urriaren 20a (46 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Izengoitia(k) | Chapalangarra |
Biografia
aldatu1813an koronel izendatu zuten aginterako zituen dohainak eta ausardia ikusirik. Espoz eta Ilundainen agindupean egon zen, baina hura matxinatu zenean (1814) haren aurka agertu zen Chapalangarra. Riegoren matxinada gertatu ondoren Konstituzioa zin eginarazi zion Chapalangarrak Bilbon osatu zuen gudaroste liberalari. 1823. urtean, aldiz, Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen. 1830. urtean gudaroste liberal txiki bat antolatu zuen Kanbon eta Espainian liberalismoa berriro ezartzeko asmoz Luzaidetik sartzeko ahaleginak egin zituen baina hil zuten saioan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu