Bakailao-ontzi
Bakailao-ontzia, bakailaoketaria edo bakailaozalea[1] bakailaoaren arrantzan espezializaturik dagoen arrantza-ontzia da. Euskal ontzidian tradizionalak dira eta egun, bakailao-ontzi izoztaile handiek bela-ontziak ordezkatu dute. XIX. mendea baino lehen, edozein arrantza-ontzitan egiten zuten bakailao-arrantza baina mende hartan lehenengo itsasontzi espezializatuak agertu ziren.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2004]
- ↑ La Morandière, Charles de. (1957). Histoire de la pêche française de la morue dans l'Amérique septentrionale. 1 Paris: Maisonneuve et Larose, 36 or..