Joan II.a Komneno
Joan II.a Komneno (grezieraz: Ίωάννης Β΄ Κομνηνός, Iōannēs II Komnēnos; Konstantinopla, 1087 irailaren 13a - Zilizia, 1143ko apirilaren 8a) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 1118-1143 bitartean. Gizon bizia baina, aldi berean, malgutasun handikoa eta sentimendu humanitarioz betea, haren garaikideek Komnenotarren handiena goitizena ezarri zioten.
Joan II.a Komneno | |||
---|---|---|---|
1118ko abuztuaren 15a - 1143ko apirilaren 8a ← Alexios I.a Komneno - Emanuel I.a Komneno → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 1087ko irailaren 13a | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Zilizia, 1143ko apirilaren 8a (55 urte) | ||
Hobiratze lekua | Zeyrek Mosque (en) | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: hunting accident (en) | ||
Familia | |||
Aita | Alexios I.a Komneno | ||
Ama | Irene Dukas | ||
Ezkontidea(k) | Irene Hungariakoa (1104 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Komnenos (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Bizitza
aldatuAlexio I.a Komnenoren seme eta ondorengoa izan zen. Petxenego turkiarrak guztiz menderatu zituen eta Bizantzioko Inperioaren manupean ezarri zituen Balkanetako herriak. Asia Txikiko alde bat kendu zien turkiarrei eta uztarpeko bihurtu zituen Siriako frankoak (Antiokiako Printzerria, eta Edesa zein Tripoliko konderriak). Genova eta Pisako merkatariekiko loturak estutu zituen, Veneziako merkatariek Mediteraneoko ekialdean zuten nagusigoari kontra egitearren. Palestinarantz aurrera egiteko asmoa zuela, ehiza istripu batean hil zen. Haren garaian eraiki zen Konstantinoplako Pantokratoros monasterio ospetsua.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/06/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Alexio I.a Komneno |
Bizantziar enperadorea 1118-1143 |
Ondorengoa Emanuel I.a Komneno |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan II.a Komneno |